2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Alkatetza beste baten esku uztea
Leozko Udaleko alkateak, 2017ko otsailaren 23an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:
25/2017 Ebazpena, otsailaren 23koa, Leozko Udaleko alkateak emana. Honen bitartez Amaia Ruiz Marcolain lehen alkateordea eskuordetzen du, langabeak interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko kontratatzeko hautapen espedientea zuzendu, kudeatu eta ebazteko. Espediente hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 30eko 3014/2016 Ebazpenaren bitartez.
Arrate Febrero Vadillo, Leozko Udaleko alkatea.
Leozko Udalak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Tafallako bulegoaren bitartez, hautapen espedientea tramitatu zuen langabeak kontratatzeko, interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egin ditzaten, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 30ean emandako 3014/2016 Ebazpenaren babesean. 2017ko otsailaren 21ean bulego horretatik pertsonen zerrenda jaso zen, aipatutako ebazpenean eskatutako baldintzak betetzen zituztelako hautatutako pertsonez osatua.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bidalitako kontrataziorako izangaien zerrenda aztertuta, Alkatetza honek, datako egunean, aipatutako prozeduran parte hartzeko abstentzioa aurkeztu zuen, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2.b) artikuluan ezarritako abstenitzeko arrazoiak zituelako.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluak ezartzen duenez, “alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak betetzea, izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean (...)”.
Arestian aipatutakoa ezertan ukatu gabe, aipatutako 47. artikuluko 2. atalak ezartzen du “Kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, alkatearen eginkizunak ezin izanen ditu hartu dagokion alkateordeak eskuordetze espresurik gabe. Eskuordetze horrek 44. artikuluaren 1. eta 2. baldintzak bete beharko ditu”.
Horiek horrela eta kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluak, 1 eta 2 zenbakietan ezarritako aginduak,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Amaia Ruiz Marcolain lehen alkateordea eskuordetzea interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko langabetuak kontratatzeko hautapen espedientearen ondoriozko jarduketa guztiak zuzendu, kudeatu eta ebazteko, hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboen bitartez. Espediente hori abenduaren 30eko 3014/2016 Ebazpenaren bitartez onetsi zuen Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak. Eskuordetze hori aipatutako espedientearen kudeaketa eta exekuzio denborara mugatuko da eta hura bukatzen denean amaituko da.
Bigarrena.–Eskuordetze honek ondorioak sortuko ditu ebazpen honen datatik aitzina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari beraren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.
Aditzera ematen da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoa bete dadin.
Iratxetan, 2017ko otsailaren 27an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.
Iragarkiaren kodea: L1702548