56. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

26C/2017 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Eulateko Andreu Nort SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2017. urteari dagokiona, erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Eulateko Andreu Nort SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren 2017ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31100782012015), erregistro honetan sartu zena 2017ko urtarrilaren 17an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2017ko urtarrilaren 12an, 2017ko urtarrilaren 31n zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatiak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko otsailaren 14an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Eulateko Andreu Nort SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspena. 2017. urtea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1702546