57. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu gehikuntzaren eta kreditu bereziaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak 2017ko martxoaren 9an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu gehikuntzaren eta kreditu bereziaren espediente bat, 1.250.000 eurokoa bata, eta 5.200.000 eurokoa bestea, ondoko inbertsio hauei aurre egiteko: “Goi horniduraren hodi nagusia La Pedreratik (1. fasea)”, “Goi horniduraren hodi nagusia La Pedreratik (2. fasea)” eta “Azkoiengo adarra”.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2017ko martxoaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1703233