54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2016ko aurrekontuan 5. aldaketa. Behin betiko onespena

Irunebrriko Udalak, 2016ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 05/2016 espedientea, kreditu berezia baita.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2016ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Jendaurreko epean (hamabost egun baliodunean) inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

05/2016 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu berezien espedientea:

1.–Gastu goitituak:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 32.052,90 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2.–Diru-sarrera handiagoak.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 32.052,90 euro.

Guztira: 32.052,90 euro.

Irunberrin, 2017ko otsailaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1702620