2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hiri jarduketako plan berezia, Udal katastroko 2. poligonoko 955. lurzatian. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko martxoaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri jarduketako plan berezia, Udal katastroko 2. poligonoko 955. lurzatian, Garbiñe Domínguez Rubiok sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.4 artikuluetan xedatuta aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Zizur Nagusian, 2017ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1703217