2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Aurrekontuaren 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2017ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, Udalaren 2017ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Arguedasen, 2017ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1702762