54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

“Fernando Remacha” Udal Musika Eskolaren plan pedagogikoa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2017ko otsailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen “Fernando Remacha” Udal Musika Eskolaren plan pedagogiko berria.

Onetsitako plana jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta auzotarrek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, plana behin betiko onetsita geldituko da, eta, horren berri emanez, testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2017ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1702601