2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI
2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Etxarriko Kontzejuak (Larraun), 2017ko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, onetsi zuen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.
Etxarrin, 2017ko martxoaren 2an.–Burua, Gregorio Astiz Garaikoetxea.
Iragarkiaren kodea: L1702719