2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Hirigintza hitzarmena, Asiaingo S-1 sektorearen plan partzialaren eremuko planeamenduari dagokionez.
Behin betiko onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2017ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen udal planeamendua aldatzeari buruzko hirigintza hitzarmenaren proiektua, hura baita Oltza Zendeako planeamendurako tresna Asiaingo S-1 sektorearen plan partzialaren eremuan. Honako hauek sustatu dute: Javier Roncal Azanza, Asiaingo S-1 sektorearen UE-1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen burua; Juan José López Díez de Ulzurrun; Luis Felipe Gaztelu Montagut; María Gaztelu Montagut; Dolores Gaztelu Montagut; Miguel Ángel Orce Urteaga; María Camino Orce Urteaga; Joaquín María Orce Urteaga; M.ª Teresa Orce Urteaga; eta Javier Orce Arrechea, Elena Arrechea Iturria ordeztuz. Behar bezala eginbideturik, berariaz irekitako espedientean dago.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24 eta ondokoetan eta 81 artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Ororbian, 2017ko otsailaren 23an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1702593