58. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 662/2012 prozedura arrunta

María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu zen 662/2012 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 379/2015 epaia eman zen 2015eko abenduaren 4an; hura kasazioan errekurrituta, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako Bosgarren Atalak 60/2017 epaia eman zuen 2017ko urtarrilaren 19an, 8/168/2016 zenbakiaz bideratu den kasazio-errekurtsoan; epai horiek irmo geratu dira; hona, hitzez hitz, haien idazpuruak eta epaitzak:

“379/2015 epaia.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja; Magistratuak: María Jesús Azcona Labiano eta Raquel Hermela Reyes Martínez.

Iruñean, 2015eko abenduaren 4an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaun-andreek osatuak, 662/2012 errekurtsoaren autoak aztertu ditu; errekurtso hori Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 4an hartutako Erabakiaren aurka ezarri zen, erabaki horretan demandatzaileek eta Iturengo Udalak Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren azaroaren 30eko 98/2011 Foru Aginduaren aurka ezarritako gora jotzeko errekurtsoak eta aurretiazko errekerimendua ezetsi baitziren (Foru aginduaren bidez behin betiko onetsi zen Iturengo Udal Plan Orokorra). Honako hauek izan ziren alderdiak: errekurtso jartzaile gisa, Tomas Alberro Ibarra jauna, Iban Isasi Mindeguia jauna eta José Antonio Isasi Ubiria jauna, Uxua Arbizu Rezusta prokuradure andreak ordezkatuta eta Pablo Jesús Ibañez Olcoz letradu jaunak defendatuta; demandatu gisa, Nafarroako Foru Komunitatea, haren Zerbitzu Juridikoetako letraduak ordezkatuta eta defendatuta; eta kodemandatu gisa, Promociones Lindutx Baztan SL, Ana Imirizaldu Pandilla prokuradore andreak ordezkatuta eta Felipe Saragueta Irazoqui letradu jaunak zuzenduta.

Epaitza: baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, Uxua Arbizu Rezusta auzitegietako prokuradore andreak jarria, Tomas Alberro Ibarra, Iban Isasi Mindeguia eta José Antonio Isasi Ubiria jaunak ordezkatuz, Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 4an hartutako Erabakiaren aurka. Horren bidez, ezetsi ziren demandatzaileek eta Iturengo Udalak Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren azaroaren 30eko 98/2011 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak eta aurretiazko errekerimendua (foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Iturengo Udal Plan Orokorra). Halaber, erabat deusez deklaratzen dugu azaroaren 30eko 98/2011 Foru Agindua. Prozedura honetan sortutako kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu. Epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie, eta haren aurka ezin daiteke inolako errekurtsorik jarri.

Eginbidea: Iruñean, 2015eko abenduaren 14an. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, Justizia Administrazioaren letraduak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatuta, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtagiria erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”

Aurreko ebazpenaren aurka kasazio-errekurtsoa aurkeztu zen, eta Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak (Administrazioarekiko Auzien Salak) ebazpen hau eman du:

“60/2017 epaia.

Auzitegi Gorena.

Administrazioarekiko Auzien Sala.

Atala: bosgarrena.

Jaun/andre hauek: Lehendakaria: José Manuel Sieira Miguez jauna; magistratuak: Rafael Fernández Valverde jauna, Juan Carlos Trillo Alonso jauna, Wenceslao Francisco Olea Godoy jauna, Ines Huerta Garicano andrea, Cesar Tolosa Tribiño jauna, Jesús Ernesto Peces Morate jauna eta Maríano de Oro-Pulido y López jauna.

Madrilen, 2017ko urtarrilaren 19an.

Sala honek Andrea de Dorremochea Diot prokuradore andreak, Promociones Lindutx Baztan SLren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztutako 168/2016 kasazio-errekurtso hau aztertu du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 662/2012 errekurtsoaren autoetan emandako 2015eko abenduaren 4ko epaiaren aurka jarria. 662/2012 errekurtsoa Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 4an hartutako Erabakiaren aurka jarri zen. Erabaki horren bidez, ezetsi ziren demandatzaileek eta Iturengo Udalak Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren azaroaren 30eko 98/2011 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak eta aurretiazko errekerimendua, foru aginduak Iturengo Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi baitzuen; Ana Isabel Lobera Argüelles prokuradore andrea izan da alderdi errekurritua, Tomás Alberro Ibarra jauna, Ibán Isasi Mindeguia jauna eta José Antonio Isasi Ubiria jauna ordezkatuz.

Hona gure epaitza:

1. Ez da bidezkoa 168/2016 kasazio-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 662/2012 errekurtsoaren autoetan emandako 2015eko abenduaren 4ko epaiaren aurka jarria, horren bidez Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 4an hartutako Erabakiaren aurka jarritakoa baietsi baitzen. Erabaki horren bidez, ezetsi ziren demandatzaileek eta Iturengo Udalak Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren azaroaren 30eko 98/2011 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak eta aurretiazko errekerimendua (foru agindu horren bitartez Iturengo Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zen).

2. Errekurtso honen kostuak hamargarren oinarrian ezarritakoarekin bat ezartzen dira.

Beraz, epai honen bidez, alderdi interesdunei jakinarazi eta lege bilduman sartuko dena, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu: José Manuel Sieira Miguez, Rafael Fernández Valverde, Juan Carlos Trillo Alonso, Wenceslao Francisco Olea Godoy, Ines Huerta Garicano, Cesar Tolosa Tribiño, Jesús Ernesto Peces Morate, Maríano de Oro-Pulido y López.

Jakitera ematea.–Epai hori Cesar Tolosa Tribiño magistratu txostengile jaunak irakurri eta publiko egin du, Salak egindako jendaurreko entzunaldian. Hori ziurtatzen dut.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2017ko otsailaren 15ean.–Sala honetan ari den Justizia Administrazioaren letradua, María Ángeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1702109