4. PROZEDURA JUDIZIALAK
VALENTZIAKO LAN ARLOKO 13. EPAITEGIA
Ediktua. 985/2016 prozedura
Rafael Roselló Sobrevela, Valentziako Lan arloko 13. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan, Ramón Villaplana Andujarrek eskaturik, 985/2016 espedientea bideratzen ari da Acciona Energía SAren, Acciona Windpower SAren eta beste batzuen aurka, eta honen bidez Acciona Energía SAri, Acciona Windpower SAri zitazioa egiten zaio (non den jakiterik ez dago), lan arloko epaitegi honetan ager dadin (Avenida del Saler 14-3. Amarilla), adiskidetze ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa eta aitortza egiteko, eta ohartarazten zaio agertzen ez bada aitortutzat jo ahal izanen dela. Zitazioa 2017ko apirilaren 5erako da, 11:20rako, eta judizioa ez da bertan behera utziko alderdiak bidezko arrazoirik gabe ez agertzeagatik.
Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2017ko otsailaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1703026