58. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasun higiezin bat zuzeneko adjudikazioaren bidez besterentzeko.

Asarja SL (IFK: B31880446) zordunaren aurka bideratu den premiamenduzko administrazio espedientean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buruak iragarri du eskaintzak aurkezteko epea hasi dela 2017ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13koan, argitaratu zen ondasun higiezina zuzeneko esleipenaren bidez saltzeko.

Interesdunei ohartarazten zaie besterentzeko prozesua, adjudikazioa baino lehen eta edozein unetan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutze-interesak eta prozedura kostuak ordaindu direla justifikatzen bada.

Baldintza hauek gobernatuko dute ondasunen besterentzea:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2017ko apirilaren 6ko 14:30 arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, Nafarroako Gorteen kaletik sartuta, 6. solairua). Eskaintzak 2017ko apirilaren 7an irekiko dira, 09:00etan, leku berean, 2. solairuan.

2. Gutxieneko eskaintza 3.425,20 eurokoa izanen da, eta ez dira eskaintza txikiagoak onartzen. Honako hauek dira lehentasunezko kargak:

–Antsoaingo Udala: 15,20 euro.

–Antsoaingo Enpresa Parkeko jabekideak: 250,77 euro.

Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta barrenean honako hauek izanen dira:

–Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazioa, IFZ/IFK adierazita, eta zer ahalorderen bidez diharduen, halakorik badu.

–Eskaintza zer ondasunetarako den adieraztea.

–Eskaintzen den zenbatekoa.

–Gutxieneko eskaintzaren %20ko berme gordailua, hau da, 685,04 eurokoa, Nafarroako Foru Komunitatearen alde, banku-txeke baten edo adostutako txeke baten bidez.

3. Behin gutun-azalak irekita, eskaintza handienetik abiatuko da, eta posturagileek 342,52 euroko kopurutan (hau da gutxieneko eskaintzari dagokion zenbatekoaren %10aren pareko tarteetan) handitzen ahalko dituzte eskaintzak.

4. Baldin eta ondasun baterako gutun-azal itxian aurkeztutako eskaintza bat baino gehiago berdinduta gelditzen badira diru-kopururik hoberenean, aurrena aurkeztu denari emanen zaio lehentasuna adjudikazioan, deusetan galarazi gabe ekitaldian eskaintzak hobetu ahal izatea.

5. Enkantearen mahaiak adjudikatu gabe uzten ahalko du ondasuna, aurkeztutako eskaintzak txikiegiak direla uste badu.

6. Adjudikazioduna beharturik dago ekitaldian berean edo bost eguneko epean adjudikazioaren zenbatekoaren eta berme gordailuaren arteko aldea ematera.

7. Besterendutako ondasunak iragarki honen bukaeran ageri diren karga eta zamak ditu bere gain, eta espedientean ere jasota daude, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi horretarako aplikatzea errematearen prezioa. Iragan den denbora kontuan hartuz, baliteke ziurtatutako zenbatekoa aldatu izana.

8. Honako hauek adjudikaziodunaren kontura dira:

–Ondasunaren eskualdaketa kargatzen duten zeharkako zergak.

–Karga lehenetsi gabeak deuseztatzeko agindua dagokion erregistroan inskribatzearen ondoriozko gastu eta zerga guztiak.

9. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari adjudikatzeko eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.

10. Adjudikatutako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat hartu beharko dituzte lizitatzaileek, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

11. Iragarki honetan aurreikusten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

12. Hona hemen zuzeneko adjudikazioaren bidez besterendu nahi diren ondasunaren ezaugarriak eta ondasunaren gaineko lehentasunezko kargen ezaugarriak:

Erregistroa:

Antsoaingo 5453. finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 4240. liburukia, 88. liburua, 141. orria. Hiri finka: aparkaleku-plaza, bat zenbakiaz markatua, orubeko sotoan, ST exekuzio unitateko birzatiketa proiektuaren ondoriozko 8. lurzatian.

Katastroa:

Aparkalekua Antsoainen, Larrazko kaleko 91-APan. 881. lurzatia, 22. poligonoa, 3. azpiarea, 1. hiri-unitatea. 17 metro koadrokoa.

Titulartasuna:

Asarja Sociedad Limitadaren izenean ageri da, jabari osoaren %100ean, erosketaren eta hipoteka-subrogazioaren ondorioz.

Lehentasunezko kargak:

–Antsoaingo Udala: 15,20 euro.

–Antsoaingo Enpresa Parkeko jabekideak: 250,77 euro.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cfnavarra.es).

Iruñean, 2017ko otsailaren 13an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.

Iragarkiaren kodea: F1703264