56. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hirigintzako jarduketen ondoriozko etxe-aldaketek ukituendako etxebizitzak eskuratzeko diru-laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzan aldaketak egiteko espedientea. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2017ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal ordenantza, Atarrabiako udalerrian hirigintzako jarduketen ondoriozko etxe-aldaketek ukituendako etxebizitzak eskuratzeko diru-laguntzak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2017ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1702724