2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Ilurdotzen luizia egonkortzeko proiektua egiteko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda
Esteribarko Udalak, 2017ko otsailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
“Esteribarko Udalak, 2016ko azaroaren 24ko osoko bilkuran, Ilurdozko luizia egonkortzeko proiektua onetsi zuen. Aceragroforestal SLk prestatua eta Jose Miguel Iturri Busto nekazaritzako ingeniariak sinatua da eta udal honetan sarrera izan zuen 2016ko urriaren 20an (Erregistro Orokorreko sarrera zenbakia: 2.547). Orobat, Ilurdozko luizia egonkortzeko obren exekuzioaren premia eta ezinbestekotasuna deklaratu zuen, horrek berarekin dakarrelarik haren barrenean sartzen diren obren onura publikoaren deklarazioa, desjabetzea egin ahal izateko. Halaber, desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda prestatu zuen eta jendaurrean jarri hamabost egunean.
Desjabetzearen xedea da ukitutako lurren jabetza eskuratzea, obrak bukatuta eginen den itxituraren eta basoberritzearen perimetroaren barnealdean gelditzen baitira.
Jendaurreko epea iraganik ez denez alegaziorik jaso, eta bat etorrita azaldutako aurrekari eta kontsiderazioekin, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretuaren 3.4 artikuluan ezarritakoan oinarrituz,
Kontuan hartuz Hirigintza, Lurralde, Etxebizitza eta Garapen Jasangarriko, Lehendakaritza, Ekonomia eta Ogasuneko eta Gizarte eta kultura gaietako eta Hiritarren Sustapeneko Informazio Batzordearen irizpena, 2017ko otsailaren 20an bildurik,
Osoko bilkurak, Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin,
ERABAKI DU:
1. Ilurdozko luizia egonkortzeko proiektua behin betiko onestea; Aceragroforestal SLk prestatua da eta Jose Miguel Iturri Busto nekazaritzako ingeniariak sinatua. Udal honetan 2016ko urriaren 20an izan zuen sarrera (Erregistro Orokorreko sarrera zenbakia: 2.547). Orobat, behin betiko onetsi zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, horrek berarekin dakarrelarik erabilera publikoko deklarazioa eta lurrak okupatzeko beharra.
2. Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna baita, ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako; izan ere, beharrezkoa baita luiziko materialaren egonkortasuna handitzea, luiziaren eremua egonkor mantenduko dela bermatze aldera.
3. Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua, eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazio ekonomikoei aurre egiteko.
4. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Esteribarko Udalaren iragarki oholean eta Ilurdozkoan, eta haren laburpena, Nafarroako Foru Komunitateko egunkari batean.
5. Erabaki hau Irene Esnoz Orozi eta proiektuak ukitutako gainerako lurzatien jabeei jakinaraztea, eta azaltzea erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola, eta honen aurka errekurtso hauek jar ditzaketela interesdunek, aldez aurretik, aukeran, eta herri administrazio ez badira: berraztertzeko errekurtsoa Esteribarko Udalari; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Herri administrazioek ere azken errekurtso hori jar dezakete edo, bestela ere, Esteribarko Udalari aldez aurretiko errekerimendua egin ahal izango diote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean”.
Esteribarren, 2017ko otsailaren 28an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
I. ERANSKINA
FINKA ZENB. | POL. ZENB. | TITULARRAREN HELBIDEA | ERABILERA | AZALERA (guztira, m²) | BEHIN BETIKO OKUPATUKO DEN AZALERA, DESJABETU BEHARREKOA (m²) |
124 | 6 | Irene Esnoz Oroz La Transfiguración karrika, 8, 31698 Akerreta | Landalurra Larreak | 22.503,69 | 5.425 |
128 | 6 | Irene Esnoz Oroz La Transfiguración karrika, 8, 31698 Akerreta | Landalurra Larreak | 4.314,17 | 1.222 |
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikagarri den gainerako legedian xedatua betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.
Iragarkiaren kodea: L1702610