57. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 158E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, txikizkako merkatari ekintzaileei diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 335311.

Lehena.–Onuradunak.

Sortu berriak diren mikroenpresa edo enpresa txikiak, 47.11tik 47.79ra bitarteko jarduera motak egiten dituztenak, Ekonomia Jardueren 2009ko Sailkapen Nazionalaren arabera (CNAE-2009).

Bigarrena.–Xedea.

Txikizkako merkataritzaren sektorean enpresa berriak sortzen laguntzea, txikizkako merkataritzaren arloan enpresa proiektu berri bat ezartzeko, Nafarroan txikizkako merkataritzaren sektorean enplegua sortu eta ekintzailetza sustatzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 158E/2017 Ebazpenaren bidez onetsi dira, txikizkako merkatari ekintzaileei diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onesten baita.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

90.000 euroko gastua baimendu da diru-laguntzen deialdi honetatik sortutako konpromisoetarako, xehetasun hauekin: 25.000 euro landa eremuetako toki entitateetan dauden ekintzailetza proiektuetarako (3.000 biztanletik beherakoak) eta 65.000 euro Nafarroako gainerako toki entitateetan dauden ekintzailetza proiektuetarako.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Laguntzak emateko prozedura: laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen dira; horretarako, eskaerak aurkeztu ziren ordenari jarraikiz tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Beraz, aurrekontuko dirua bukaturik, ezetsi eginen dira gainerako eskabideak.

Iruñean, 2017ko martxoaren 6an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1703270