2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Artazkotz, Asiain eta Lizasoaingo kontzejuen eskumenen eskuordetza. Onarpena
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Oltza Zendeako Udalak, 2017ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki duela Artazkotz, Asiain eta Lizasoaingo kontzejuek Oltza Zendeako Udalari eginiko eskuordetza onestea, “Artazkozko kontzejuko eta Lizasoaingo kontzejuko herriguneen arteko sarbidea berritzea eta egokitzea” izeneko inbertsioa gauzatzeko.
Eskuordetza hau obraren harrera egintza formalarekin amaituko da, Oltza Zendeako Udalak sustatutako exekuzio proiektua egindakoan.
Obraren harreratik aurrera, bidea kontserbatzeko, mantentzeko eta zaintzeko eskumena Artazkozko kontzejuari, Lizasoaingo kontzejuari eta Asiaingo kontzejuari dagokie hurrenez hurren, beren eskumenen esparruan.
Esku utzitako eskumena eskuordetzari buruzko erabakiak eta horretarako sinaturiko hitzarmenak ezarri bezala gauzatuko da. Aditzera ematen da aipatu eskumena betiere ondoko legeriari jarraituz eginen dela: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30.2 artikulua; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 7 eta 27 artikuluak; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8 artikulua eta hurrengoak eta 47 artikuluan eta hurrengoak.
Ororbian, 2017ko otsailaren 23an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1702575