3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-1021
Nuestra Señora de Jerusalén SL gasolina-zerbitzuguneak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Nuestra Señora de Jerusalén SL gasolina-zerbitzugunea.
Xedea: Gasolina-zerbitzuguneko hondakin urak isurtzeko baimena, 121. errepide nazionaleko 11. kilometroan, bi aldeetan.
Ibilgua: izenik gabeko erreka.
Unitate hidrogeologikoa: Alaitz mendiak.
Isurketa eginen den udal mugapea: Tebas-Muru Artederreta (Nafarroa).
Gasolina-zerbitzuguneko bi aldeetako komunetan sortzen diren ur sanitarioak hobi septiko banatan tratatuko dira, bereizirik; haien bolumena, urtean, 360 m³-koa da guztira. Kutsatuta egon litezkeen euri urak I klaseko hidrorkarburoen bereizgailuetan tratatuko dira, alde bakoitzean instalatuta baitaude; haien bolumena, urtean, 860 m³-koa da guztira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko otsailaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1702602