2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
2017ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak ondotik ematen diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen zerrenda onestea erabaki zuen 2016ko abenduaren 21ean egin bilkuran eta, orobat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin. Hasierako onespena 2017ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an. Horren ondotik, espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean. Espedientea jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez duenez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, zerga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek indarra hartuko dute iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Garesen, 2017ko otsailaren 17an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
ZERGAK
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa %0,38 izanen da.
–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa %0,80 izanen da.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,60.
–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: %1,24.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14,42.
- 1etik 5 urtera bitarte: %2,83.
- 10 urte bitarte: %2,73.
- 15 urte bitarte: %2,73.
- 20 urte bitarte: %2,73.
–Hirigintzako aprobetxamendu unitatea, %10ari dagokionez: 245,82 euro.
PREZIO PUBLIKOAK
1.–Ordenantza, zenbait prezio publiko arautzen dituena (2008ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 3koa, aldatua: 2014ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa)
–Jarduera fisikoak 55 urtetik goitikoentzat: 190 euro ikastaro bakoitzeko; 23,75 euro hilean.
–Kirol jarduerak (step, zumba, gap, gimnasia integrala eta entrenamendu funtzionala): 172 euro ikastaro bakoitzeko, 21,50 euro hilean.
–Udalaren Musika Eskola:
- Udalaren diru-laguntza duten udalerrietako ikasle ofizialak:
- Musika eta Mugimendua (4 - 6 urte bitarteko ikasleak): 120,50 euro/urtea.
- Musika-hizkuntza (edo harmonia): 134,00 euro/urtea.
- Musika tresna 30’ edo kantua: 241,00 euro/urtea.
- Musika tresna 45’ (aukerako minutuak, diruz lagunduak): 361,50 euro/urtea.
- Musika tresna 45’ (aukerako minutuak, diruz lagundu gabeak): 482,00 euro/urtea.
- Abesbatza edo banda: 48,00 euro/urtea.
- Konboa edo fanfarrea (aukeran, ikasle kopuruaren arabera): 85,00 euro/urtea.
- Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP): 482,00 euro/urtea.
- Udalaren diru-laguntzarik ez duten udalerrietako ikasle ofizialak:
- Musika eta Mugimendua (4 - 6 urte bitarteko ikasleak): 241,00 euro/urtea.
- Musika-hizkuntza (edo harmonia): 268,00 euro/urtea.
- Musika tresna 30’ edo kantua: 482,00 euro/urtea.
- Musika tresna 45’: 723,00 euro/urtea.
- Abesbatza edo banda: 96,00 euro/urtea.
- Konboa edo fanfarrea (aukeran, ikasle kopuruaren arabera): 170,00 euro/urtea.
- Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP): 964,00 euro/urtea.
–Matrikulazioa:
Izen emateko eskubideak eta tasa akademikoa: 10 euro.
Irakasgaiak: 15 euro bakoitza.
Udalaren titulartasuneko higiezinak edo lokalak erabiltzeagatik:
–Erabilera anitzeko gela, batzorde aretoa:
- Ordu batez erabiltzea, berogailurik gabe: 6,70 euro.
- Ordu batez erabiltzea, berogailuarekin: 9,60 euro.
- Taldeen jarduerak (2 euro lagun/hilabetea): 2,00 euro.
–El Vínculo etxea:
- Zeremonia zibilak egiteko (ezkontzak etab.):
- Garesen erroldaturik ez daudenentzat: 120,00 euro.
- Garesen erroldaturik daudenentzat (bat bakarra): 20,00 euro.
- Erakusketa aretoa (iraupena, 3 aste nonbait hor): 106,00 euro.
- Mintzaldi aretoa, ordu edo horren zatiki bakoitzeko: 9,60 euro.
–Eskualdeko ikastetxea (eskola ordutik kanpo). Gela bakoitzeko:
- Ordu batez erabiltzea, berogailurik gabe: 6,70 euro.
- Ordu batez erabiltzea, berogailuarekin: 9,60 euro.
–Kiroldegiko pabilioia: Kirol instalazioak erabiltzeko ordenantza fiskala (2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa):
- Pista osoa: 23,00 euro.
- Pista erdia: 13,00 euro.
- Taekwondo aretoa: 13,00 euro.
- Dutxa erabiltzea: 2,00 euro.
–Zamariain pilotalekua: Kirol instalazioak erabiltzeko ordenantza fiskala (2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa):
- Pilotalekuko ordua, argirik gabe: 3,60 euro.
- Pilotalekuko ordua, argiarekin: 5,20 euro.
- Ordu bat, 8 partaide baino gehiagoko jardueran: 7,50 euro.
- Dutxa erabiltzea: 2,00 euro.
2.–Ordenantza, Udalaren lanabesak, makineria eta beste mailegatzea arautzen duena (2011ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala,
uztailaren 4koa).
–Mahaiak: 3 euro/eguna/unitatea.
–Aulkiak: 0,50 euro/eguna/unitatea.
–Agertokia 75 euro/eguna.
–Hesiak, seinaleak: 10 euro/eguna/unitatea.
Salbuespenak:
Udalaren titulartasuneko higiezinak edo lokalak erabiltzean edo kultur eta kirol ekintzetan edo udal batzorderen batek babesturikoetan, Udala antolatzaileen laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek uzten dizkienean ez dira prezio publiko horiek ordaindu beharko, eta berdin beste udalekin edo irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeekin, mota horretako ekintzetan.
3.–Ordenantza fiskala, kirol instalazioak erabiltzeko
(2013eko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa)
Denboraldiko abonamendua:
–0tik 3 urte bitartekoak: 0,00 euro.
–4tik 11 urte bitartekoak: 42,00 euro.
–12tik 17 urte bitartekoak: 47,00 euro.
–18tik 64 urte bitartekoak: 62,00 euro.
–65 urtetik goiti: 42,00 euro.
Hileko abonamendua (datatik datara):
–0tik 3 urte bitartekoak: 0,00 euro.
–4tik 11 urte bitartekoak: 26,00 euro.
–12tik 17 urte bitartekoak: 31,00 euro.
–18tik 64 urte bitartekoak: 36,00 euro.
–65 urtetik goiti: 26,00 euro.
Hamabostaldiko abonamendua:
–0tik 3 urte bitartekoak: 0,00 euro.
–4tik 11 urte bitartekoak: 35,00 euro.
–12tik 17 urte bitartekoak: 40,00 euro.
–18tik 64 urte bitartekoak: 45,00 euro.
–65 urtetik goiti: 35,00 euro.
Eguneko sarrerak:
–0tik 3 urte bitartekoak: 0,00 euro.
–4tik 11 urte bitartekoak: 4,50 euro.
–12tik 17 urte bitartekoak: 5,50 euro.
–18tik 64 urte bitartekoak: 6,50 euro.
–65 urtetik goiti: 4,50 euro.
Azken ordua (18:00etatik 20:00etara): 2,00 euro.
–Kenkariak:
- Minusbaliatuek: gutienez ere %33ko minusbalioa dutela frogatzea. %50 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.
- Langabeen edo 18 urtetik beherako seme-alaben kasuan, horien gurasoak biak langabezian badaude edo familia gurasobakarrak badira eta zaintza eta jagoletza duen ezkontidea langabezian badago: langabeziaren txartel eguneratuarekin frogatuko du eta, kasua bada, familiaren egoerari buruzko zinpeko aitorpenarekin. %30 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.
- Familia ugarien kasuan: familia ugariaren txartelarekin frogatuko da. %20 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.
- Gutxienez 20 laguneko taldeak, herritik kanpokoak: 3,00 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.
- 50 lagunetik gorako taldeak, herritik kanpokoak: 2,50 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.
Kenkaria eskuratu ahal izateko, behar den eskaera aurkeztu beharko diote Udalari eta horrek erabakiko du eman edo ez. Ezin dira bi kenkari edo gehiago batera aplikatu.
TASAK
Hilerriko zerbitzuak ematea
I. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.
Lurrean: 226,15 euro.
Nitxoetan: 171,55 euro.
Errautsak: 72,60 euro.
Panteoian: 226,15 euro.
II. epigrafea.–Hobitik ateratzea.
–Hilotzak: 225,00 euro.
–Gorpuzkiak (lurretik, nitxotik eta panteoitik):
- Banakoak: 151,25 euro.
- Batzuk (bakoitzagatik): 78,65 euro.
–Gorpuzkiak erraustea:
- Identifikaziorik gabe: 61,38 euro.
- Identifikazioarekin: 184,15 euro.
III. epigrafea.–Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioa.
–Lurreko hilobian:
- Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
- Luzapena, 10 urterako: 250,00 euro.
–Nitxoan:
- Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
- Luzapena, 10 urterako: 250,00 euro.
- Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 20,00 euro.
–Kolunbarioan:
- Lehen kontzesioa (15 urterako): 163,50 euro.
- Luzapena, 10 urterako: 109,00 euro.
- Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 11,00 euro.
Lurzoruko aprobetxamendu bereziak
–Mahaiak, aulkiak, beladoreak (m² edo zatiki bakoitza): Ordenantza, 2012ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 4koan.
–Urte osoa:
- Mahai eta aulkiak: 20,00 euro.
- Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak: 23,00 euro.
- Upelak, lore askak, beste batzuk: 10,00 euro.
–Udako denboraldia (martxoaren 15etik urriaren 31ra):
- Mahai eta aulkiak: 16,50 euro.
- Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak: 19,50 euro.
- Upelak, lore askak, beste batzuk: 8,25 euro.
–Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko: Ordenantza, 2016ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa:
- Finkoak ez direnak, egun bakoitzeko: 10,00 euro.
- Finkoak, hiruhileko bakoitzeko (larunbatak/7 m): 100,00 euro.
- Piperrak (3 hilabete/12 x 8 m): Ordenantza, 2013ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa: 250,00 euro.
–Azoka txikiak (bestetan).
- Baimenduak, saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko: 2,50 euro.
- Baimenduak, saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,00 euro.
- Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko: 3,00 euro.
- Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,50 euro.
- Atrakzioak (zaldiko-maldikoak, puzgarriak...):
- 50 m² bitarte (euro/eguna): 60,00 euro.
- 51tik 100 m² bitarte (euro/eguna): 75,00 euro.
- 100 m²-tik gora (euro/eguna): 105,00 euro.
Festetan, kalez kaleko salmenta denean, 20 euroko fidantza emanen da, baimena eskatzen denean.
–Bestelako aprobetxamenduak: aldamioak, edukiontziak... (6,00 euro, gutienez).
- Kutxazain automatikoak, urtean: 120,00 euro.
- Saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 60,75 euro.
- m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,55 euro.
- m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 6,00 euro.
- m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 60,00 euro.
Hegalkineko aprobetxamendu bereziak
–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,10 euro.
–m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 2,15 euro.
–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 20,60 euro.
Lurpeko aprobetxamendu bereziak
–Ezarritako biltontziko, m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 2,15 euro.
–Gasa, argindarra, telekomunikazioak banatzeko sareen instalazio eta aprobetxamenduagatik: 1,65 euro, metro lineal bakoitzeko, urtean.
–Bertze aprobetxamendu batzuk, m² edo zatiki bakoitza:
- m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,10 euro.
- m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 2,15 euro.
- m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 20,60 euro.
Organización Nacional de Ciegos Españolesen kioskoak tasak ordaintzetik salbuetsita daude.
Eremu publikoa okupatzeko tasa zein kasutan ez den ordaindu behar:
a) Garesko kultur, gizarte eta ongintzako elkarteak, irabazi-asmorik gabekoak.
b) Informazio, pedagogia, zientzia, laguntza edo enplegu kanpainetan, irabazteko asmorik gabeko elkarteek egiten dituzten okupazioak, haien jarduerarekin ikustekoa badute eta salmentarik, merkataritzarik, negoziorik edo transakziorik gabe egiten badira.
c) Aspalditik egin diren kanpainiak ongintzarako dirua biltzeko (Gurutze Gorria, minbiziaren kontrako kanpainia, HIESaren kontrako kanpainia etab.), eremu publikoa okupatzea badakarte.
d) Garesko Udalak babestuta edo sustatuta eremu publikoan egiten diren jarduerak, entitate edo elkarte pribatuek antolatzen badituzte.
Administrazioko tramitazioak
1.–Ziurtagiriak:
a) Udalaren base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiriak: 1,50 euro.
b) Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 3,50 euro.
2.–Txostenak: 16,50 euro.
Horri gehituko zaio udal funtzionarioak hura prestatzeko eman duen denbora, Nafarroako Gobernuak onetsitako lansarien taulei jarraituz.
3.–Konpultsak.
a) Konpultsa: 0,40 euro.
b) Kopia konpultsatua: 0,60 euro.
4.–Fotokopiak.
a) DIN A-4 kopia:
- Zuri-beltzean: 0,10 euro.
- Koloreetan: 0,20 euro.
a) DIN A-3 kopia:
- Zuri-beltzean: 0,15 euro.
- Koloreetan: 0,25 euro.
5.–Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro.
6.–Planeamenduaren CDaren kopia: 15,00 euro.
7.–Espedienteen tramitazioa.
a) Ezkontza zibila: 70,00 euro.
b) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: 45 euro: Ordenantza, 2014ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa.
c) Arma txartela: 9,00 euro.
d) Egoitza txartela: 0,00 euro, salbu eta galdu bada: 1,00 euro.
Ordenantza, ibilgailuen zirkulazioarena (2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa, aldatua: 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa).
e) Minusbaliotasunaren txartela: 0,00 euro.
Ordenantza, ibilgailuen zirkulazioarena (2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa, aldatua: 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa).
Hirigintzako tramitazioak
–Obra lizentziak tramitatzea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,35, eta gutxienez 6,50 euro.
–Udal Planeko aldaketa puntualak tramitatzea:
- Egituraz kanpokoa: 96,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
- Egiturazkoa: 255,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
–Plan bereziak eta plan partzialen tramitazioa, aldaketa eta ebazpena: 255,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
–Xehetasun azterlanen tramitazioa eta ebazpena: 96,00 euro.
–Birzatiketa proiektuen tramitazioa, etxebizitzen m² eraikigarri bakoitzeko: 2,05 euro/m², eta gutienez ere 290,00 euro.
–Urbanizazio proiektuak tramitatzea, partikularrek eskaturik tramitatuak: Obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,24.
–Lurzatiak banantzeko lizentzien tramitazioa, ateratzen den lurzati bakoitzeko: 25,00 euro.
–Udal arkitektoaren ikuskapen txostena, obrek bat egiten dutela aurkeztutako proiektuarekin egiaztatzeko (lehenbiziko aldiz okupatzeko lizentzia edo bizigarritasun zedula behar ez duten obretan: igerilekuak, murruak, etxolak eta abar): 65,00 euro.
–Jarduera sailkatuen eta jarduera kaltegabeen txostena:
AZALERA | SAILKATUA | KALTEGABEA |
50 m² bitarte | 275,00 euro | 135,00 euro |
50 m²-tik 100 m²-ra bitarte | 310,00 euro | 155,00 euro |
100 m²-tik 250 m²-ra bitarte | 345,00 euro | 172,50 euro |
250 m²-tik 500 m²-ra bitarte | 395,00 euro | 197,50 euro |
500 m²-tik gora | 450,00 euro | 225,00 euro |
–Ikuskapena eta txostena Udalaren ondarearen gaineko kalteei buruz, bakoitzeko: 95,00 euro.
–Ikuskapena eta txostena eraikinei buruz haien segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapena aurri egoeraren espedienteetan:
- Gutieneko prezioa: 1,5 ordu: 175,00 euro.
- Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 12,00 euro.
–Kanpoko teknikari eskudun baten ikuskapena eta txostena: kostatu adina kobratuko da.
–Obrak egiteko aginduak: obra-lizentziaren tasaren zenbateko bera.
–Betearazpen subsidiarioak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %122.
–Hirigintzako kontsulten tramitazioa: 9,00 euro.
–Hirigintzako zedulak: 9,00 euro.
–Jarduerak hastea:
- Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenak:
- Jarduera sailkatua hasteko edo handitzeko aitorpen bakoitzeko: Urteko JEZaren kuotaren %100eko zerga izanen dute, gehi kanpoko txostenaren kostua hura eskatzea beharrezkotzat edo komenigarritzat jotzen denean (Ganasa, esaterako), eta gutxienez: 130,00 euro.
- Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, txosten bakoitza: 130,00 euro.
- Jarduera kaltegabearen erantzukizuneko aitorpena:
- Erabilera aldatzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 95,00 euro.
- Lehen aldiz erabiltzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 95,00 euro.
- Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, txosten bakoitza: 95,00 euro.
–Jarduerak berdefinitzea (taberna, kafetegia):
- Berdefinitze bakoitzeko: 130,00 euro.
–Eraikuntzako hondakinak jaso eta kudeatzea:
- obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,5, eta gutxienez 6,00 euro.
–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak (betiere etxebizitza unitate bakoitzari buruz):
- Eraikin berriak: etxebizitzatako hiri-unitate bakoitzeko: 186,00 euro.
- Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 127,00 euro.
- Erabileraren aldaketak, etxebizitzak eraikitzea: 127,00 euro.
Azterketa eskubideak: Ordenantza,
2013ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 3koa
–Funtzionarioaren edo lan-kontratudun finkoaren lanpostuak betetzeko hautaprobak egiteko:
LANPOSTUAREN MAILA | KUOTA (eurotan) |
A | 25 |
B | 18 |
C | 12 |
D eta E | 6 |
–Ordezkapenen zerrenda eratzeko hautaprobak egiteko:
LANPOSTUAREN MAILA | KUOTA (eurotan) |
A | 12 |
B | 9 |
C | 6 |
D eta E | 3 |
Salbuespenak:
–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.
–Hautaproben deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak.
Herri-lurretako aprobetxamenduak: Ordenantza, 2015eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 7koa:
–Aprobetxamenduak (prezioak erreguko).
Laborantzako loteak: Lehentasuna duten herritarrendako, lehorreko lurra: 9,29 euro/urtea.
Laborantzako loteak: Lehentasuna duten herritarrendako, ureztalurra: 18,91 euro/urtea.
Laborantzako loteak: Herritarrendako zuzeneko esleipena, lehorreko lurra: 16,72 euro/urtea.
Laborantzako loteak: Herritarrendako zuzeneko esleipena, ureztalurra: 34,05 euro/urtea.
Laborantzako loteak: Enkantea, lehorreko lurra: 16,72 euro/urtea.
Laborantzako loteak: Enkantea, ureztalurra: 34,05 euro/urtea.
Familia-baratzeak: Herritarrendako zuzeneko esleipena: 46,35 euro/urtea.
–Bazkalekuak.
Herritarrendako zuzeneko esleipena: Santa Agueda: 623,60 euro/urtea.
Herritarrendako zuzeneko esleipena: Nequeas: 5.358,24 euro/urtea.
Herritarrendako zuzeneko esleipena: Larrandia: 1.383,42 euro/urtea.
Herritarrendako zuzeneko esleipena: El Monte: 1.393,85 euro/urtea.
Enkantea: Santa Agueda: 623,60 euro/urtea.
Enkantea: Nequeas: 5.358,24 euro/urtea.
Enkantea: Larrandia: 1.383,42 euro/urtea.
Enkantea: El Monte: 1.393,85 euro/urtea.
Aprobetxamenduaren errentamenduagatik ordaindu beharreko kanona urtero eguneratuko da aprobetxamenduaren lehenengo urtetik hasita. Horretarako, nekazarien kasuan, haiek jasotako prezioek aurreko urtean izandako aldaketa gehitu eta metatuko da (laborantzako lurzatien aprobetxamenduari aplikatzeko); eta abeltzainen kasuan, haiek jasotako prezioek jasandakoa (larreen aprobetxamenduari aplikatzeko). Halakorik ezean, kontsumorako prezioetan izandako aldaketa (KPI) aplikatuko da, hori zehazten baita prezio horri aplikatuta erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako ehuneko-indizea.
Iragarkiaren kodea: L1702166