58. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

“Miranda Argako Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin bilkuran, ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen, onesteko Miranda Argako Udalaren eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2017ko plantilla organikoa; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko araudia onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an, eta ohartarazi zen erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betiko onetsitzat joko zela, jendaurreko epea iragan ondoren.

Jendaurreko epea espedientean inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu plantilla behin betiko onetsitzat jo da. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua bete beharrez, argitara ematen da Miranda Argako Udalaren eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoa.

Miranda Argako Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Hasiera batean onestea Miranda Argako Udalaren 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa, lanpostuak eta titularrak barne, eta orobat onestea Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta lan-kontratudunen zerrenda osagarriak, horretarako tramitatu den espedientearen arabera. Hona hemen:

MIRANDA ARGAKO UDALA

Funtzionarioen plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa, %13,72; bateraezintasunekoa, %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpekoa. Kopurua: 1. Maila: E. Osagarriak: %15 (19/1995 FD); lanpostukoa, %3,21 (19/2008 FD). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Gamboa Baztán, Alfonso Carlos. Maila: A. Lanpostua: idazkaria.

Kontratuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren akordio kolektiboari lotuko zaizkio, eta Miranda Argako Udalaren funtzionarioak hari atxikiko, atzerako eragina izanik, hain zuzen ere 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa

1 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %46,69; lanaldi luzapeneko osagarria: %10; D mailako osagarria: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %53,65; D mailako osagarria: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Ibáñez López, Francisco. Lanpostuaren izena: 2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Egoera: jardunean, lanaldi osoan (Hasi zen eguna: 2006-4-20; antzinatasuna noiztik onartua: 14-6-2003). Aldi baterako kontratua, erretiro partzialagatik 2016/03/03tik; lanaldiaren eta lansariaren %50eko murrizketa, 40/2007 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aldi baterako lan-kontratudunen plantilla organikoa

1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: lanpostukoa: %37,99; D mailako osagarria: %12. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua. Lan baldintzak: lanaldi jarraitua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.

2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %27,99; D mailako osagarria: %12. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua. Lan baldintzak: lanaldi jarraitua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.

Zerbitzu anitzetako ofizialaren aldi baterako kontratua. D maila.

Zerbitzu anitzetako ofizialaren errelebo-kontratua 2016/03/03tik, %50eko lanaldiarekin eta lansariarekin. D maila.

Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

Domínguez Oliva, Rosa Blanca. 1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Arconada Armendáriz, Cristina. 2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Esteban Aldave, Antonio. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua. Zerbitzu anitzetako ofizialaren aldi baterako kontratua. D maila.

Mateo Elizalde, Jesús Javier. Zerbitzu anitzetako ofizialaren errelebo-kontratua 2016/03/03tik, %50eko lanaldiarekin eta lansariarekin. D maila.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lan-kontratudunen egungo lan hitzarmenari jarraikiz eginen dira kontratuak, eta Miranda Argako Udalaren lan-kontratudunak hari atxikiko zaizkio, atzerako eragina izanik, hain zuzen ere 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina.

FALTZESKO ETA MIRANDA ARGAKO UDALEN ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Bitartekoa, administrazio-kontratuarekin

Lanpostua: Kontu-hartzailea. Kopurua: 1. Maila: B. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostua: bitartekoa, administrazio-kontratuarekin. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Faltzesko administrazio zerbitzuekin batera. Kontratatua: une honetan lanpostua hutsik dago. Miranda Argako Udalari aplikatzeko ehunekoa: %27,20.

2. Hasiera batean onestea, 2017. urterako, Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoa eta haren zerbitzuko langileen zerrenda osagarriak, horretarako tramitatu den espedientean jasotzen den bezalaxe eta ondotik ematen denari jarraikiz.

MIRANDA ARGAKO VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR ETXEA

Aldi baterako lan-kontratudunak

1.–Zuzendaria: lanaldi osoa.

2.–OLT: 1 zenbakidun lanpostua. Lanaldi osoa.

3.–Sukaldariak: bi lanpostu, lanaldi partzialekoak, bakoitza astean 25 ordukoa.

4.–Zaintzaileak: bost (5) lanpostu lanaldi osoan, zortzi (8) lanaldi erdian eta bat (1) lanaldiaren %67an. Lanpostu hutsak betetzeko eta ordezkapenak egiteko hurrenkera finkatu da.

Lan-kontratudunen zerrendak

1.–Zuzendaria: Espejo Zuazo, Estíbaliz.

2.–OLT: Flamarique Alfaro, Irene.

3.–Sukaldariak:

a) De Luis Esteban, María Asunción.

b) Ibáñez Echarri, María Carmen.

4.–a) Lanaldi osoko zaintzaileak:

García Elorz, María Pilar.

Virto Tápiz, María Carmen.

Ibáñez Argaña, María Visitación.

Zabaleta Ibero, Silvina.

b) Lanaldi erdiko zaintzaileak:

Iradiel Ibáñez, María Teresa.

Luquin Suescun, Virginia.

Vidarte Romano, Cristina.

Sesma Alcalde, Amaya.

Ibero Pérez, Ana María.

Río Artaso, Amaya del).

Tadeo Carnero, Ana Jesús.

Oteiza Portillo, María José.

c) Lanaldiaren %67an ari den zaintzailea:

Moreno Martínez, María José.

Kontratuak ostalaritzako hitzarmenari lotuko zaizkio, eta lanpostuak behin betiko bete arte izenpetu dira (bitarteko kontratuak).

Lan-kontratudunen lanpostu hutsak

Ez dago lanpostu hutsik.

Miranda Argan, 2017ko otsailaren 13an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1702536