54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2017ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2017ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1702624