54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Zirkulazioari buruzko udal zerga, 2017. urterako

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie zirkulazioaren gaineko 2017ko udal zerga borondatez ordaintzeko epea 2017ko apirilaren 10ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, edo Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutak banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2017ko apirilaren 10ean.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ribaforadan, 2017ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1702584