2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA
2017ko lan egutegia
1/2017 Ebazpena, urtarrilaren 10ekoa, Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateko buruak emana
Kontuan harturik zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitute enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.
Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1592 ordukoa izanen dela.
Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84. artikuluak ematen didaten eskumena,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2017an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 22a: Santa María Magdalena (Ablitasko herriko jaieguna).
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Urriaren 12a: Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2017an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta aipatutako jaiegunak.
Hirugarrena.–Gainera, ez dira lanegunak izanen honako egun hauek:
A) Egiazko lan ordu gehiegi izateagatik:
–Irailaren 8a eta urriaren 13a.
B) Opor egun gisa kontatuko dira:
–Uztailaren 21a (Ablitasko zaindariaren festak).
–Irailaren 4, 5, 6 eta 7a (Ablitasko festak).
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da eta honela banatuko da:
a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 07:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ostiralera.
b) Artikulu honetan aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta, lanaldi berezia dutenei.
Bosgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.
Seigarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 12:00etatik 15:00ak arte.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzea, eta horren berri Batzar Orokorrari ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.
Ablitasen, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Saúl Huguet Nuño.
Iragarkiaren kodea: L1702185