56. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, Beriaingo Udalak 2017ko martxoaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiarena. Haren bitartez onetsi ziren 2017. urtean kultura arloko jarduerak antolatzeko tokiko elkarteendako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 335770.

Lehena.–Onuradunak:

Laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira egoitza soziala Beriainen duten, Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dauden eta deialdi honen xedearen barneko jarduerak egiten dituzten tokiko elkarteak.

Bigarrena.–Xedea:

Beriaingo talde desberdinek egiten dituzten ondoko esparru hauetako ekintzak eta jarduerak laguntzea:

1.1. Kultura.

1.2. Euskara.

1.3. Berdintasuna.

1.4. Festak.

1.5. Gazteria.

1.6. Hezkuntza.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

2017ko martxoaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakia. http://www.beriain.es/convocatoria-subvenciones-cultura-y-deporte-2017/.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Aurrekontuko zuzkidura 14.000,00 eurokoa da.

Ematen den zenbatekoa ezin izanen da jardueraren aurrekontuaren %50 baino gehiago izan, eta entitate eskatzaile bakoitzeko ezin izanen da 2.500,00 euro baino gehiago izan.

Laguntzaren zenbatekoak ez du behin ere gaindituko jarduerak onuradunari eragiten ahal dion defizita.

Eskabideak aurkezteko epea:

Laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2017ko martxoaren 24an bukatuko da.

Beriainen, 2017ko martxoaren 2an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1703377