54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-O-64

Nafarroako Gobernua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzua.

Xedea: Erreguetako erreka ingurumen aldetik lehengoratzeko proiektua.

Ibilgua: Erreguetako erreka, Arantzadiako erreka.

Alderdia: Llana de Arriba.

Udalerria: Villatuerta (Nafarroa).

Eskatutako lanaren xedea da Erreguetako erreka egokitzea Villatuertako 1. poligonoko 1078, 1079, 1081, 1082, 2133 eta 2134 lurzatietan, eta bi putzu egitea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko otsailaren 14an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1702547