56. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPA

2017ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2017ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, otsailaren 9an, 2017ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hortaz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.940,00 euro.

Gastuak, guztira: 5.940,00 euro.

SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 380,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 400,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 2.500,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 4.055,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.335,00 euro.

Azpan, 2017ko martxoaren 2an.–Burua, M.ª José Inda Garralda.

Iragarkiaren kodea: L1702701