54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hirigintzako Udal Planeko hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa UC-8an (Ekipamendutarako,
Los Llanos). Behin betiko onespena, bidezkoa bada

Lizarrako Udalak, 2017ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Lizarrako Udalak, 2016ko abenduaren 20ko osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Hirigintzako Udal Planeko hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa UC-8an (Ekipamendutarako, Los Llanos), xedea izanik proiektu hau betearazi ahal izatea: Lizarrako “San Benitoko komentuaren barnealdea zaharberritzeko obren IV. fasea (Ingurunearen Urbanizazioa)”.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1 eta 79. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egon da hilabetean, iragarkia argitaratuta 2017ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3an, bai eta hemengo prentsan ere, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik espedientean jasotako txostenak eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4, 74 eta 81. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 22.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpenarekin, 2017ko otsailaren 23ko bilkuran, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea “Hirigintzako Udal Planeko hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa UC-8an (Ekipamendutarako, Los Llanos)”, betearazi ahal izateko Lizarrako “San Benitoko komentuaren barnealdea zaharberritzeko obren IV. fasea (Ingurunearen Urbanizazioa)” izeneko proiektua, udal arkitektoak 2016ko abenduan prestatutako dokumentazioarekin bat.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Aldaketaren ale bat Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea, erabaki hau hartu eta hurrengo hamabost egunen barnean.

Lizarran, 2017ko martxoaren 7an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

ERANSKINA

Aldaketa, Los Llanos parkearen babes eta erabileren plan bereziaren ordenantzan (U.C.8 Los Llanos eremuaren baitan) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1703030