2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
Aldaketa, Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren
9. artikuluan. Behin betiko onespena
Girgillaoko Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat Girgillaoko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren 9. artikuluan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Etxarren Girgillaon, 2017ko martxoaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier López de San Román Laño.
ERANSKINA
Aldaketa, Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 9. artikuluan (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1702752