2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
2017ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa
Barasoaingo Udalak, 2017ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Barasoaingo Udalaren zerbitzuko langileen 2017ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 746/2016 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko tokian tokiko jaiegunak ezartzen dituen proposamena.
Horrenbertzez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileen 2017ko aste barreneko jaiegunak:
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 15a: San Isidro.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Abuztuaren 24a: San Bartolome.
–Urriaren 12a: Espainiaren Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
Epeak kontatzeko, 2017ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Barasoainen, 2017ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1702723