54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016P880

Concepción Medrano Ursuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 6 metroko sakonera duen putzu bat da, Arga ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, 310000000001197118SF-El Alto alderdian (6. poligonoa, 299. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 2 ZP-koa, 1 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 0,2 hektareako baratze bat uholdeka ureztatzeko erabiliko da, aipatutako lurzatian, Funesko udal mugapean (Nafarroa). Urtean 840 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,052 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko otsailaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1702642