2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
2017ko aurrekontuan 2. aldaketa. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, 2017ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontuan 2. aldaketa egiteko espedientea, kreditu bereziari buruzkoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Esteribarren, 2017ko otsailaren 28an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1702564