2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Zizurko Udalak, 2016ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Zendeako Udalaren 2016ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena jendaurrean egon zen, haren iragarkia 2016ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 17an; epe horretan, Olivia Zabalza de Estebanek eta beste 72 lagunek alegazioen idazkia aurkeztu zuten, euskara hutsez, honako hau eskatzeko: “... komenigarria litzateke Udalak atzera egitea hasitako prozeduretan, 2016rako plantilla organikoaren hasierako onespena bertan behera utzi, eta hartan sartzeko Euskarari buruzko Foru Legea eta hori garatzen duen gainerako araudia aplikatuta sartu beharreko plazak eta lanpostuak (plantilla honi dagozkionak) (sic.). Bestela, Ebazpenei jaramonik egiten ez dieten udalkideen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen desobeditzea eraginen luke.” Udal Idazkaritzak txostena eman du eta, ondorioztatzen da bidezkoa dela, Olivia Zabalza de Estebanek eta beste 72 lagunek aurkeztutako alegazioak ezetsi ondoan, behin betiko onestea Udalaren 2016rako plantilla organikoa, eta hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Horrenbertzez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235.2 artikuluetan aipatu onespen prozedurarekin bat, erabaki da ezestea Olivia Zabalza de Estebanek eta beste 72 lagunek aurkeztutako alegazioak, behin betiko onestea Udalaren 2016rako plantilla organikoa, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behin betiko onespena eta haren laburpena.
Plantilla organikoaren behin betiko onespenaren kontra, hautara eta/edo hurrenez hurren para daitezke, kasu bakoitzean aipatzen diren epeetan, argitalpen honen egunetik aitzina: hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegira zuzendua; edo, bi hilabeteko epean, errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua.
Gazolatzen, 2017ko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
LANPOSTUEN ZERRENDA, 2015EKO ABENDUAREN 31N
–Lanpostuen hizkuntza eskakizuna: gaztelania (Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2016ko irailaren 2ko 2181 Ebazpena).
–2016an ez dago aurreikusita langilerik kontratatzea, salbu eta peoia (4.02 kodea), eta egungo plantillako aldi baterako ordezkoak.
–Indarrean sartuko da eta ondorio ekonomikoak izanen ditu 2016ko urtarrilaren 1etik aitzin.
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | EGOERA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | SARBIDEA | BATERAEZINTASUNA | LANPOSTUA (1) | LANALDIAREN LUZAPENA | ARRISKUKO OSAG. | TXANDAKO OSAG. | MAILAKO OSAG. |
1.–ADMINISTRAZIOA |
1.01 | Idazkari nagusia | 1 | A | F | A | 4/2011 F.L. | 35 | 33+3,72+1,16 | 10 | | | |
1.02 | Kontu-hartzailetza | 1 | H | FL | B | 4/2011 F.L. | 35 | 20 | 8 | | | |
1.03 | Kontabilitateko aholkularia | 1 | A | FL | B | OL | | 20+3,57+1,16 | 10 | | | |
1.04 | Kontzejuetako idazkaria | 1 | A | FL | A | OL | | 25+3,72+1,16 | 10 | | | |
1-05 1-06 | Administrari-ofiziala Administrazio Orokorra | 2 | A | FL | C | OL | | 8,82+3,36+1,16 | | | | 12 |
2.–KULTURA |
2-01 | Koord. soziokulturala | 1 | H | LM | B | OL | | 40+3,57+1,16 | 10 | | | |
3.–HERRITARREN BABESA |
3-01 3-02 | Albientea-udal agentea | 2 | A | F | C | OL | | 16+3,36+1,16 | | | 6 | 12 |
4.–ZERBITZUEN MANTENTZEA |
4-01 | Arduradun orokorra | 1 | A | FL | C | OL | | 28-+3,36 +1,16 | | | | 12 |
4-02 | Peoia | 1 | H | FL | D | OL | | | | 5 | | 12 |
Laburdurak: Egoera (J= Jardunean. H = Hutsik). Araubide juridikoa (F = Funtzionarioa. LKF = Lan-kontratudun finkoa. LM = Lan-kontratudun mugagabea). Sarbidea (OL = Oposizio-lehiaketa). (1) 19/2008 F.D. barne. |
IZENEN ZERRENDA 2015EKO ABENDUAREN 31N |
KODEA | IZEN-DEITURAK | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | ANTZINATASUNA | LANPOSTUA | ADMINISTRAZIO EGOERA |
1.–ADMINISTRAZIO ZERBITZUAK |
1-01 | Juan Ignacio Zubiaur Carreño | F | A | 1982-09-01 | Idazkaria | Jardunean |
1-03 | Olga Martínez Celaya (2) | FL | B | 1999-11-02 | Kontabilitateko aholkularia (2) | Jardunean |
1-04 | Helena Esquisabel Asirón | FL | A | 1996-07-24 | Kontzejuetako idazkaria | Jardunean |
1-05 | M.ª Carmen Oroz Astráin | FL | C | 1988-12-01 | Administrari-ofiziala Administrazio Orokorra | Jardunean |
1-06 | Edurne Equísoain Iraizoz | FL | C | 2004-03-31 | Administrari-ofiziala Administrazio Orokorra | Jardunean |
2.–KULTURA |
2-01 | Rosa Novoa Ibarra. | LM | B | 2004-01-01 | Koordinatzaile soziokulturala | Hutsik |
3.–HERRITARREN BABESA |
3-01 | Juan Ignacio Laquidáin Armendáriz | F | C | 2006-10-27 | Albientea-udal agentea | Jardunean (3) |
3-02 | Jesús Donázar Alberro | F | C | 2006-10-27 | Albientea-udal agentea | Jardunean |
4.–ZERBITZUEN MANTENTZEA |
4-01 | Félix Ciriza Ederra | FL | C | 2002-02-18 | Arduradun orokorra | Jardunean |
(2) Kontu-hartzailetza lanetarako gaitua, 2014ko ekainaren 26az geroztik. (3) Zerbitzu emankizunetan, 2013ko azaroaren 1az geroztik. |
Iragarkiaren kodea: L1701966