2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Laburpena, 2017. urtean kirol jarduerak antolatzeko eta egiteko diru-laguntzen deialdi publikoarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 335806.
Laburpena, Beriaingo Udalak 2017ko martxoaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiarena. Haren bitartez onetsi ziren kirol jarduerak antolatzeko eta egiteko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak. 2017. urtea.
Lehena.–Onuradunak:
Laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira egoitza soziala Beriainen duten, Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dauden eta deialdi honen xedearen barneko jarduerak egiten dituzten tokiko kirol elkarte eta klubak.
Bigarrena.–Xedea:
Deialdi honen xedea da Beriaingo herritarren kirol jarduerak, sustatzeko eta laguntzako diru-laguntzen araubidea ezartzea, banakako zein taldeko modalitateetan:
Diru-laguntzen eta/edo hitzarmenen xede izaten ahal diren ekintzak:
1. Oinarrizko kirola: 18 urtetik beherako kirolariei zuzendutako modalitateak, kirol arloko ikaskuntzan eta lehiaketan hasi nahi duten udalerriko haur eta gazteendako eta, orobat, elkartegintza sustatzeko.
2. Kirolari indibidualak: kirolari federatuen parte-hartzea kasuan kasuko federazioek antolaturiko Estatuko eta nazioarteko lehiaketa ofizialetan.
Diru-laguntza, gehienez: 300,00 euro kirolari bakoitzeko.
3. Kirol ikuskizunak eta jarduera bereziak: kirol jardunaldiak, herri txapelketak, hitzaldiak.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
2017ko martxoaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakia. http://www.beriain.es/files/2017/03/Convocatoria-subvenciones-deportivas-2017.pdf.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Aurrekontuko zuzkidura 23.000,00 eurokoa da.
21.000,00 euro. Oinarrizko kirola.
1.000,00 euro. Kirolari indibidualak.
1.000,00 euro. Kirol ikuskizunak eta jarduera bereziak.
Laguntzaren zenbatekoak ez du behin ere gaindituko jarduerak onuradunari eragiten ahal dion defizita.
Eskabideak aurkezteko epea:
Laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2017ko martxoaren 24an bukatuko da.
Beriainen, 2017ko martxoaren 2an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L1703376