56. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

2017ko udal aurrekontua. Behin betiko onespena

2017ko ekitaldiko aurrekontu arrunta hasiera batean onetsirik, eta jendaurrean egoteko epean aurkeztutako alegazioak ebatzita, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua bete beharrez.

SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 83.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 7.720,00 euro.

4. kapitulua.–Transf. arruntak: 79.450,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 94.905,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 13.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 283.075,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 26.300,00 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 85.520,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 111.240,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 7.500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 52.515,00 euro.

Gastuak, guztira: 283.075,00 euro.

Lizoain-Arriasgoitin, 2017ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1702720