2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
2017ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak
behin betikoz onetsirik
2017ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, ilbeltzaren 9an, 2017ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespen iragarkia.
Jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuari hiru erreklamazio aurkeztu dizkiote, eta horien inguruan erabaki ondoren, Larraungo Udalbatzak, 2017ko martxoaren 6an ospatutako batzarrean behin betikoz onartu zuen 2017ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.
Hori dela eta, aipatutako Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:
DIRUSARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 264.000 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 25.000 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 16.480 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 413.544 euro.
5. kapitulua.–Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 400 euro.
7. kapitulua.–kapital transferentziak: 233.868,86 euro.
9. kapitulua.–Finantza pasiboak: 419.879’94 euro.
Dirusarrerak, guztira: 1.373.173 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 201.597 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 150.440 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 200 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 325.900 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 679.936 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 15.100 euro.
Gastuak, guztira: 1.373’173 euro.
Larraun, 2017ko martxoaren 7a.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.
Iragarkiaren kodea: L1703218