2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Aldaketa Aiegiko Udal Plan Orokorreko antolamendu
xehakatuko determinazioetan, UE-10 exekuzio unitatean.
Behin betiko onespena
Aiegiko Udalak, 2017ko martxoaren 2an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen diren erabakiak hartu zituen, legez ezarritako quoruma zuela:
1. Behin betiko onestea aldaketa puntuala Aiegiko Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioetan, UE-10 exekuzio unitateko eremuan, Iratxeko Monasterioaren babes eremuan, Bodegas Irache SLk sustaturik, eta Myriam Lander Andueza arkitektoak eta Luis Irisarri Nagore abokatuak prestaturik; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71, 74 eta 79.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz (hirigintza iraunkorrari laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatu zuen), Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa denez gero.
2. Erabaki hau enpresa sustatzaileari eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari igortzea. Behin betiko onetsitako agiriaren ale bat igorriko da aipatutako departamentura.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Aiegiko Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa puntualaren behin betiko onespena, baita aldaketa horretako hirigintzako arauak ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Aiegin, 2017ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.
ERANSKINA
Aldaketa Aiegiko Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioetan, UE-10 exekuzio unitatean (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1703182