54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun azterlana 1. sektoreko M3 etxesailaren esparruan.
Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2017ko martxoaren 2an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Behin betiko onestea xehetasun azterlana Aiegiko Udal Planeko 1. sektoreko M3 etxesailaren esparruan, Aiegiko hiri-lurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 1132, 1133, 1134 eta 1135. lurzatiei dagokienez, Aiegiko Nafarroa Beherea plazako 7an, 8an, 9an eta 10ean, Construcciones J.G. Echeverría SLk sustatua eta Alicia Sanz de Acedo arkitektoak eta beste batzuek prestatua. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluarekin bat.

2.–Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

3.–Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari jakinaraziko zaio hamabortz eguneko epean.

Aiegin, 2017ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana, Aiegiko Udal Planeko 1. sektoreko M3 etxesailaren esparruan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1703183