57. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Akats zuzenketa, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko udal zergaren iragarkian (zirkulazioaren gaineko zerga)

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko udal zergaren sortzapeneko iragarkia 2017ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko otsailaren 20an.

Bertan akats bat dago, ondoko paragrafoan:

“Honen bitartez aditzera ematen zaie Noain Elortzibarko herritarrei trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko udal zerga (Zirkulazioaren gaineko zerga zena) borondatez ordaintzeko epea 2017ko martxoaren 1ean hasi eta apirilaren 7an bukatuko dela.”

Baina horrela behar du:

“Honen bitartez aditzera ematen zaie Noain Elortzibarko herritarrei trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko udal zerga (Zirkulazioaren gaineko zerga zena) borondatez ordaintzeko epea 2017ko martxoaren 1ean hasi eta apirilaren 7an bukatuko dela.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2017ko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundáin Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1703298