54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015EXT32

2016ko azaroaren 30ean, aldeetako batek eskatuta hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Berbintzanako Regadío del Soto Ureztatzaileen Elkartea.

Xedea: ur aprobetxamendu bat azkentzea.

Udalerria: Berbintzana (Nafarroa).

Ibilgua: Arga ibaia.

Xedea: ureztatzeko (60 + 28,5 hektarea) eta industrian erabiltzeko (ureztatzeko erabili beharreko ura jasotzeko indar eragilea).

Eskubidearen titulua: preskripzioa, Ministerioak 1934ko azaroaren 6an emandako Aginduaren bidezkoa, eta ondorengo handitzea, Ministerioak 1938ko abenduaren 15ean emandako Aginduaren bidezkoa.

Inskripzioaren datuak: 28.711 inskripzio zenbakia, 16. liburua, 100. folioa, Erregistro Orokorrekoa, eta 7. liburua, 2. folioa, Erregistro Osagarrian, ur publikoen aprobetxamendu liburuan, eta 28.733 inskripzio zenbakia, 16. liburua, 101. folioa, Erregistro Orokorrekoa, eta 7. liburua, 3. folioa, Erregistro Osagarrian, ur publikoen aprobetxamendu liburuan.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko urtarrilaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1702962