2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Udal planeko H-6 unitate morfologikoko xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko martxoaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Udal planeko H-6 unitate morfologikoko xehetasun azterlanaren txostena, Construcciones Andía, SAk sustatua, Unitatean aurreikusitako bolumetria berriz formalizatzeko eta gehieneko garaieraren gainean onartutako eraikinak berriz arautzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Zizur Nagusian, 2017ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1703216