54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obra baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Iberdrola Renovables Energía, S.A.

I.F.Z. zenbakia: A 81428476.

Helbidea: Tomás Redondo, 1, 28033 Madril (Madril).

Ibaiaren izena eta kodea: Urumea - 1.0300.

Udalerria eta probintzia: Errenteria (Gipuzkoa) eta Arano (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da bertan dagoen arrainentzako eskala zati batean eraistea, eta berri bat eraikitzea ubideko sarrera-uhateei eusten dien egiturari itsatsirik, eta hondoko hustubidekoa.

Zeharkako sei dike eraikiko dira, eskala berriaren beheko aldean ur-kotaren maila mantentzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Errenteriako udaletxean, Aranoko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko martxoaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1703067