Iragarkia
54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ondoko ordenantza fiskal hauetan, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzeko:
–13. ordenantza: Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–16. ordenantza: Udalaren lokalak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Araua, Udalaren altzariak eta tresnak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.
–17. ordenantza: Osasun zerbitzu eta zerbitzu higienikoen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (indargabetua).
–Ordenantza fiskal orokorra.
–21. ordenantza: Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (2016ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa, hasierako onespenaren iragarkia), ordenantza horiek behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da.
Burlatan, 2017ko otsailaren 15ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK
EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
13. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Hilerriko berariazko zerbitzuak egitea, horra zergapeko egintza.
Subjektu pasiboa
3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.
Zerga-oinarria
4. artikulua. Ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, ondotik zehaztuko diren kontzeptuei dagozkien zerbitzu moten arabera finkatuko da zerga-oinarria:
1.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak:
2.–Hobitik ateratzea.
3.–Hilobiak ixtea eta ikurrak paratzea.
4.–Gorpuzkiak garbitzea panteoietan.
5.–Panteoiak eskualdatzea.
6.–Hilobiak, nitxoak, kolunbarioak eta errauts-hobiak aldi baterako uztea.
Tasa
5. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.
Kuota
6. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.
Tarifen aplikazioa
7. artikulua. Hilerri honetako bertze hilobi batzuetatik atera eta horma-hilobi batean berriz ere ehortziz gero, hilotza ateratzeagatik eta ehorzteagatik ordaindu beharko dira tasak. Gorpuzkiak bertze hilerriren batetik ekarriz gero, ehorzketari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.
8. artikulua. Hilotzak nahiz gorpuzkiak erretzetik sortutako errautsek gorpuzkinak hobiratzerakoan hartzen duten tratamendua izanen dute ordenantza honi dagokionez.
9. artikulua. Bertze gorpuzki batzuetan okupatzen dituzten horma-hilobi edo kolunbarioetan gorpuzkinak ehorzteko lizentziak baimen berritzat hartuko dira.
XEDAPEN OSAGARRIAK
10. artikulua. Aldi baterako kontzesioaren tasak haren mugaegunera artekoak izanen dira eta kontzesioa data hori baino lehen bukatzen bada, eskubidearen titularrak ez du eskubiderik izanen erabili gabeko denborari dagokiona itzultzeko.
11. artikulua. Arau honetan aurreikusten ez den orotan hilerriko erregelamendua eta hilotzen gaineko osasungarritasunari buruzko xedapenak izanen dira arau osagarriak”.
ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK
EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
TARIFEN ERANSKINA
1. EPIGRAFEA.–EHORZKETAK, BERREHORZKETAK ETA EHORZTEKO ESKUBIDEAK | ||
Panteoietan | 120,00 | |
Horma-hilobietan | 58,35 | |
Lurrean | 120,00 | |
Kolunbarioetan | 58,35 | |
Errauts-hobietan | 15 | |
2. EPIGRAFEA.–HOBITIK ATERATZEA | ||
Gorpuzkiak | 16,75 | |
Hilotzak | 55,00 | |
3. EPIGRAFEA.–HILOBIAK IXTEA ETA IKURRAK PARATZEA | ||
Pilastrak, barrak eta harlauzak dituzten hilobiak ixteagatik eta hilobien gainean hilarriak, estatuak, gurutzeak eta bertzelako ikurrak zein, oro har, edozein eraikuntza-mota paratzeagatik | 8,40 | |
4. EPIGRAFEA.–GORPUZKIAK GARBITZEA PANTEOIETAN | ||
Gorpuzki bakoitzetik | 16,75 | |
5. EPIGRAFEA.–PANTEOI, HILOBI, HORMA-HILOBI ETA KOLUNBARIOAK | ||
5.1 | Panteoiak: | |
–Lurraren erabilera lagatzea 25 urterako, panteoi bakuna (2,5 x m) edo bikuna (2,5 x 2 m) egiteko, m² bakoitzetik: | 586,00 | |
–Luzapen bakarra bertze 25 urterako, m² bakoitzeko: | 586,00 | |
5.2 | Lurreko hilobiak: | |
–Lurraren erabilera lagatzea 25 urterako, (2,5 x m) edo bikuna (2,5 x 2 m) egiteko, m² bakoitzeko: | 480,20 | |
5.3 | Nitxoak: | |
–10 urterako kontzesioa, bi luzapenekin: | ||
Aldi baterako lagapena (10 urte) | 287,35 | |
Lehen luzapena, 10 urte gehiagorako: | 327,80 | |
Bigarren luzapena, 10 urte gehiagorako: | 163,90 | |
5.4 | –Kolunbarioak eta errauts-hobiak: | |
10 urterako kontzesioa, luzapenik gabe | 157,00 | |
Lehen luzapena, 10 urte gehiagorako: | 200 | |
ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKALAK
ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
16. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zergapeko egintza da udal lokalak erabiltzeko eskubidea eskuratzea dakarren aldez aurreko eskaria eta Udalaren baimena.
Ekintza batzuetan Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei lokalak lagatzen dizkienean ez da prezio publiko hau erabiliko.
Udalak oro har lagunduko du, kultura, aisia, tokiko merkataritza eta antzekoak sustatzeko dituen ahalmenen barnean, baldin partikularrek garatuko duten jarduera pertsona guzti-guztientzat eta doan gauzatzen bada.
Ordaindu beharra noiz sortzen den
3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da, ekitaldia egin baino bi egun lehenago, gutxienez.
4. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekintzarako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.
Subjektu pasiboa
5. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek dira subjektu pasiboak eta beharturik daude prezio publikoa ordaintzera.
Erabilera
6. artikulua. 1) Burlatako Udalaren kirol instalazioak jabari eta zerbitzu publikoko udal ondasunak dira, batez ere kirol jardueretan erabiltzekoak; tarteka, baina, inguruabarren bat dela medio, aipaturikoez bertzelako jardueratan erabiltzen ahalko dira.
Lokal horien funtzionamendua arautzea Burlatako Udalari dagokio eta erabiltzeko baimenak udal lokalak erabiltzeko Udalbatzak onesten dituen arauekin bat emanen dira.
Entitate edo partikularrek instalazioak erabiltzeko baimenak beti egonen dira Udalak antolatu edo babesten dituen jardueren erabileraren menpe.
Instalazioen erabilera publikorako orduak Udalak ezarriko ditu, eskura dituen udal langileak eta eskaerak zenbat diren begiratuz.
Instalazioak erabiltzeko eskabideak Udalaren bulego orokorretan aurkeztu behar dira. Eskabide horretan azalduko da lokala zertarako erabiliko den eta horretarako arrazoiak.
2) Eskatzailearen betebeharrak dira eta, beraz, harena izanen da:
I.–Edozein tasa, kontribuzio edo zerga ordaintzea.
II.–Egile eskubideak ordaintzea, horrelakorik izanez gero.
III.–Jarduera egiteko behar diren administrazio baimen guztiak.
IV.–Jarduera gauzatzeko behar diren elementuak muntatu eta kentzea, antolamendua Udalarena ez denean, eta betiere, Udaleko langileek edozein unetan ematen dituzten oharrei kasu egin beharko diete.
V.–Bere gain hartzea arlo zibilean, penalean, administraziokoan, lan eta tributukoan edo bertze edonolakoan galdegin daitezkeen erantzukizun guzti-guztiak eta bere bizkar hartzea erantzukizun horietatik etor daitezkeen kalte-ordainak, Udala erabat eta osotara salbu utziz. Premia balitz, erantzukizun zibileko poliza kontratatu behar luke, egin beharreko jardueratik etor daitezkeen ustekabeei aurre egiteko.
VI.–Udalak ez du inongo erantzukizunik izanen jendeak egiten dituen gauzengatik, eskatzailearena baita, oso-osorik, erantzukizun hori.
VII.–Orokorrean, instalazioen barrenean ezin izanen da inongo publizitate eta propagandarik egin, Udalak kasu bakoitzean espresuki baimentzen duena izan ezik.
VIII.–Udalak bere esku gordetzen du jendeari kargu hartzeko eskubidea, bai eta instalazioetatik alde eginaraztekoa ere, horrelako tokitan behar den portaera ez dutenei.
IX.–Lokalean dauden altzariak Udaleko langileek erabiliko dituzte edo entitate antolatzaileak behar bezala kreditaturiko adituek, Udalak bere adostasuna eman ondotik.
X.–Jarduera amaitzean, eskatzailea arduratuko da instalazioak erabiltzeko ongi geldi daitezen, jarduera hasi aurretik zeuden egoera berean, eta instalazioez arduratzen diren langileek ikus-onespena eman beharko diete.
XI.–Eskatzaileek beren gain hartuko dute instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondamen edo kalteak konpondu edo ordaintzeko ardura, edozein izanagatik haien arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak aurkeztuko dio likidazioa, non ez duen berak zuzenean hartzen egin behar diren konponketen ardura, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.
Zerga-oinarria
7. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza da.
Tasa
8. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.
Kuota
9. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.
Kuota osoa %10 murriztuko da, eskabidea bi egunetarako bada, %20, hiru egunetarako bada eta %30, lau egun edo gehiagori badagokio. Kasu horretan, erabiltzeari uko eginez gero, eskabidean aplikatutako murriztapenak galduko dira.
ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKALAK
ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
TARIFEN ERANSKINA
Udalaren lokala lagatzea, oro har, eguneko | 15,25 |
Musika Eskolako lokala lagatzea, orduko | 13,25 |
Askatasuna pilotalekua lagatzea, kirolaz kanpoko jarduera baterako, orduko | 13,25 |
Hilarión Eslava kiroldegia lagatzea, kirolaz kanpoko jarduera baterako, orduko | 13,25 |
Kiroldegi handia lagatzea, kirolaz kanpoko jarduera baterako, orduko | 13,25 |
Udalaren jauregiko lokalak lagatzea: | |
a) Erdisotoko eta lehen solairuko aretoak | |
–Burlatako irabazi asmorik gabeko entitateak eta elkarteak: | |
Ordu bat | 1,5 |
Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu) | 5 |
Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu) | 10 |
–Burlataz kanpoko irabazi asmorik gabeko entitateak eta elkarteak: | |
Ordu bat | 40,45 |
Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu) | 126,40 |
Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu) | 252,85 |
–Norbanakoak, enpresak eta antzeko erakundeak: | |
Ordu bat | 50,55 |
Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu) | 158,00 |
Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu) | 316,00 |
b) Bigarren solairuko aretoak: | |
–Burlatako irabazi asmorik gabeko entitateak eta elkarteak: | |
Ordu bat | 1 |
Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu) | 3 |
Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu) | 5 |
–Burlataz kanpoko irabazi asmorik gabeko entitateak eta elkarteak: | |
Ordu bat | 25,30 |
Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu) | 85,95 |
Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu) | 171,90 |
–Norbanakoak, enpresak eta antzeko erakundeak: | |
Ordu bat | 31,60 |
Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu) | 107,45 |
Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu) | 214,90 |
Norbanakoei, erroldaturik badaude, agur zibilak edo antzeko ospakizunetarako lagatzeagatik, gehienez ere hiru orduz: 50 | |
Udaleko langileak erabiltzen badira: | |
–Esku hartzen duen A mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 46,16 |
–Esku hartzen duen B mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 29,65 |
–Esku hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 21,73 |
–Esku hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 25,70 |
–Esku hartzen duen D mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 18,69 |
–Esku hartzen duen E mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 16,71 |
Lokalak kudeatzen dituzten patronatuek aurkeztutako pertsonal, garbiketa eta mantentze gastuak gehituko zaizkie tarifa horiei. Aipatu gastuak lokalak kudeatzen dituzten patronatuek ordaindu beharko dituzte. Patronatuek egokitzat joko dituzten fidantzak ezarriko dituzte, gastuen ordainketa bermatzearren.
ARAUA, UDALAREN ALTZARIAK ETA TRESNAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.
Kontzeptua
2. artikulua. Udalaren altzariak eta tresnak erabiltzeko eskubidea dakarren udal baimenagatik prezio publikoak galdatuko dira.
Ekintza batzuetan Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek ematen dizkienean ez da prezio publiko hau erabiliko.
Orobat, ez da prezio publiko hau erabiliko Udalarenak ez diren elementuak garraiatzen direnean, jarduera sozialekin, ongintzakoekin, kulturalekin edo interes publikokoekin loturik, baldin lankidetza hitzarmen bat sinatu bada ongintza, gizarte edo kultura arloko entitate batekin; eta, era berean, ez da prezio publiko hori erabiliko baldin erantzuna eman behar bazaie banakako egoera bat-bateko eta salbuespenekoei, gabezia ekonomiko larriak dituzten pertsona edo familien kasuan, zailtasun handiak badituzte presaz eta berehalakoan betetzeko oinarrizko beharrak, esaterako ostatu-hartzea, osasungarritasuna, etab. Betiere, kasu horietan gizarte zerbitzuen txostena beharko da.
Udalak oro har lagunduko du, kultura, aisia, tokiko merkataritza eta antzekoak sustatzeko dituen ahalmenen barnean, baldin partikularrek garatuko duten jarduera Burlatako udalerrian gauzatzen bada pertsona guzti-guztientzat eta doan.
Halaber, ez da sorraraziko prezio publikorik aulkiak, mahaiak edo bestelako elementuak uzteagatik, irabazi asmorik gabeko erakundeek antolatzen dituzten ekitaldietan erabiltzen badira eta/edo horiek antolatzeko Udalaren babes berariazko eta publikoa badago.
Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak
3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean, eta ordaindu beharko da altzariak eskura izan baino bi egun lehenago, gutxienez.
4. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.
5. artikulua. Aipatutako altzariak eta tresnak erabiltzeko baimena Udalak nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.
6. artikulua. Udalaren altzariak eta tresnak erabiltzeko Udalbatzak onetsitako arauen arabera emanen da baimena.
Tasak materiala eraman baino lehenago ordaindu beharko dira.
Kalterik egiten bada, eskatzaileak bere gain hartuko beharko du, Udaleko teknikariek balorazioa egin ondotik.
Tarifak
7. artikulua. Altzariak eta tresnak erabiltzeko tarifak eranskinean agertzen dira.
ARAUA, UDALAREN ALTZARIAK ETA TRESNAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
TARIFEN ERANSKINA
I. EPIGRAFEA.–TARIFAK | |
Oholtza (2 x 2 metro), egun bakoitzeko | 4,10 |
Lanetarako hesi metalikoak, egun eta unitate bakoitzeko | 1,35 |
Agertoki estalia, egun bakoitzeko | 240,75 |
Aulki bakoitza, egun bakoitzeko | 0,65 |
Gainera, egoera onean itzuliko direla bermatzeko, eraman aitzin 2 euroko gordailua eginen da unitate bakoitzeko | |
Elementuak garraiatu behar badira, tarifek goiti eginen dute, honela: | |
–Esku hartzen duen A mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 46,16 |
–Esku hartzen duen B mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 29,65 |
–Esku hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 21,73 |
–Esku hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, udaltzaina bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 25,70 |
Esku hartzen duen D mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 18,69 |
–Esku hartzen duen E mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 16,71 |
–Kamioia erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 49,50 |
–Ibilgailua erabiliz gero eta hura kamioia ez bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: | 18,60 |
ORDENANTZA FISKALA, HIGIENE ETA OSASUN ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
17. ORDENANTZA
Indargabetua.
ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO
ZORU, ZORUPE ETA HEGALKINAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK
ARAUTZEN DITUENA
21. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zergapeko egintzak dira herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:
a) Lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntal, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.
b) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hargunea ere.
c) Hegalkina okupatzea eremu publikoaren gainean edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren markesina, hozteko aparatu, olana edo gisako muntadurak instalatuz, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.
d) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein isurkari eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.
e) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz lurrak okupatzea. Ez omen dago irabazteko xederik, lurzorua karpak, jaimak edo antzekoak instalatzeko okupatzen bada edo espazio bat mugatzen bada kontzertuak, emanaldi artistikoak edo antzekoak egiteko –herriko jaiak edo antzeko ekitaldiak direla eta–, baldin eta ikusleak horietara doan badoaz.
f) Kioskoak paratzea.
g) Postu, barraka, saltoki, ikuskizun, atrakzio eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.
h) Portada, erakusleiho eta beirarasak.
i) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, edozein artikulu edo salgairenak.
j) Iragarkiak paratzea, jabari publikoko lurrak eta/edo lokalaren azalera osoa okupatzen badira, betiere 6.000 euro espediente bakoitzeko gehienez ere.
k) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak.
l) Azienda toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.
m) Bertze hainbat aprobetxamendu, baldin eta horietan inguruabar berezi batzuk badira, hala nola, arriskugarritasuna, erabilera-maiztasuna, errentagarritasun berezia edo horien antzeko bertze zenbait, eta, bereziki, eremu publikora ematen duten fatxadetan kutxazain automatikoak paratzeak eta telefono antenak paratzeak dakarten aprobetxamendua edo beste aprobetxamendu ekonomikoak.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.
Udalaren nahitaezko lizentzia izan gabe hasten bada erabilera edo aprobetxamendua, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez du izandako erabilera edo aprobetxamendua legeztatuko, eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.
Ordenantza honetako erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldian behingo sorrarazpena behar badu, hura urtarrilaren 1ean izanen da urtero eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkina eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.
Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.
5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.
Zerga-oinarria
6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.
Tasa
7. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.
8. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.
Kudeatzeko arauak
9. artikulua. Erabilpen pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago edo, kasu bada, ezin hobeki lehengoratzera jabari publikoan ukituriko elementu guztiak: bideak, espaloiak, zintarriak, zuhaixka eta zuhaitz landaketak, sareak, kale-argiak, kutxetak eta abar, horiek obren ondorioz hondaturik gelditzen badira, gisa hartara beterik Urbanizazioaren gaineko ordenantzaren 2. kapituluak dioena (Eremu publikoko obrak).
Udaleko teknikariek eginen dute gastu horien balorazioa, haien kostu zenbatetsiarekin bat. Halakorik ez bada, 19. ordenantza fiskalean ezarritako kalte-ordainak aplikatuko dira, Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak ireki eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen baititu.
10. artikulua. Erabilera dela-eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek gaur egun zenbait balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, halako bi emanen dio ordainetan Udalari, Udaleko teknikariek egindako zenbatespenarekin bat. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.
11. artikulua. Udalak fidantza pausatzea galdatzen ahalko du aitzineko artikuluetan adierazten diren kalteei erantzuteko, udal teknikarien zenbatespenarekin bat.
Gordailua, lehenik, kalteen ordainari lotetsiko zaio eta geroago, berriz, zehapenei indarra duen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik, edo bertzenaz tasaren beraren ordainketari.
Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete direla eta zoladura behar bezala konpondu dela adierazten duena.
12. artikulua. 1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek edo erabilerak behar den errolda edo zentsua izanen dute, ohikoak eta etengabeak badira. Kobratzeko ondorioetarako, zor horiek jakinarazi gabekoen artean sailkatuko dira, eta urtero likidatzen ahal dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera.
2) Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.
3) Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean. Partikularrak jakinarazteko duen betebeharra betetzen ez badu, ulertuko da erabilerak edo aprobetxamenduak udal zerbitzuek baimendutako okupazioa amaitu dela egiaztatu arte segitu dutela.
Udaltzaingo zerbitzuak eginen du berak luzaturiko agiriei dagozkien tasen diru-bilketa eta Udaleko Diruzaintzari egiten dion kontu ematean sartuko dira.
4) “Mahai, aulki eta mahaitxoak” izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.
Merkatu txikiak Udalak erraten duen egunetan eta esparruetan baizik ez dira eginen, eta debekaturik egonen da mota guztietako salgaiak Burlatako eremu publikoan saltzea egun eta toki horietatik kanpora.
Zoruaren okupatzaileek kokatu diren tokiak garbitu beharko dituzte.
Eskubide guztiak aitzinetik ordaindu behar dira.
5) 1.1 epigrafean (mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak) eta 1.2 epigrafean (merkatu txikia) jasotako aprobetxamendu berezietarako, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia hasteko edo harekin jarraitzeko baimena ukatzeko arrazoia izanen da udal ogasunarekin zorretan egotea borondatezko ordainketa epetik kanpo, zor horiek jardueraren eta/edo hura garatzen den establezimenduaren ondoriozkoak direlarik, eta, orobat, zaratari buruzko araudia ez betetzeagatik zehatua izatea, administrazio ebazpen irmoaren bidez, eskabidea aurkeztu aurreko hiru hilabeteetan.
Zor edo zehapen horiek jarraitzen badute eta aldi berean tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak jarraitzen badu, erabilera edo aprobetxamenduaren onuradunak 48 orduko epea izanen du, gehienez, hura eteteko. Bestela, epe hori iragandakoan, udal zerbitzuek espazio hori prezintatu ahalko dute edo ondasunak eta gauzak hartu eta udal egoitzetara eraman ahalko dituzte, horren ondoriozko kostu ekonomikoak arduradunari egotzita.
Arau-hausteak eta zehapenak
13. artikulua. 1) Arau-haustetzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.
2) Bertzelako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Udalak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta muntadura hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den bertze edozergatik sortutako tasak eta gastuak jabearen bizkar geldituko dira.
14. artikulua. Aprobetxamendu honetaz baliatzeko, Korporazioak kontzesioa egiteko onesten dituen baldintzen agirian erraten dena bete beharko da.
ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO
ZORU, ZORUPE ETA HEGALKINAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA
TARIFEN ERANSKINA
1. EPIGRAFEA.–ZORU GAINEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK | |
1.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: | |
Ostatu edo kafetegi bateko mahaiaren okupazioa, aulkiak eta guzti, 4 metro karratu adina da. | |
Eskabideak aurkeztuko dira, gutxienez ere hilabete oso baterako. | |
Ekainaren 1etik irailaren 30era, biak barne, hilabete bakoitzeko edo proportzionalki: | |
–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan: | 11,55 euro |
–Gainerako kaleetan: | 7,35 euro |
Urriaren 1etik maiatzaren 31ra, biak barne: | |
–%75 murriztuko da goiko ataleko tarifa. | |
–Aprobetxamendu berriengatik edo jadanik dauden aprobetxamenduak handitzeagatik, abuztuko bestetan zehar soil-soilik: | 12,15 euro |
Urtero edo erabiltzeko epearen arabera (uda, ekainaren 1etik irailaren 30era, eta negua, urriaren 1etik maiatzaren 31ra) eginen dira terrazen eskaera eta kontzesioa, eta erabiltzeko epea hasi aurretik ordainduko da. Terraza plataforma finko baten gainean kokatzen bada, eskaera eta kontzesioa urtero eginen da. Terrazen urteroko kontzesioan, baimendu daiteke ordainagiria zatitzea urte horretako hiruhileko bakoitzaren hasieran ordaintzeko. Tasen ordainarazpenerako, esleipen-hartzaileek bankuko kontuaren zenbakia aurkeztu beharko dute, kasuan kasuko ziurtagiria ordainaraz dakien, edo banku transferentzia bat egin, Udalak emanen dien kontuaren zenbakira. | |
1.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitza (6 metro lineal): | |
Saltokiak hilabeteko, hiruhilekoko, seihilekoko eta urtebeteko aldietarako esleituko dira, eta aldiaren hasieran eta zatikatu gabe tarifa hauek ordaindu beharko dira: | |
–Hilabetean: | 112,35 euro |
–Hiruhilekoan: (Kasu horretan, zilegi da ordainketa zatitzea hilabete bakoitzaren hasieran, eta 128,18 euro pagatzea haietako bakoitzean). | 307,65 euro |
–Seihilekoan: | 544,95 euro |
–Urtean: | 961,80 euro |
Saltoki bat ez badago okupaturik merkatu txikiko egun baten jardueraren hasieran, egun horretarako esleitzen ahalko da, eskatzen duten pertsonen artean zozketa eginez eta | 33,10 euro |
Postu finkoen tasen ordainarazpenerako, horien esleipen-hartzaile titularrek bankuko kontuaren zenbakia aurkeztu beharko dute, kasuan kasuko ziurtagiria ordainaraz dakien, edo banku transferentzia bat egin, Udalak emanen dien kontuaren zenbakira. | |
Saltoki erdiren bat balego (3 metro lineal), %50 murriztuko da prezioa | |
Postu finkoen tasen ordainarazpenerako, horien esleipen-hartzaile titularrek bankuko kontuaren zenbakia aurkeztu beharko dute, kasuan kasuko ziurtagiria ordainaraz dakien, edo banku transferentzia bat egin, Udalak emanen dien kontuaren zenbakira. | |
1.3. Bertze aprobetxamendu batzuk (kaxetak, barrakak, salmenta, ikuskizun edo dibertimendurako edozein motatako postuak), metro karratu edo zatiki bakoitzeko: | |
–Eguna | 0,65 euro |
Abuztuko bestetan, %50 handituko dira tarifak, esleipena enkante bidez eman ez bada. | |
Urtearen gainerakoan, okupazioa 30 egun baino gehiagotan bada, tarifa %50 murriztuko da 30. egunaren biharamunetik hasita. | |
1.4. Bertzelako erabilera eta aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako, hala nola edukiontziak, hesiak eta jarduera ekonomikorik ez duten bertze batzuk, metro karratu edo zatiki bakoitza edota bere planta-proiekzioa: | |
–Egunean, lehen 30 egunean, 0,40 euro; eta ondokoetan, 0,04 euro. | |
Toki entitatearen jabari publikoaren aprobetxamendua, azaleko behin betiko akaberarik gabe (zoladura, ereitea, eta abar): | |
–Egunean, lehen 30 egunean, 0,10 euro; eta ondokoetan, 0,01 euro. | |
1.5. Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzeko urtean: | |
–Banku entitateen kutxazainak: | 365,00 euro |
–Saltzeko makinak, eta beste: | 45,90 euro |
Lurzorua okupatzeko, Udaltzaingoaren jarraibideei segitu beharko zaie sarbideen arautzeaz eta pertsonen eremu publikoko trafikoaz den bezainbatean. | |
2. EPIGRAFEA.–HEGALKINEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK | |
Hegalkinaren gainean egiten diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak “Jarduera ekonomikoez bertzeko erabilera edo aprobetxamenduak” izeneko 1.1.4. epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira. | |
3. EPIGRAFEA.–ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK | |
Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 1.500,00 euro Zorupean eginen diren aprobetxamenduen truke ordaindu beharrekoa “Ekonomikoak ez diren jardueretarako bertze aprobetxamendu batzuk” 1.4 epigrafean zehaztutakoen %25 izanen da. | |
4. EPIGRAFEA.–GUTXIENEKO ESKUBIDEAK | |
Aurreko 1.3 eta 1.4 epigrafeengatik likidatu beharreko zenbatekoak ez badira zenbateko horretara iristen, 52,50 euro ordaindu beharko da. | |
ORDENANTZA FISKAL OROKORRA
0. ORDENANTZA
Oinarria
Honako ordenantza hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat.
I. KAPITULUA
Printzipio orokorrak
Xedea
1. artikulua. Honako Ordenantza fiskal orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.
Zergaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea
2. artikulua. Ordenantza fiskal guztiek eta honako honek ere agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa guztiena da, eta zerga-eskubide eta betebeharrak izan ditzaketen pertsona fisiko eta juridiko guztiak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak hartzen ditu bere esparruan, betiere, berdintasun eta ahalmen ekonomikoaren printzipioak aintzat hartuz .
Ez da bertze zerga salbuespen, beherapen edo hobaririk izanen ez bada indarra duten xedapenetan zehazki aurreikusi eta baimendu. Halaber, ez da onartuko analogiarik, ez zergapeko egintzaren, ez eta aipatu salbuespen, hobari edo beherapenen eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.
Aplikazio eremua eta epea
3. artikulua. Ordenantza fiskalek arauak udal mugape osoan betearaziko dituzte. Ordenantzek beraietan ezarritako epean izanen dute indarra. Eperik ezartzen ez bada, mugarik gabeko iraupena dutela ulertuko da.
II. KAPITULUA
Zerga harremanen elementua
Zerga-egitatea
4. artikulua. Zergapeko egintza izaera juridikoa edo ekonomikoa duen betebeharra da, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko betebeharra sorrarazten du.
Ordenantza fiskal partikular bakoitzak osatuko du zergapeko egintzaren zehaztapena, lokabetasunerako arrazoiak zein diren eta zerga ordaindu beharra zer baldintzetan sortzen den aipatuz.
Subjektu pasiboa
5. artikulua. a) Subjektu pasiboa pertsona fisiko edo juridikoa da, zeina, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularraren arabera, zergak ordaintzera beharturik baitago, zergadun nahiz zergadunaren ordezkari gisa.
Zergaduna pertsona fisiko edo juridikoa da, zeini ordainarazpen bakoitzeko ordenantza partikularrak zergapeko egintzari darion zerga ezartzen baitio, bakarka edo bertze batzuekin batera.
Zergadunaren ordezkaria subjektu pasiboa da, zeina, ordenantzak hala beharturik eta haren ordez, obligatua baitago zerga betebeharren prestazio material eta formalak betetzera.
b) Subjektu pasibotzat hartuko dira, halaber, jaraunspen banatu gabeak, ondasun komunitateak eta gainerako entitateak, zeinek, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko bat edo ezarpena jar dakiokeen bereizitako ondare bat osatzen baitute.
Zerga harremanaren aldaezintasuna
6. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga betebeharraren gainerako elementuak ezin dira partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean aldatu.
Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen udal administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak ukatu gabe.
Helbide fiskala
7. artikulua. Pertsona fisikoendako zerga ondorioetarako helbidea bere ohiko bizitegia izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, bere egoitza soziala, betiere bertan baldin badago zentralizatua haren administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza kokatzen den tokira igorriko dira afera horiek.
Udal administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatu ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, tributu administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez. Administrazioari dagokionean, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak egiaztapen egokiaren bitartez zuzen dezake subjektu pasiboen egoitza fiskala.
Zerga-oinarria
8. artikulua. Zerga-oinarritzat hartuko da:
a) Zergapeko egintza ezarpen modulutzat kalifikatzea, tributu-zorra kopuru finkotan mugatzen denean.
b) Zergapeko egintzaren kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Unitate horien gainean ezarriko da tarifa egokia, tributu-zorra zehaztera iristeko.
c) Zergapeko egintzaren balorazioa diru unitatetan, udal administrazioak kontutan hartutakoa. Horri buruz, eta kasuan kasu, behar diren murriztapenak egin ondoren, tasa egokia aplikatuko zaio tributu zorra zehaztera iristeko.
9. artikulua. Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zergapeko egintzak jarraitutasunez gertatzen badira.
Likidazio-oinarria
10. artikulua. Likidazio oinarritzat hartzen da zerga-oinarrian ordainarazpen bakoitza arautzen duen legean edo ordenantzan ezarritako murrizketak, halakorik bada, egin ondoren geratzen den emaitza.
Karga tasa
11. artikulua. Karga-tasatzat hartuko dira likidazio-oinarriari kuota zehazteko aplikatzen zaizkionak, izaeraz proportzionalak edo progresiboak izan daitezkeenak.
Kuotaren zehaztapena
12. artikulua. Kuota zenbateko zehatza da:
a) Dagokion ordenantzan zerga-modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.
b) Ordenantza partikularretan finkatutako tarifen arabera. Tarifa horiek karga-oinarriaren gainean aplikatutakoak dira.
c) Zerga-oinarriaren balioari dagokion karga-tasa proportzional edo progresiboa aplikatuz.
d) Oro har, kontribuzio berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztientzat, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa subjektu pasiboen artean nork berea ordaintzeko banatuz, dagokion ordenantzan finkatutako moduluen arabera.
Salbuespenak eta hobariak
13. artikulua. Honetan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsi dituen edo onets ditzakeen gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoari jarraituko zaio.
III. KAPITULUA
Tributu-zorra
Zerga-zorra
14. artikulua. Tributu-zorra subjektu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua da. Kopuru horretan tributu-kuota sartzen da eta, hala behar denean, ondoko kontzeptuak gehitzen zaizkio:
a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galda daitezkeen errekarguak.
b) Berandutze interesa, legez ezarria.
c) Gerorapen edo luzapen errekarguak.
d) Premiamenduko errekargua.
e) Diru bidezko zerga-zehapenak.
Erantzukizuna tributu-zorra ordaintzean
15. artikulua. Zergapeko egintzan bi titular edo gehiago batera agertzen badira, lagunkide dira denak udal ogasunarekiko obligazioetan. Salbuespen bakoitzari dagokion ordenantza partikularrak adierazten badu subjektu pasiboekin batera bertze erantzulerik badela, behineneko izaeraz edo subsidiarioki subjektu pasiboei dagokienean, ulertuko da nor bere graduaren barrenean delarik, betiere erantzukizuna solidarioa dela.
16. artikulua. Partaidekideak edo titularkideak, 5. artikuluaren b) idatz-zatiak aipatzen dituen entitate juridiko edo ekonomikoen kide diren aldetik, solidarioki erantzun beharko dute, aipatu entitateen tributu obligazioetan bakoitzak duen partaidetzaren arabera.
17. artikulua. 1) Pertsona juridikoek egindako arau-hauste arin, omisiozko nahiz iruzurrezkoen erantzule izanen dira subsidiarioki horien administratzaileak, asmo txarrez edo axolagabekeriaz, hautsitako tributu obligazioak betetzeko beren ardurapeko egintza beharrezkoak egiten ez badituzte, edo beren menpeko direnek egin behar dutena ez egitea onartzen badute, edota arau-hauste horiek sortarazten dituzten akordioak egiten badituzte. Halaber, administratzaileek erantzun beharko dute subsidiarioki, beren jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoek ordaindu gabeko tributu obligazioen kasuan.
2) Sozietate edo entitateen administratzaileak, sindikoak, esku-hartzaileak, oro har, porrota edo lehiaketen likidatzaile diren aldetik, axolagabez edo asmo txarrez, zorpidetutako eta subjektu pasibo bakoitzari egozten ahal zaizkion tributu obligazioak erabat betetzeko beharrezko diren kudeaketak egiten ez badituzte, entitateari dagokionean eurak izanen dira erantzule subsidiarioak, baina duten gradua ikusirik era solidarioan.
18. artikulua. Tributu obligazioen erantzule solidario izanen dira, obligazio horiek ukitu ez arren, iruzur gisa kalifikatzen diren tributu-hausteetan gezur bidez eragile diren edo era berean zuzenki eta garrantzi handiz subjektu pasiboarekin lankidetzan ari diren guztiak.
19. artikulua. 1) Erantzukizun subsidiarioa eskatu ahal izateko, nahitaezkoa da subjektu pasiboaren kaudimen gabezia aldez aurretik deklaratzea, aitorpen horren aitzin, bidezko diren arreta neurriak hartzea ukatu gabe.
2) Administrazio ekintza erantzule subsidiarioei iraganarazteko, aldez aurretik administrazio jarduketa bat beharko da, erregelamendu bidez jakinaraziko dena, une hartatik aitzinera subjektu pasiboaren eskubideen jabe eginez. Horren arduradunari diru-sarrera egiteko emanen zaion borondatezko epea iragan ondoren ordainketarik egiten ez badu, bertzerik gabe diru-bilketako nahitaezko bidean aurreikusitako errekargua pairatuko du eta zorra bide hori erabiliz galdatuko zaio.
20. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatu ahalko zaie horietako edonori.
Tributu-zorraren iraungipena
21. artikulua. Tributu-zorra honela iraungiko da:
a) Ordaindu edo bete delako.
b) Preskribatu delako.
c) Kaudimengabezia frogatuta dagoelako.
d) Konpentsatu delako.
22. artikulua. Udal ordainarazpenen pagamendua, bitartekoei, moduari, epeei eta sortzen dituen gainerakoei dagozkienetan, diru-bilketari buruz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen IV. kapituluko 5. Atalean finkatzen diren preskripzioen bidez arautuko da.
23. artikulua. Lau urteren buruan ondoko eskubide eta ekintzak preskribituko dira:
a) Subjektu pasiboen alde:
–Tributu-zorra zehazteko Udal Administrazioak duen eskubidea, likidazio egokiaren bitartez, eta sorrarazpena egin zen egunetik hasita.
–Likidatutako tributu-zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko ordainketako epea akitzen den egunetik hasita.
–Tributu arloko zehapenak jartzeko ekintza, arau-hauste bakoitza egin zen egunetik hasita.
b) Administrazioaren alde, jaso behar ez ziren sarrerak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik hasita.
24. artikulua. a) Aurreko artikuluaren a) atalak aipatzen dituen preskripzio epeak eten egiten dira:
–Subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean izanik, zergapeko egintza bakoitzagatik sortutako ordainarazpenaren aitorpena, arautzea, ikuskaritza, segurtasuna, egiaztapena, likidazioa eta diru-bilketa erdiesteko egindako edozein ekintza administratiboren eraginez.
–Edozein motatako erreklamazio edo errekurtsoen aurkezpenaren bidez, baldin eta, udal administrazioari berari egozten ahal zaion errua dela medio, administrazio horrek ebazpenik ematen ez badu hartarako ezarritako epearen barrenean, preskripzio epea berriz ere hasiko da kontatzen aipatu epe hori iragandakotzat jotzen den unetik aurrera.
–Subjektu pasiboak tributu zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.
b) Aurreko artikuluaren b) atalaren kasuan, preskripzio epearen etendura etorriko da diru-sarrera bidegabea atzera jasotzeko xedez subjektu pasiboak egiten duen edozein egintza fede emailerekin, edo hori hala izan dela aitortzeko udal administrazioak egiten duen edozein egintzaren bidez.
25. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespen gisa alegatu behar izan gabe.
26. artikulua. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen kaudimengabezia egiaztatua dela bide ordaindu ezin izan diren tributu-zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko iraungita geldituko da.
IV. KAPITULUA
Tributuen arloko arau-hausteak eta haien zehapenak
Tributuen arloko arau-hausteak
27. artikulua. 1) Tributu-hausteak dira Foru Lege honetan eta toki entitateen ogasuna arautzeko bertze lege-xedapen guztietan tipifikatutako eta zehatutako egintzak eta egintzarik ezak. Arau-hausteak zabarkeria hutsezkoak badira ere zeha daitezke.
2) Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat hartutako ekintzak edo omisioak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:
a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak nahiz ordezkoak izan.
b) Jarduteko gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.
c) 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa edo laguntza ematera beharturik dauden pertsona fisikoak nahiz juridikoak.
3) Legez arau-haustetzat hartzen diren egintzek edo egin gabe utzitakoek honako kasuetan ez dute erantzukizunik sortuko:
a) Tributu gaietan jarduteko gaitasunik ez dutenek eginak direnean.
b) Ezinbertzeko kasua delarik.
c) Erabakia anitzen artean hartua delarik, botoa gorde zutenentzat edo erabakia hartu zeneko bileran egon ez zirenentzat.
4) Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo gainerako behartuen tributu egoera erregularizatzean, tokatzen diren kuota eta errekarguez gain, dagokion berandutze interesa eskatuko da.
5) Toki administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdikzio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua, eta ez dio administrazio prozedurari segidarik emanen epai agintariek epai sendoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Ministerio Fiskalak espedientea itzultzen ez duen bitartean.
Epaileek zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.
6) Deliturik antzematen ez bada, toki entitateak segida emanen dio zehapen espedienteari epaitegiek frogatutzat jo dituzten gertaerak oinarritzat harturik.
28. artikulua. Arau-hausteak bi motatakoak izan daitezke:
a) Arinak.
b) Larriak.
29. artikulua. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeaketan edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu-obligazio edo betekizunak ez konplitzea, arau-hauste larriak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.
30. artikulua. Arau-hauste larriak honako hauek dira:
a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea tributu-zor osoa, edo haren parte bat.
b) Salbuespenak, zerga-onurak edo itzulkinak bidegabe baliatu edo erdiestea.
c) Toki entitateak autolikidazio jardunbidearen bidez eskatzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztea, epez kanpo aurkeztea edo modu osatugabe edo okerrean aurkeztea.
Zehapenak
31. artikulua. Arau-hausteak zigortzeko, diru bidezko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala aplikatuko da zerga kuotaren, ordaindu gabeko kopuruen eta bidegabe lorturiko onura edo itzulkinen zenbatekoaren gainean.
32. artikulua. 1) Arau-hauste arin bakoitzak 6,01 eurotik 901,52ra bitarteko zehapena izanen du.
2) Beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, ikuskatzaileen jardunari kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,51tik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.
3) Arau-hauste larriei diru bidezko isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren %50etik %150era bitartekoa, 32. artikuluan aipatutako murrizketa deusetan ukatu gabe.
4) Orobat, zilegi izanen da berandutzaren korrituak eskatzea borondatezko epea bukatzetik zerga-egoera bere onera ekartzen duen likidazioa egin arte iragandako denboraren arabera.
Zehapenen graduazioa
33. artikulua. 1) Tributu zehapenak graduatzeko honako hauek hartuko dira kontutan:
a) Tributu arloko arau-hausteak behin baino gehiagotan egin diren.
b) Toki entitatearen ikerketa lanei trabak jarri, uko edo aurka egin zaien.
c) Arau-hausterako iruzurrezko baliabideak erabili diren edo hura bertze pertsona baten bitartez egin den.
d) Aitorpenik aurkeztu ez ote den edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztu ote diren, horrek tributu-zorra gutxitzea badakar berekin.
e) Formazko edo laguntza emateko betebeharrak nork bere kabuz bete ez ote duen edo berandu bete ote duen.
f) Zerga kudeaketarako zer-nolako munta duten eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek eta, oro har, ez betetzeak eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak.
2) Graduazio-irizpideak aldi berean aplika daitezke.
e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arinei dagozkien zehapenak mailakatzeko baizik ez dira erabiliko. d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste larriei dagozkien zehapenak mailakatzeko baizik ez da erabiliko.
Zehatzeko prozedura
34. artikulua. Administrazio egintzak egin behar dituzten organoek zehapenak erabaki eta ezarriko dituzte, interesdunari entzutea eman ondoren; administrazio egintza horietan tributuen behin-behineko edo behin betiko likidazioak eginen dira eta, betiere, behar den espedientea ireki aurretik.
Zehapena gutitzea
35. artikulua. Tributu arloko arau-hauste larrien zehapenen zenbatekoa %30 murriztuko da, subjektu arau-hausleak edo, bestela, erantzuleak adierazten badu egiten zaion erregularizazio proposamenarekin ados dagoela.
Tributu arloko arau-hausteetatik sortutako erantzukizuna
36. artikulua. 1) Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da edo preskripzioz.
2) Subjektu arau-hausleak hiltzean, gauzatu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei transmitituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena ukatu gabe. Inoiz ez zaio zehapenik bertze bati transmitituko.
3) Sozietateak edo entitateak deuseztatu eta likidatzen direlarik, haien tributu eginbehar burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei pasatuko zaizkie, eta haiek solidarioki hartuko dute erantzukizun hori, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.
V. KAPITULUA
Kudeaketa arauak
Tributu kudeaketa hasteko moduak
37. artikulua. Ordainarazpenen kudeaketa ondokoen bidez hasiko da:
a) Subjektu pasiboaren aitorpen edo ekimenaren bidez.
b) Ofizioz.
c) Ikerketa bidez.
Tributu-aitorpena
38. artikulua. a) Tributu-aitorpentzat hartuko da zergapeko egintza baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa emanen zaio zergapeko egintza biltzen edo eratzen duen dokumentua aurkezte hutsari.
b) Inondik inora ere ez da eskatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.
c) Aurkezteko garaian, aitorpenaren hartu-agiria emanen zaie interesdunei; aitorpenaren kopiak ere horretarako balioko du.
d) Froga agiria aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, udal administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den bertze arrazoiren batengatik.
Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra
39. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergapeko egintza gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste soiltzat hartuko da eta dagokion zehapena ezarriko zaio.
Aurkezpenaren ondorioak
40. artikulua. a) Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez du erran nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.
b) Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta datu gehiago ematea ere bai, eta orobat aurkitu diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpenaren likidaziorako eta egiaztapenerako beharrezko den neurrian.
c) Aurreko lerroaldeak aipatzen dituen betebeharrak ez egitea arau-hauste soiltzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.
Tramitatzeko epeak
41. artikulua. a) Ordenantza partikularretan tramite bakoitza egiteko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren egunera arteko denbora; betiere hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira behintzat. Ikuskatze kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.
b) Administrazioak epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du erran nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, interesdunei kexa erreklamazioa aurkezteko baimena ematen die.
c) Tramitazio akatsen kontrako kexa erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, bereziki, akats horiengatik prozedura gerarazten bada, jarritako epeak hausten badira edo arazoa behin betiko ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak egiten ez badira. Kexa baiesten bada, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekiko da, horretarako arrazoirik izanez gero.
Ikerketa eta ikuskapena
42. artikulua. Udal administrazioak ikertuko ditu zergapeko egintza osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.
43. artikulua. Ikerketa egiteko, subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak aztertuko dira, eta orobat ondasunak, elementuak, ustiapenak eta tributua zehazteko beharrezko diren bertze aurrekari guztiak, informazioa ematen badute.
44. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskatze lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zergapeko egintzarekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.
45. artikulua. a) Ikuskatze jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez dokumentatuko dira. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:
–Eginbidea norena den (izen-deiturak) eta bertan zeren kariaz edo ordezkaritzaz agertzen den.
–Zergapeko egintzaren funtsezko elementuak eta hura subjektu pasiboari atxikitzekoak.
–Bidezko jotzen diren tributu egoerak.
–Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena.
b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bertan bildutako inguruabarrekiko bere adostasuna adierazten ez badu, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsonarik izenpetzen ez badu, dagokion espedientea irekiko da izenburutzat aipatu akta izanen duela, eta bertan subjektu pasiboari bere alegazioak aurkez ditzan hamabortz eguneko epea emanen zaio.
c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.
Salaketa
46. artikulua. a) Toki entitateen ikerketa salaketa bidez hasten ahal da. Ez dira bat salaketa jartzea eta administrazioari laguntza emateko obligazioa.
b) Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.
c) Nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak bertzelako tramiterik gabe artxibatzen ahal dira.
Ordainarazpenen likidazioa
47. artikulua. a) Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraituko du: likidazioa eginen da, tributu-zorra finkatzeko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.
b) Behin betikotzat hartuko dira:
–Zergapeko egintzaren ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.
–Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.
c) Aurreko atalean adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak izan.
48. artikulua. a) Likidazioak egiterakoan administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.
b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, handitze hori sorrarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak zehatz azalduz, egiten den likidazioarekin batera.
49. artikulua. a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:
–Haien funtsezko elementuak.
–Erabil daitezkeen inpugnazio bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan paratu behar diren ere.
–Tributu-zorra ordaintzeko tokia, epea eta modua.
b) Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak jakinarazi zaiola espresuki onartzen duenean, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo tributu-zorraren ordainketa egiten duenean.
c) Subjektu pasiboei zuzenean egindako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, bertze edozein baldintza aipatu ez badute, salbu eta epe horretan behar bezalako protesta egin bada, Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatzeko.
50. artikulua. a) Halako ordainarazpen batzuek zerga-oinarri bera badute, edo tributu beraren kuoten gainean jasotzen badira, edota aplikatze kontuak direla-eta galdatzen badira, tasa bakar batean bat egiten ahalko dira, haien likidazioari dagokionez, eta agiri bakarrean egiten ahalko da haien diru-bilketa.
b) Orobat, subjektu pasibo beraren gaineko ordainarazpenen likidazioa eta diru-bilketa egintza bakar batean bat egiten ahal dira, baina horretarako beharko da:
–Likidazioan, kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak jaso beharko dira; gisa hartara, zehazturik eta banakaturik geldituko dira bat egiten diren likidazio guztiak.
–Diru-bilketan, kontzeptu bakoitzari dagozkion kuotak bereizirik jaso beharko dira; haien baturak zehaztuko du agiri bakarraren bidez ordainarazi beharreko kuota bat egina.
Zergadunen zentsuak
51. artikulua. Ordenantza partikularrean berean zehazten diren kasuetan, udal administrazioak, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenaren ondoan, dagozkion zergadunen erroldak prestatuko ditu. Zergadunen errolda, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Udalak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.
52. artikulua. a) Zergadunen zentsua eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.
b) Erroldan gerora zernahi alta, baja edo aldaketarik sor dezakeen mudantzaren berri eman beharko dio zergadunak udal administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.
53. artikulua. Zergadunen zentsuek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bertzelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.
VI. KAPITULUA
Diru-bilketa
Ordainketa aldiak
54. artikulua. a) Diru-bilketa egin daiteke:
–Borondatezko aldian.
–Derrigorrezko aldian.
b) Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatuko dituzte beren zorrak. Borondatezko aldia epe mugara iritsi eta biharamunean hasiko da derrigorrezko aldia, eta hartan, indarra duen legeriari atxikiz, zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere obligazioa betetzen ez badu, dirubilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.
Zorren sailkapena diru-bilketari dagokionez
55. artikulua. a) Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako tributu-zorrak, diru-bilketari dagokionez, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta norberak likidatutakoak.
b) Jakinarazi beharrekoetan ezinbertzekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak tributu-zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.
c) Jakinarazpen gabeko zorrak dira bana-banako jakinarazpenik behar ez dutenak, subjektu pasiboek aurretik ezagunak dituzten zergadun zentsuetatik datozelako.
Konparaziora, epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuetan, behin zentsu, errolda edo matrikula hartan alta hartuaren likidazioa jakinarazi denean, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, ediktu bidez horren berri emanez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin-berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.
d) Norberak likidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, tributu zorra aldi berean ordaintzen duenean.
Ordainketa tokia
56. artikulua. a) Udalaren aldeko zorren diru-sarrera udal diruzaintzan eginen da, non eta ordainarazpen bakoitzari dagokion ordenantza partikularrak espresuki agintzen ez duen diru-sarrera udal zerbitzu ezberdinetan eratutako kutxetan egin daitekeela edo egin behar dela. Bertzenaz, borondatezko aldian diru-bilketan laguntzeko baimena duen pertsona baten bidez eginen da.
b) Era berean, diru-bilketaren kudeaketan laguntzaile izateko baimena duten entitate gordailuzainetan Udalaren alde irekitako kontuetan ere egiten ahal da tributu zorraren diru-sarrera.
c) Baimen horrek, hala ere, ez ditu entitate gordailuzain horiek eta gainerako laguntzaileak diru-bilketa organo bihurtzen.
Ordainketa epeak
57. artikulua. Tributu-zorrak honela ordainduko dira:
1) Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.
2) Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, banan banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitakoa baino laburrago ez den epean; borondatezko ordainketa aldiaren lehendabiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira ebazpen batean.
Kobratzeko epea zein den multzoka komunikatuko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herriko Etxeko iragarki oholean eta web-orrian.
3) Subjektu pasibo berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zergapeko egintza sortzen den egunetik aurrera.
Korrituak eta errekarguak
58. artikulua. Premiamendualdia hastearekin berandutza korrituak eta epe horri dagozkion errekarguak sortuko dira.
Premiamendualdiko errekarguak hiru motakoak dira: premiamendualdiko errekargua, premiamendu errekargu murriztua eta premiamendu errekargu arrunta.
Premiamendualdiko errekargua %5 izanen da eta borondatezko aldian ordaindu gabeko zorraren gainean aplikatuko da.
Premiamendu errekargu murriztua %10ekoa izanen da eta zein zorretarako hasita den premiamenduaren prozedura, haiek ordaintzeko ezartzen den erregelamenduzko epea bukatu baino lehen ordaindutako zorrari aplikatuko zaio.
Premiamendu errekargu arrunta %20 izanen da eta aipatutako inguruabarrak suertatzen ez direnean aplikatuko da.
59. artikulua. 1) Berandutze korritua galdatuko da egintzaren betearazpena eteten den kasuetan, bai eta edozein motako luzapenetan ere.
2) Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien diru-sarrerei, haiek epetik kanpo baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik at eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere, %20ko errekargua ezarriko zaie; horiei bertze zenbait kasutan ezar zitezkeen zehapenak ez zaizkie paratuko, baina bai, ordea, berandutza korrituak. Hala ere, diru-sarrera edo aitorpenaren aurkezpena egiteko borondatezko epea amaitu eta ondoko hiru, sei edo hamabi hilabeteetan egiten bada diru-sarrera edo aurkezten bada aitorpena, errekargu bakarra aplikatuko da, hurrenez hurren %5, %10 edo %15ekoa, eta ez dira galdatuko bertze zenbait kasutan galda zitezkeen berandutze interesa eta zehapenak.
Errekargu horiek premiamendu errekarguarekin batera galdatzen ahalko dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen aitorpen-likidazioa edo epetik kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera.
Pagatzeko modua
60. artikulua. 1) Tributu-zorrak eskudirutan ordaindu behar dira honako bitarteko hauetako bat erabiliz:
a) Indarra duen dirua.
b) Posta edo telegrafia bidezko igorpena.
c) Banku txekea.
d) Abonu edo transferentzi gutuna, banku edo aurrezki kutxetan horretarako udalaren alde irekitako kontuetan.
e) Kreditu txartela edo zor txartela, datafono bidez edo bide telematikoan erabilia edo merkataritzako legeriari jarraikiz merkataritzan onartzen den bertze edozein bitarteko.
2) Ordainketa banku-txekearen bidez egiten bada, merkataritzako legeriak eskatzen dituen baldintzez gain, honako hauek ere bete beharko ditu:
a) Izenduna izatea, Burlatako Udalaren alde.
b) Entrega egiten den egun bereko data izatea edo aurreko bi egunetakoa.
c) Entitate libratuak adostua edo ziurtatua egotea.
d) Libratzailearen izena edo sozietate izena, sinaduraren azpian argi-argiro adierazia.
Txekea entregatzeak txekea pagatzen denean libratuko du zorduna bertan ageri den zenbatekoan. Hala bada, entregatzen den egunetik aitzina izanen ditu ondorioak. Txeke bat partez nahiz osorik dirutzen ez bada, borondatezko aldia iraganda, administrazioaren premiamendu prozeduraren bidea erabiliz galdatuko da haren zenbatekoa; txekea egoki adostua edo ziurtatua bazegoen, bera adostu edo ziurtatu zuen entitateari galdatuko zaio; bestela, zordunari.
61. artikulua. 1) Arestian adierazia goiti-beheiti, ordainagiri bidez eta epez epe kobratzen diren tributu zorrak direnean, eta horiek banakako jakinarazpenik galdatzen ez badute, ordainketa ondoko moduren batean egin beharko da:
a) Eskudirutan ordainduz diru-bilketaren kudeaketan laguntzaile izateko baimena duten entitate gordailuzainetan: entitate bakoitzak zerbitzu horretarako zein bulego hautatu eta horietan, hain zuzen, ordaintzeko epea hastean horretarako zergadun bakoitzari igortzen zaion gaztigu-ordainagiria aurkeztu eta. Halako agiririk jaso ezean, edo hori galduz gero, ordaindu aurretik udal bulegoetan eskatu beharko den kopia baten bitartez gauzatu beharko da diru-sarrera.
Bankuak edo aurrezki kutxak dirua jaso duelarik, jarraian gaztigu-ordainagiria zigilatuko du, eta orduan jasoko du, jaso ere, delako dokumentuak bertan ageri diren kuoten ordainketaren egiaztagiri balioa.
Zordunak entitate gordailuzainari eman dizkion pagatzeko aginduak ez dira berez aski Udalaren aitzinean, agintzaileak entitateak agindua ez betetzeagatik egin ditzakeen egintzak deustan ukatu gabe.
b) Ordainketa helbideratuz entitate gordailuzainetan irekitako kontuetan; gisa hartara horiek subjektu pasiboaren administratzaile modura jokatu eta horrek baimendutako zorrak ordainduko dituzte.
Helbideratzeak baldintza bakarra du: idatziz ohartaraztea udal diruzaintzari eta dagokion entitate gordailuzainari helbideratze hori zein zerga kontzepturi buruzkoa den, eta hori egin behar da zorra ordaintzeko borondatezko epea hasi eta, gutxienez, bi hilabete lehenago.
Helbideratzea balioduna izanen da, epemugarik gabe, baldin eta interesdunak ez badu baliogabetzen, edo entitate gordailuzainak atzera egiten ez badu, edo, bertzenaz udal administrazioak arrazoi justifikatuak direla medio, haiek baliogabetzea berariaz deklaratzen ez duen bitartean.
c) Ordainketa udal diruzaintzan: egoera berezian diren ordainagiriendako.
2) Geroko mugaeguna duen ordainagiri baten kobrantzak ez du lehenagokoak ordaindu direla erran nahi, eta ez du zorpekoak direnak eskuratzeko Udalak duen eskubidea iraungitzen ere.
Ordainketaren geroratzea
62. artikulua. Tributu zorra likidatzean, toki entitateak ordainketa geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, zergadunek hala eskatu badute.
Tributu zorraren ordainketa geroratzeari dagozkion guztiak 2/1995 Foru Legearen 90.etik 92.era bitarteko artikuluetan xedatzen denaren arabera eginen dira.
Salbuespenez, toki entitateak baimentzen ahalko du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 90.etik 92.era bitarteko artikuluetan arautzen diren tributu zorren ordainketak geroratu edo zatikatzeko eskabideetan abala aurkezteko obligazioa etetea, baldintza hauei jarraikiz ematen badira:
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala aplikatzetik sortutako zorra izan beharko da.
–Eskabidea Herriko Etxean aurkeztu beharko da, borondatezko epean ordaintzeko ezarritako epea bukatu baino lehenago.
–Ordainketa geroratzeko epea urtebete izanen da gehienez ere.
Egoera honetan dauden ordainagiriak ez dira premiamendu bidezko diru-bilketan tramitatzen ahalko, salbu eta geroratzean ezarritako ordainketak betetzen ez direnean.
Zuhurtasunezko neurriak
63. artikulua. 1) Tributu zorra kobratuko dela bermatzeko, udal administrazioak behin-betikoz badaezpadako neurriak hartzen ahalko ditu susmorik badu, bertzela egitera, kobrantza ez dela eginen edo hagitz zaila izanen dela.
2) Neurriak saihestu nahi den kaltearen heinekoak izanen dira. Inola ere ez da hartuko kalte konponezina edo konpongaitza ekar lezakeen neurririk.
Badaezpadako neurria honelakoa izan daiteke:
a) Tributu itzulketen ordainketa atxikitzea, zorren kobrantza segurtatzeko bezainbat, ez gutxiago ez gehiago.
b) Ondasunen edo eskubideen prebentziozko bahitura.
c) Legez aurreikusitako beste edozein.
Prebentziozko bahitura bermatze aldera, dagozkion erregistro publikoetan jasoko da horren oharra. Bestela, bahitutako ondasunak gordailuan utziko dira.
VII. KAPITULUA
Errekurtsoak
64. artikulua. Behin ordenantza fiskalak eta horien aldaketak behin betikoz onetsirik, onespen horren kontra egin ahalko da, bai eta kudeaketa, ikuskapen eta tributu bilketarako egintzen kontra ere, Nafarroako toki entitateen egintzak eta erabakien kontra jotzeko indarrean dagoen errekursoen araubide orokorrari jarraikiz.
65. artikulua. 1) Bidezko errekurtsoak paratzeko ez da beharrezkoa izanen galdatutako diru kopurua aurretik ordaintzea.
2) Errekurtsoa paratzeak ez du geldiaraziko inpugnatu den egintzaren betearazpena, horrek dakartzan legezko ondorioekin, likidatutako kuota edo eskubideen, korrituen, errekarguen eta kostuen bilketa barne. Nolanahi ere, interesdunak hala eskatzen badu, inpugnatutako egintzaren betearazpena eten eginen da, ondoko kasuetan:
a) Ondoko bermeetako bat udal diruzaintzaren eskutan jartzen bada:
–Eskudirua gordailatzea.
–Abal edo fidantza solidarioa, kreditu entitate edo elkarren bermerako sozietate batek emana.
b) Salbuespenez, bermerik gabe etetea bidezkoa bada, indarra duten arauekin bat.
3) Emaniko bermea balioduna izanen da bide administratiboan etendura mantentzen den bitartean. Bermeak bere indarra galdu badu edota bermatu beharreko kopurua handiagoa bada, errekarguak, interesak edo gehitutako bertze erantzukizun batzuk direla eta, berme berri bat aurkeztu beharko da edota aurrekoa osatu.
Zorra premiamenduko prozeduraren barnean dagoenean, bermeak, zor nagusiaz gain, %25 berdindu beharko du, premiamenduzko errekargu, korritu eta sor daitezkeen kostuak direla medio.
4) Tributudunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen badu, bide administratiboan erabakitako etenaldiak segituko du, betiere aski bermerik badago, harik eta organo judizial eskudunak aipatu etenaldiari dagokion erabakia hartzen duen arte.
5) Paratutako errekurtsoa ezetsi eta tributu zorraren diru-sarrera egiten, tributuaren berandutze interesa ere ordaindu beharko da, etenaldiak zenbat iraun, eta hori bitartekoa.
6) Bermea askatu edo itzuli eginen da zorra eta errekarguak, interesak eta kostuak eta etenaldian sortu interesak ere pagatu direnean. Egintzaren baliogabetzea erabakitzen bada, orduan ere itzuliko da bermea.
Likidazio batean errekarguak, korrituak edo kuotaz besteko osagaiak baliogabetzen direnean, bermea oraindik ere geratzen den zorra pagatzeko atxikita geldituko da, baina zilegi izanen da haren ordez azken hori soilik estaltzeko moduko beste bat jartzea.
7) Tributu zehapenen betearazpena bertzerik gabe etenik geldituko da, inolako bermerik aurkeztu behar gabe, baldin eta haien kontra bidezko den errekurtsoa aurkezten bada, behar den era eta epeetan; hala bada, ezin gauzatuko dira bide administratiboan irmoak izan arte.
VIII. KAPITULUA
Kontsultak eta kopiak
66. artikulua. Udal honek ordainarazten dituen toki-tributuen subjektu pasiboek behar bezalako frogabidez hornituriko kontsultak egiten ahal dizkiote Udalari, kasu bakoitzean dagokien tributu arloko araubide, sailkapen edo kalifikazioari buruz.
Erantzunak informazio soilaren balioa izanen du eta ez egintza administratiboarena, eta ez dio loturarik ezarriko Administrazioari.
Hala ere, bere kontsulta egin ondoren, organo eskudunaren erantzunak dioenaren arabera bere tributu arloko betebeharrak betetzen dituen subjektu pasiboak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta 2/1995 Foru Legearen 63.3. artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen badira.
Interesdunek ezin izanen dute inolako errekurtsorik aurkeztu kontsulta baten erantzunaren aurka, nahiz eta gero erantzun horretan oinarritutako egintza administratiboaren aurka egitea zilegi izanen duten.
67. artikulua. Udal honek indarrean diren ordenantza fiskalen kopiak emanen dizkie eskatzen dituztenei.
VIII. KAPITULUA
Karriken sailkapena
68. artikulua. Zergei dagokienez, karriken sailkapen hau hartuko da kontuan:
KARRIKA | ZENBAKIAK | KATEGORIA | |
75 | ALTOLAGIRRE | Guztia | 1 |
135 | AMSTERDAN KALEA | Guztia | 2 |
1 | JASOKUNDEA | Guztia | 3 |
76 | AUZALOR | Guztia | 1 |
6 | AUZOLAN | Guztia | 3 |
127 | ERRIPAGAÑA ETORBIDEA | Guztia | 2 |
2 | BASILIO ARMENDARIZ | 1 3 Bikoitiak eta karrikako gainerakoak | 1 2
|
66 | BATONDOA | 1 eta 3 | 1 |
131 | BERLIN KALEA | Guztia | 2 |
78 | BILLABAONDOA | Guztia | 1 |
BRUSELA KALEA | Guztia | 2 | |
47 | AZPAKO KONTZEJUA | 9, 11 eta 13 Bertzeak | 1 3 |
30 | OLAZKO KONTZEJUA | Guztia | 2 |
130 | KOPENHAGE KALEA | Guztia | 2 |
7 | ITURRIKOA | 1, 3, 5, 7, 14, 16, 17 eta 18 2, 2A eta 9 Karrikako gainerakoak | 1 2 3 |
51 | MOREA | Guztia | 1 |
27 | ZALDUKOA | Guztia | 3 |
134 | DUBLIN KALEA | Guztia | 2 |
4 | EZKABABIDE | Guztia | 1 |
31 | EZPONDOA | 6tik 14ra eta 16 2 eta 4 1, 3 eta 5; | 1 2 3 |
8 | FULGENCIO SANCHEZ | Guztia | 3 |
10 | HILARION ESLAVA | 6, 8, 9, 10, 11, 13, 15, 17, 19, 21 eta 29 Karrikako gainerakoak | 3 2 |
37 | ITURRONDO | Guztia | 4 |
13 | JOAQUIN AZCARATE | 1etik 4ra eta 6 8, 10, 12, 14 eta 16 Karrikako gainerakoak | 1 2 3 |
3 | ERMITAKOA | 24, 26 12, 14 eta 16 Karrikako gainerakoak | 1 2 3 |
17 | INTXAUSTIA | 2 eta 3 bis 4 Karrikako gainerakoak | 1 2 3 |
129 | VALLETA KALEA | Guztia | 2 |
57 | ARDANTZEKOA | Guztia | 2 |
64 | LANDAZABAL | 1, 3, 5 eta 7 | 1 |
12 | LARRAINTZAR | 2 | 3 |
11 | ARROPA GARBITZAILEEN KARRIKA | Guztia | 2 |
5 | MAISTREN KARRIKA | 1 eta 2 Bertzeak | 1 2 |
132 | LISBOA KALEA | Guztia | 2 |
33 | FORUEN K. | Guztia | 3 |
14 | NAGUSIA | Guztia | 1 |
9 | ZANGOZAKO MERINALDEA | 1, 2, 3 eta 5 4, 5 bis, 6, 8, 10, 12, 14 eta 16 Karrikako gainerakoak | 1
3 |
35 | MOKARTE | Guztia | 2 |
46 | MUGAZURI INDUSTRIALDEA | Guztia | 4 |
16 | BERRIA | 2 1 eta 3 Bertzeak | 1 2 3 |
133 | PARIS KALEA | Guztia | 2 |
79 | BIZKARMENDIA IBILBIDEA | Guztia | 1 |
15 | BAKEAREN IBILBIDEA | 1, 3, 5 eta 7 | 1 |
71 | BENITORENA PLAZA | Guztia | 1 |
68 | KONSTITUZIO PLAZA | Guztia | 1 |
18 | ELIZAKO PLAZA | Guztia | 2 |
39 | LARRAINTZAR PLAZA | Guztia | 1 |
69 | URETAKO PLAZA | Guztia | 1 |
65 | OBRARIETAKO PLAZA | 1etik 6ra | 1 |
125 | LARRAINETAKO PLAZA | Guztia | 1 |
70 | MAIATZAREN 1EKO PLAZA | Guztia | 1 |
126 | ARGAKO PLAZA | Guztia | 1 |
62 | EZKABAZABAL PLAZA | Guztia | 1 |
67 | FCO. ARDANAZ SOLDAU PLAZA | Guztia | 1 |
56 | FLOIRAC PLAZA | 3 | 1 |
72 | RUBEN BELOQUI PLAZA | Guztia | 1 |
38 | SAN JUAN PLAZA | Guztia | 3 |
79 | VICENTE GIRONES BOMBAY PLAZA | Guztia | 3 |
128 | ERROMA KALEA | Guztia | 2 |
137 | BRATISLAVA INGURABIDEA | Guztia | 2 |
77 | ERRIPETAKO INGURUBIDEA | Guztia | 1 |
61 | BENTETAKO INGURUBIDEA | Guztia | 1 |
19 | SAN BLAS | 3 1 eta bikoitiak 6raino Karrikako gainerakoak | 1 2 3 |
20 | SAN FRANTZISKO | 1 eta 3 12 bis Karrikako gainerakoak | 2 4 3 |
21 | SAN ISIDRO | Guztia | 3 |
22 | SAN JUAN BATAIATZAILEA | 46 1, 2, 3, 5 eta 36 Karrikako gainerakoak | 2 3 4 |
23 | SAN MIGEL | 2 eta 4 Karrikako gainerakoak | 2 3 |
24 | JAUN DONE SALBATORE | Guztia | 1 |
25 | SANTA BARBARA | Guztia | 3 |
26 | SANTA KITERIA | 6 2 eta 4 1 eta 3 | 1 2 3 |
28 | ELIZAKO ZEHARKALEA A | Guztia | 2 |
29 | ELIZAKO ZEHARKALEA B | Guztia | 2 |
34 | EGUESIBAR | Guztia | 2 |
32 | LANTZ HIRIA | 2, 4 eta 12 Karrikako gainerakoak | 2 3 |
74 | ZUBIALDEA | Guztia | 1 |
62 | ERRIPAGAINA | 4 | |
URBANIZAGARRI PROGRAMATUA | P-1, P-3, P-5 poligonoak P-6, P-7, P-8 poligonoak | 1 2 | |
URBANIZAGARRI EZ PROGRAMATUA | Ipar-mendebaldea Ekialdea Hegoaldea Babestua, baratzeak eta berdegunea Herri-lurrak | 3 4 4
6 | |
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.
Iragarkiaren kodea: L1702030
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
