2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
2016ko aurrekontuan 4. aldaketa. Behin betiko onespena
Irunberriko Udalak, 2016ko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 04/2016 espedientea, kreditu berezia baita.
Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2016ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.
Jendaurreko epean hamabost egun baliodunean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
04/2016 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
Kreditu berezien espedientea:
1.–Gastu goitituak:
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 7.058,78 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.509,00 euro.
Espedientearen finantzaketa:
2.–Gastu beheititua:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 10.567,78 euro.
Guztira: 10.567,78 euro.
Irunberrin, 2017ko otsailaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1702619