54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Vianako Udalak 2017ko otsailaren 16an egin bilkura arruntean, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

1. Vianako Udaleko Planeko aldaketa xehakatuko 2. atala hasiera batean onestea: “Vianako Udaleko Planeko lurzoru urbanizaezinetan eraikitzeko baldintza bereziak”. Sustatzailea: Diaz de Cerio, 575 NA, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea (ENS).

2. Aldatutako dokumentazioa jendaurrera ateratzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuz, hala egon dadin hilabetez. Interesa duten pertsona edo entitateek denbora horretan dokumentazioa aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, 5/2015 Foru Legearen 79.3 artikuluak, 74. artikuluari buruz xedatutakoa aplikatuz, hirigintza jasangarria, hiriak berritzea eta hirigintza jarduera hobetzeko neurriei buruzkoa. Horren bidez moldatzen da abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa.

Vianan, 2017ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1702609