2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Xehetasun azterlana Sielvako bidea karrikako 32tik 40ra. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak 2017ko otsailaren 23an egin bilkuran hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana Irunberriko Sielvako bidea karrikako 32tik 40ra egitea, Sielvako bidea karrikako 32tik 40rako etxebizitzen jabeek hala eskatuta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Irunberrin, 2017ko otsailaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1702618