2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
2017. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ziraukiko Udalak, 2017ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ziraukin, 2017ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Victoriano Goldaraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1702625