54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak aldatzeko espedientea, tarifak 2017rako eguneratzeagatik. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskalen eta prezio publikoen aldaketa.

Onespenaren erabakia 2016ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantza horiek argitara ematen dira, eta gainerakoek ez dute aldaketarik izanen. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Altsasun, 2017ko otsailaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

1.–1. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Edateko uraren hornidura zerbitzua eta hondakin uren hustuketakoa edo saneamendukoa eskura izan edo benetan erabiltzea, horra zerga-egitatea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta ordenantza honetan arautzen diren tasak ordaintzera beharturik daude ur hornidurako sareetarako loturen titularrak, eta ordaindu behar dutenen ordezkoak, berriz, higiezin horien jabeak.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Honako hauek dira oinarriak:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik: kuota finkoa, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera. Neurgailuen alokairuaren kostua barne izanen da.

b) Ur horniduraren tarifa zehaztuko da lauhilekoan kontsumitutako m³-en gainean.

c) Udal hornitzaileak hornidurako eta saneamenduko harguneak egiteagatik: kuota finkoa eta behin bakarrik ordaintzekoa hargunearen diametroaren arabera, baldin eta hargune horiek hirigunearen barnean egiten badira eta gehienez ere 30 metroko luzera badute. 30 metroko luzera baino handiagoa duten edo hirigunetik kanpo egiten diren harguneetarako, kuota finkoa eta kopuru bat, hogeita hamarretik gorako metro linealen arabera.

Gainera, kopuru horri gehitzen ahal zaizkio ezustekoak, Udaleko langileek egindako lanak eta erabilitako materialak.

Tarifak

5. artikulua. Tarifak izanen dira urtero Udalak osoko bilkuran onesten dituenak. Hori hala ez bada, Nafarroako KPIa aplikatuz eguneratuko dira.

2017ko ekitaldirako, tarifak ordenantza honen eranskinean zehazten dira.

Tributu-kuota

6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sortzapena

7. artikulua. Zerbitzua eskura izateko eta mantentze lana egiteko tasak eta hornidurarenak lau hilabetetik behin ordainaraziko dira, eta Udalak aldiro komenigarrien uste duen aldizkakotasunez, aldez aurretik behar den erabakia hartuta. Gertatzen diren unetik beretik izanen da tasen sortzapena. Eskura izateko tasa ez da inoiz murriztuko.

Hargune eskubideak hargunerako lizentzia ematen den unean ordainarazi eta sorraraziko dira.

Materialez hornitzeko eta beste zerbitzu batzuk egiteko tasak, zerbitzua egiten denean edo materialez hornitzen denean sorraraziko dira.

Kudeatzeko arauak

8. artikulua. Eraikin batean, industria batean eta abarretan hargune orokorra paratu nahi duten sustatzaile, eraikitzaile, pertsona juridiko edo fisikoek honela jokatu beharko dute:

1. Hiriguneko hargune orokorrak baldin badira, honako hau aurkeztu beharko da:

–Udalari zuzendutako eskabidea, eraikinaren eta banaketa sarearen arteko lotura orokorra egitea eskatuz. Eskabidean honako hau aipatu behar da:

a) Etxebizitza kopurua.

b) Eraikinaren azalera erabilgarria, guztira.

c) Eraikinen hargune orokorraren diametroa.

2. Hirigunetik kanpoko hargune orokorrak badira, industriarako, baratzeetarako, aisia finketarako eta abar, honako hau aurkeztu beharko da:

–Udalari zuzendutako eskabidea, industriaren edo ustiategiaren lotura orokorra egitea eskatuz. Eskabidean honako hauek aipatu behar dira:

a) Industriaren edo ustiategiaren jarduera.

b) Zenbat metro lineal dauden industriatik edo ustiategitik sare orokorrean lotunea eginen den punturaino.

c) Eskatutako hargune orokorraren diametroa.

3. Halaber, behar den hargunea eskatu beharko da sareari aldi baterako lotzeko (atrakzioak, barrakak etab.), eta egindako kontsumoa ordaindu beharko da.

9. artikulua. Hori guztia ikusita, Udalak eskaeraren gaineko ebazpena emanen du. Egoki iritziz gero, informazio osagarria eskatzen ahalko du, eta Obren Lantaldeko arduradunaren edo Udaleko iturginaren aldeko txostena beharko da aldez aurretik. Baimendu ondoren, subjektu pasiboak ur hornidurako eta saneamenduko kontratua sinatu beharko du (ordenantza honen 2. eranskinean ageri da), zerbitzua eman aurreko baldintza baita.

10. artikulua. 8. artikuluaren b) idatz-zatian, Udalaren ebazpena izanen da bai hargune orokorra paratzeari buruzkoa bai hornidura eskaerari buruzkoa.

11. artikulua. Sare orokorrari lotzeko lanak hasi aurretik, lotune eskubideak ordaindu beharko dira Udalaren Diruzaintzan, ordenantza honen 4. eta 5. artikuluetan aurreikusiari jarraikiz. Loturarako baimen, kontzesio edo lizentziek ez dute eraginik izanen, ez baldin bada aurkezten, aldi berean, behar den tasa ordaindu dela frogatzen duen agiria.

Hornidurako baldintza orokorrak eta gisako zerbitzuak ematea.

12. artikulua. Sareari edo hornidurari lotzeko eskaera egiten duenak ordaindu beharko ditu kontagailua eta hori instalatzeko beharrezkoak diren materialak eta eskulana eta hornidurari dagokiona, ordenantza honen 4. artikuluan ezarritakoarekin bat.

13. artikulua. Udalak ardura handiz zainduko du ur horniduraren zerbitzua, lanak eta antzeko zerbitzuak ahal diren baldintza hoberenetan emateko, baina horregatik ez da erantzule izanen erabiltzaileek jasan ditzaketen kalte edo galeretan, presio gutiegi, ur hornidura moztu edo zerbitzuan beste edozein gorabehera gertatuz gero.

14. artikulua. Ur hornidurarako hargune baten edozein titularri kentzen ahalko zaio ur hornidura, instalazio barrenean ur galerak sortzen dituen matxurarik badu. Horretarako, Udalak hamar eguneko epea emanen dio titularrari matxura konpontzeko, eta epe hori amaiturik konpondu ez badu, Udalak hornidura moztuko du. Eraikinaren banaketa sareak edo erabiltzailearen jabetza partikularraren barrenean dagoen edozein gailuk matxura izateagatik sortzen ahal diren kalteetan ere ez du Udalak inoiz erantzukizunik izanen.

15. artikulua. Erabiltzaileak ez du inondik ere beste inor urez hornitzen ahal, ez eta eskubidea ez duenari hartzen uzten ahal ere. Gainera, galarazi beharko du bere axolagabekeriaz edo kontrol ezagatik gertatzen ahal den iruzurra. Halakorik bada, erabiltzaile abonatua izanen da erantzule bakarra.

16. artikulua. Erabiltzaile zergadunek berehala jakinaraziko dizkiote Udaleko behar den zerbitzuari ura banatzeko sare orokorrean matxuraren bat gertatzetik datozen gorabehera guztiak.

17. artikulua. Erabiltzaile zergadunari dagokio kontagailua eta ixteko giltza dauden tokia baldintza onetan dagoela ziurtatzea, eta Udaleko behar den zerbitzuak ezartzen dituen jarraibideak betetzea, tramite hori beharrezkoa izanen baita kontagailuan edo ixteko giltzan esku-hartzeren bat egiteko, hala nola instalazioak ateratzea, tokiaren neurriak handitzea etab.

18. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren tasetakoren bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokian sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo bestelako udal langileei, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo gisako zerbaitengatik zergadunaren etxean edo lokalean sartu behar badute.

19. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduaren ataleko 3. puntuko 273. artikuluan jasotakoari jarraikiz, ordenantza honetan aurreikusitako tasen aplikaziotik ateratzen diren tributu-zorrak, “jakinarazpen gabekoak” izanen dira.

20. artikulua. Aipatutako tasak lau hilabetetik behin ordainaraziko dira, eta haien jakinarazpena egintzat hartuko da behar den bandoa edo ediktua argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta egun horretatik hasiko da kontatzen 30 egun balioduneko epea, ordainketa borondatezko aldian eta errekargurik gabe egiteko. Hargune eskubideak, hala orokorrak nola partikularrak, hargune horiek egin aurretik ordaindu beharko dira.

21. artikulua. Borondatezko aldian beren tasak ordaintzen ez dituztenek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan luzapenagatik ezarritako errekarguak jasanen dituzte. Aipatu erregelamenduaren 275. artikuluan ezarritako epeak igarota, premiamendu bidez ordainaraziko da, dagozkion errekargu eta gastuekin batera.

22. artikulua. Nork bere borondatez ordaintzeko epeak amaitu ondoren, ordenantza honetan araututako zerbitzuen edo horniduren bi ordainagiri edo gehiago ordaintzeko dituzten zergadunen kasuan (zerbitzuak ordaintzeko tasak direnez), kontsideratuko da horiek bajak direla, eta, Udalak hori erabakiz gero, aurreko artikuluan xedatua ukatu gabe, hornidura moztuko da.

Zor dituzten tasak ordaindutakoan, zergadun horiek alta eskatzen badute, Udalak, baldintza gisa, egokia iruditzen zaion fidantza eskatzen ahalko die kasu bakoitzean erabakitzen duen eperako. Bidezko eskubideak ordaindu beharko dira, zerbitzuan alta lehen aldiz hartuko balitz bezala, non ez den frogatzen norberarekin zerikusia ez duten arrazoiek ekarri dutela atzerapena ordainketan.

Orobat, Udalak abonatuei eteten ahalko dizkie ur hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuak, honako kasu hauetan eta prozedura honi segituz:

a) Udalak edo, behar denean, enpresak edo Mankomunitateak ematen duen zerbitzuagatik, ordainagiriak zehaztutako zenbatekoa ordaindu behar den egunetik lau hilabete iragan eta diru kopuru hori abonatuak ordaindu ez duenean.

b) Iruzurragatiko likidazio irmotik sortzen diren zenbatekoak ordaindu ez direnean edo iruzurra berriz egin duela frogatzen bada.

c) Abonatuak, hornitu ura, kontratatutako polizan ezarritako modu eta xedeez kanpo erabiltzen duenean.

d) Abonatuak bere ordainketa polizan agertzen ez diren etxebizitza edo lokalak hornitzeko edo hustuketa egiteko, bere instalaziotik adarrak paratzen dituenean edo paratzera uzten duenean.

e) Abonatuak ez badie kontrataturiko zerbitzuak hartzen dituen lokalean sartzen uzten enpresak baimendutako langileei, beren dokumentazio eta nortasun agiri guztiak dituztela, instalazioak ikuskatu eta kontsumoa neurtzera joaten direnean. Kasu honetan beharrezkoa izanen da sarrera ukatzea bi lekukoren edo agintaritzaren agenteren baten aitzinean egitea.

f) Abonatuaren utzikeriagatik, ekipamendu zuzentzaileen instalazioari dagokionez, hornidura eta saneamendu sarean arazoren bat sortzen bada, eskumena duten erakundeek hura zuzentzeko emandako epea iragan eta gero.

g) Abonatuak larriki hausten baditu ordenantza honetan aipatzen diren aginduak, edo hornidura kontratuan finkatzen diren baldintzak betetzen ez baditu.

Etenak eta lotura berriak sortzen dituzten gastuak abonatuaren kontura izanen dira.

22.bis artikulua.

a) Kontagailu kolektiboak dituzten eraikinen kasuan, giltza bat utzi beharko da Udalean, hark homologatua, kontagailuen koadroan sartzeko.

b) Kontagailuen instalazio berrietan, etxebizitzatik kanpo jarri beharko dira, horien irakurketa errazteko.

c) Kontagailu eskaerek etxebizitzako titularraren NANa jaso beharko dute beti, baita erabilgarri dagoen sakelako telefono baten zenbakia ere.

d) Suteak itzaltzeko sarea duten saltoki eta industriek ur kontagailu bat jarri beharko dute nahitaez, kostua beren gain hartuta, udaleko langileek esaten duten tokian. Kontagailu horrek aipatu sareko ur erabilera kontrolatzeko balioko du, debekatuta baitago ur hori beste ezertarako erabiltzea, suteak itzaltzeko ez bada, horrelakoetan ez baita kobratuko sare horrek erabilitako ura, Udalak aldez aurretik egiaztatuta. Ur erabilera ikuskatzeko zerbitzuek kontagailu horien irakurketa egiazta dezakete, beharrezkoa iruditzen zaien orotan.

Udaleko zerbitzuek kontagailuak jarriko dituzte suteen sarean, halakorik ez duten saltoki edo enpresetan, gastua haien kontu, egoera hori erregularizatzeko.

Arau-hausteak

23. artikulua. Indarra duen legedian aurreikusitako arau-hausteez gain, honako hauek izanen dira iruzurrezko arau-hausteak:

a) Kontagailuen irakurketa egiterakoan oztopoak jartzea Udaleko funtzionario edo langile behar bezala kreditatuek egiten dituzten ikuskapenei, edo Udalak baimendutako enpresako langileek egiten dituztenei.

b) Kontagailuak irakurtzen ez uztea.

c) Udalak jarritako zigilu, sarraila eta aparatuak aldatzea.

d) Udalak, neurketa edo kontsumo aparatuak aldatzeko edo berriak paratzeko, emandako jarraibideak ez betetzea, obrak zergadun erabiltzailearena den jabetzan egin behar badira.

e) Erabiltzen ez diren gailuak edo txertoak jartzea erabiltzeko, edo kontagailuan agertzen dena maltzurkeriaz aldatzea.

f) Saretik ur hornidura hartzea, Udalean hargune eta hustuketarako lizentzia eskatu gabe.

Zehapenak

24. artikulua. Indarra duen legedian aurreikusitako zehapenez gain, eta iruzur egitean erabilitako uraren kopurua zehaztearren, kontuan hartuko da aparatuetatik pasatu ahal izan den gehienekoa, hau da, Udaleko langileek edo Udalak baimendutako enpresako langileek kontagailuen irakurketarako egindako azken ikustalditik pasatutakoa, eta Udalak ezarriko du zein epetatik aurrerakoa jotzen den iruzurtzat.

Horrelakoetan, ez da alta emanen ur horniduran, harik eta iruzurtzat jotako ur kontsumoari dagokion zenbatekoa ordaindu arte.

AZKEN XEDAPENA

25. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea eta Ordenantza Fiskal Orokorra aplikatuko dira.

B) Tarifak:

A epigrafea.–Kontagailua mantentzeko kuota (lauhilekoa).

ERABILERA

2017KO TASAK

ETXEKOA

1,56

MERKATARITZAKOA/OSTALARITZAKOA

3,00

INDUSTRIAKOA

4,52

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira, etxebizitzarako erabilera dutela kontsideratuko da.

B epigrafea.–Ur kontsumoaren tasa (lauhilekoa).

TARIFA MOTA

m³-AREN
PREZIOA, 2017

ETXEKOA:

Kontsumoa, 55 m³ arte

Kontsumoa, 55 m³-tik gora

0,40

0,45

MERKATARITZAKOA/OSTALARITZAKOA

0,50

INDUSTRIAKOA

0,62

ABELTZAINAK

0,50

Kontagailuen irakurketa Udalari errazten ez bazaio edo Udalean ematen ez bada, eta, horri dagozkion zehapenak galarazi gabe, tasa bat ezarriko da, hots, azkeneko hiru lauhilekoetako batez bestekoa.

C epigrafea.–Kontagailuak / Hargunea / Hustubideak.

C.1. Kontagailuak:

Kontagailuaren prezioa kalkulatzeko, erosketaren kostuari gehitu behar zaio hura paratzeko Udaleko langileek egin beharreko lanari dagokiona.

C.2. Hargunea:

KONTZEPTUA

2017KO TASA

ETXEKOA

60,13

INDUSTRIAKOA

100,86

C.3. Hustubideak:

KONTZEPTUA

2017KO TASA

ETXEKOA

60,13

INDUSTRIAKOA

100,86

Obretarako ur tasak, hargunekoak nahiz kontsumoari dagozkionak, ordenantza honetan industriakoentzat ezarrita daudenen araberakoak izanen dira.

D epigrafea.–Hobariak.

1.–Tributu-kuotaren %100eko hobaria izateko eskubidea dute familia unitateek, prestazio hauetakoren bat jasotzen badute:

a) Nafarroako Gobernuaren laguntzako pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

b) Kotizazio gabeko ezintasun eta erretiro pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

c) Gutxieneko diru-sarreren bermerako subsidioa, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

d) SOVIren pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

e) Ekitaldi bakoitzerako indarra duen LGSren zenbatekoa hilabete bakoitzean gainditzen ez duten bestelako pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

2.–Aurreko hobariaren eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Udalari, baita ezartzen diren beharkizunak frogatu ere, organo eskudunek egindako ziurtagiri eta txostenaren bidez.

3.–Salbuespenak eta/edo hobariak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan eskatu behar dira, eta epe hori luzaezina izanen da.

4.–Prestazioa zenbat denboraz ematen den, halakoa izanen da salbuespenaren indarraldia, tasaren sortzapen aldiak kontuan harturik, eta, betiere, ez da urtebete naturalekoa baino luzeagoa izanen.

5.–Hobariak urte natural bateko indarraldia izanen du.

Hobaria eskuratzeko eskubidea izateko baldintzak:

Hona hemen onuradun izan daitezkeenek bete beharreko baldintzak:

–Bakarrik bizitzea edo familiarako karga den beste pertsona batekin, eta hilabetean LGSa baino gehiago ez jasotzea gehi 75 euro familia unitatea osatzen duen kide bakoitzeko.

–Inolako ondasunik ez izatea (ohiko etxebizitza izan ezik).

–Ondasun eskualdaketarik eginik ez izatea.

–Diru-sarrerak 1. puntuan aipaturikoak baino txikiagoak izatea.

Ohiko etxebizitza ez da ondaretzat hartuko hobaria emateko ondorioetarako. Bestalde, “ordainean ematea” ez da eskualdaketatzat hartuko hobarien ondorioetarako.

Hobarirako eskubidea izateko, frogatu beharko da ondare eskualdaketarik ez dagoela eskaera egin baino urte bat lehenago.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Hobaria eskuratzeko eskaera.

2. Jasotako prestazioaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten dokumentuak ere.

4. Udal Erroldako bizikidetzako ziurtagiria.

Udalak noiznahi egiaztatzen ahal du ea tarifa hau ezartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, edo egiaztatze hori egiteko eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenei.

1. ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA. ERANSKINA

Udalaren bihitegiko hargunetik ur hornidura egitea baimena duten nekazaritzako eta industriako ustiategietarako:

Baratzeak dituztenek eta abeltzaintzako ustiategien edo industria enpresen titularrek, hala behar badute, baimenaren eskaera aurkez dezakete Udalaren bihitegiko ur hargunea erabiltzeko, eta, kasua bada, ustiategiaren edo enpresaren titulartasun txartela gehituko dute eta erabileraren helburua justifikatuko.

Udal lantaldeko langileek kontrolatu eta ikuskatuko dute ur hornidura, eta baimena duen pertsona edo enpresa bakoitzak kontsumitu duen m³ kopurua jasoko. Kontsumo horiek Ogasun arloari jakinaraziko dizkiote, kasuan kasuko fakturak igortzeko.

Aldi baterako, baratzeak dituztenak salbuetsita egonen dira ur horniduraren tasa ordaintzetik.

Oro har, horniduraren ordutegia 07:30etik 13:00etara izanen da, ostiraletan, hitzordua aldez aurretik eskatuta. Salbuespenez, bidezko arrazoi batekin eta aldez aurretik eskatuta, ezarritako ordutegitik kanpo egin daiteke ur hornidura.

5.–5. ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK,
LANABESAK ETA BESTELAKOAK UZTEKO PREZIO
PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Udalaren makineria eta lanabesak erabiltzeagatik.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Pertsona fisiko edo juridikoek Udalaren altzariak, tresnak eta lanabesak erabiltzea, baita Udalak baimendutako erakunde edo entitateek erabiltzea ere; halaber, Udaleko langileek egindako edozein lan, udal ordenantza hauetan aurreikusita ez dagoena. Eta, betiere, modu subsidiarioan emanen dira, ekimen pribatuari dagokionez.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean, eta ordaindu beharko da altzariak eskura izan baino bi egun lehenago, gutxienez.

4. artikulua. Udalak aipatu altzariak eta lanabesak erabiltzeko baimena zein pertsona edo entitateri ematen dion, horiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

5. artikulua. Baimena Udalaren altzariak eta lanabesak erabiltzeko Udalbatzak onetsitako arauen arabera emanen da.

Tasak materiala eraman baino lehenago ordaindu beharko dira.

Kalterik egiten bada, eskatzaileak bere gain hartuko beharko du, Udaleko teknikariek balorazioa egin ondotik.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Utzitako elementuak zenbat denboran erabili diren, horren araberakoa izanen da zerga-oinarria.

7. artikulua. Erabilera denbora egun eta ordutan zenbatuko da, tarifetan zehazten denaren arabera, materiala udal biltegietatik ateratzen denetik hasi eta itzultzen den arte. Zatikia beti egun edo ordu osotzat hartuko da.

8. artikulua. Altzariak eta tresnak erabiltzeko tarifak eranskinean agertzen dira.

8.1. Erabilera berezia behar duten ibilgailuak eta makineria uzteko tarifei dagokienez, haien barnean daude ondasuna uztea eta hori maneiatzen duen pertsona. Horiek erabiltzeko pertsona gehiago behar direnean, ordaindu beharreko kuota izanen da elementu horiek uzteagatik aplikatu beharreko tarifei prestazioan parte hartu duten langileen kostua gehituz ateratzen dena, kategoriaren eta egindako orduen arabera.

8.2. Oholtzei buruzko tarifetan, ondasuna eta Udaleko langile bat sartzen dira, eta langile horrek oholtza muntatu eta desmuntatzeko jarraibideak emanen ditu. Muntatu eta desmuntatzeko langile gehiago behar direnean, ordaindu beharreko kuota izanen da elementu horiek uzteagatik aplikatu beharreko tarifei prestazioan parte hartu duten langileen kostua gehituz ateratzen dena, kategoriaren eta egindako orduen arabera.

8.3. Lagatako elementuak udal langileen bidez eta Udalaren bitartekoekin muntatu eta garraiatzen badira, kuota zehazterakoan elementu horiek erabiltzeko tarifari muntaketarengatik eta garraioarengatik dagokiona gehituko zaio, betiere kontuan harturik horretan aritzen diren langileak, kategoria, muntatu eta garraiatzeko erabili diren bitartekoak eta ordu kopurua.

8.4. Material suntsigarriak uzten direnean, tasari haien kostua gehituko zaio.

Kudeatzeko arauak

9. artikulua. Material horiek eskuratzeko interesa duten partikularrek idatziz eskatuko dute, “Udalaren materiala eskatzea” izeneko eskabidean, beharrezkoa dutena eta erabiltzeko denbora argi azalduz.

10. artikulua. Araudi honetan ageri diren kasuetan fidantza bat eskatuko da, hausten edo hondatzen diren materialez erantzuteko.

11. artikulua. Utzitako elementuen erabilpen faseetan edozein motatako istripuak gertatuko balira, haien erantzukizuna ez legokioke inolaz ere Udalari.

12. artikulua. Eskatzaileak bere gain hartuko du utzitako materialak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondamen edo kalteak konpondu edo ordaintzeko erantzukizuna, edozein izanagatik haien arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak aurkeztuko dio likidazioa, non ez duen berak zuzenean hartzen egin behar diren konponketen ardura, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.

13. artikulua. Materialak eta elementuak nahi erara emanen ditu Udalak, eta ukapenaren aurka ezin izanen da erreklamaziorik egin.

Salbuespenak

14. artikulua. Altsasuko kirol eta/edo gizarte eta kultur entitateek edo gazteriakoek antolatzen dituzten kultur edo kirol ekintzetan, Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek uzten dizkienean, ez da prezio publikorik ordaindu beharko baldin eta muntaketa egiteko behar diren langileak jartzen badituzte.

15. artikulua. Ezta entitate publikoei edo ikastetxeei egindako prestazioak ere, Udala laguntzaile denean eta elementu horiek uzten dizkienean.

16. artikulua. Sakanako Mankomunitatea salbuetsita dago kirol ekintzetarako eskatzen diren hesien prezio publikoa ordaintzetik.

ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK,
LANABESAK ETA BESTELAKO ELEMENTUAK UZTEKO
TASA ARAUTZEN DUENA. TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ibilgailuak, makineriak.

IBILGAILUAK ETA MAKINERIA

ORDUAREN 2017KO KOSTUA

Kamioi baskulagarria

52 euro

Zapalgailua

52 euro

Konpresoreak

83 euro

Kolektoreetarako moto-bonba

29 euro

Pala

44 euro

Kaleak garbitzeko makina

42 euro

Fidantza: 150,00 euro

Sega-makina

21 euro

Suhiltzaile zerbitzuko mahuka

4.5 euro

Dumperra

34 euro

Zepoak jartzea eta kentzea

36 euro

Urez garbitzeko makina

42,23 euro

Komun unisex eramangarria (8 lagun)

100 euro lehen egunean

75 euro eguneko, bigarren egunetik aurrera

Fidantza: 150,00 euro

II. epigrafea.–Altzariak.

ALTZARIAK

2017KO TASA

2017KO FIDANTZA

Agertoki estalia (8x7)/(8x5)

315 euro

150 euro

Agertokia (8x7)/ (8x5)/(7x4)

190 euro

150 euro

Agertoki txiki estalia (5x4)

155 euro

150 euro

Agertokia (5x4)

100 euro

150 euro

Oholtza modulua (2x1)

5 euro/modulua egunean

150 euro

Jaima

93 euro

150 euro

Soinu ekipamendu eramangarria

100 euro

150 euro

Aulkiak (bakoitza)

0.52 euro

150 euro

Obra hesiak (bakoitza)

1.03 euro

150 euro

Udaltzaingoaren hesiak (bakoitza)

1.03 euro

150 euro

Olana

210 euro

150 euro

Balizatzeko zinta

Bilkaria 33,75 euroan (250 metro)

0,15 euro/metroa

Gaztegune materiala

5,00
(pertsona helduak)

Bazkideak: 5,00 euro

Bazkide ez diren gazteak: 10,00 euro

Helduak: 20,00 euro

Aulkiak, beso-pausatzekoekin (bakoitza)

1,00 euro

Bazkideak: 5,00 euro

Bazkide ez diren gazteak: 10,00 euro

Helduak: 20,00 euro

Mahaia (bakoitza)

10,00 euro

Bazkideak: 20,00 euro

Bazkide ez diren gazteak: 30,00 euro

Helduak: 50,00 euro

Proiektuak edo antzekoak

20,00 euro (gazteak helburu pribatuekin eta helduak)

Bazkide diren gazteak: 30,00 euro

Bazkide ez diren gazteak: 60,00 euro

Helduak: 150,00 euro

Gaztegunearen bermea salbuestea: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako langile teknikoek egindako txosten baten bidez, diru premia larria dutela frogatzen duten gazteak, Gazteria Zerbitzuan berariaz eskatu ondoren.

Elementuak garraiatu eta/edo muntatu behar badira, tarifek gora eginen dute, honela:

–Esku hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 24.50 euro.

–Esku hartzen duen D mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 18,00 euro.

III. epigrafea.–Materialak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

VI. epigrafea.–Ur biltontziak betetzea.

Tasa finkoa (gutxienekoa): 40 euro.

10.–10. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan eta jarduera kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentziaren gaineko tasen ordainarazpena, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz ezarriko da.

Ordainarazpenaren xedea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xede dira kasu hauetan ematen diren lizentziak:

a) Establezimenduen lehen instalazioa.

b) Negozioak lokal batetik bestera aldatzea.

c) Aldaketak jardueran, izena, titularra eta lokala aldatu ez arren.

d) Aldaketak jardueran, eta hori gertatutzat emanen da jarduera sailkatuen gaineko kontribuzioa handitzen den aldiro, non ez den araudi fiskalaren aldaketak sortua.

e) Eskualdaketak, izena eta sozietatearen izena aldatzea eta titular aldaketak, bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitu gabe.

f) Jardueren lizentziak berrikustea, eta irekitzea handitzeagatik edo legeari egokitzeagatik.

Zerga-egitatea

3. artikulua. Zerga-egitatea zehazten da irekitzeko lizentziak eman aurreko zerbitzu tekniko eta administratiboak egiteagatik; establezimenduek edo lokalek nahitaez eduki behar dituzte lizentzia horiek instalatzeko.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da nahitaezko lizentzia ematen den unean, edo jarduera garatuko den lokal edo establezimendua erabiltzen hasten den unetik edo nahitaezko lizentzia lortu gabe funtzionamenduan dagoenetik, edo ordainarazpen honen xede gisa ezarri diren inguruabarretarikoren bat gertatzen denetik.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasa ordaintzera behartuta daude establezimendu bat zuzenean ustiatzen duten pertsona natural edo juridikoak, edo haien legezko ordezkariak.

Karga-oinarriak

6. artikulua. 1. Karga-oinarria lizentziaren xede den lokalaren azalerak ezartzen du.

2. Lokalak sotoko azalera badu, %50 murriztuta zenbatuko da hori. Beheko solairua ez diren bestelako azalerak %25 murriztuta zenbatuko dira.

3. Negozioa merkatariaren edo industrialariaren helbidean berean ezartzen bada, hainbanatu eginen da erabilera bakoitzaren azalera, baina etxebizitzatarako esleipena ez da inoiz izanen azalera osoaren %40 baino handiagoa.

Tarifak

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

8. artikulua. Interesdunak berariaz egiten badio uko eskatutako lizentzia emateari lokalaren ikuskapenak egin baino lehen, %80 murriztuko dira.

Tributu-kuota

9. artikulua. Tributu-kuota aterako da karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuta, gehi NAMAINSA enpresak fakturatzen duen kontzesiorako txostenaren kostua.

Kudeatzeko arauak

10. artikulua. Irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, bertan zehaztuz lokalean egitekoa den jarduera edo jarduerak eta horren kokapena, gehi udal ordenantza ez fiskalek eskatutako agiriak eta Ogasun Bulegoan eginen den tasen behin-behineko likidazioa.

11. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita, interesdunak haren zenbatekoa ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

12. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute udal honen ordenantza ez fiskaletan ezarritako arau eta epeen arabera, eta, hori gertatuz gero, berritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta berriz ere tasa oso-osorik ordaindu.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. Iruzurtzat hartuko dira arau-hauste berezi hauek:

a) Lokalak irekitzea, behar den lizentzia erdietsi gabe.

b) Karga-oinarria zehazteko behar diren datuak gezurrezkoak izatea.

Gainerako arau-hausteei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

14. artikulua. Zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari eginen zaio men.

Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, indarra duen legedia eta ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Indarrik gabe utzi dira, baliorik eta eraginik ez dutela, ordenantza hau osoki betetzeari kontra edo traba egiten dioten udal mailako lehenagoko xedapen guztiak.

1. ERANSKINA: KALEEN SAILKAPENA, ORDENANTZA HONETAN AGERI DEN TASA ZEHAZTEKO

–1. multzoa:

San Juan, Alzaniaraino eta I. Melero zeharbideraino, bi aldeetako eraikinak barne.

Gartzia Ximenez, Elizalde etxea eta garbitokia barne.

Solana, 1, 3, 5 eta 7 (Albiztur) 2, 4, 6, 8.

Foruen plaza, guztiak.

Intxostia etorbidea, Erkuden kalearen izkinaraino, bi aldeak barne.

Alzania, 1, 3, 5, eta 2, 4, 6, 8, 10, 12, Bake kalearekin gurutzatu arte, bi aldeak barne.

Erkuden, Alzania kalearekin gurutzatu arte.

Pilotalekuko plaza, guztia, San Juan kale alderako zeharbidea barne.

Bake kaleko eraikinak, atzealdea Erkuden kalerantz.

José María Ezkurra, guztia.

–2. multzoa:

Zelai, I. Melerorekin gurutzatu arte, eta J. Cruz Bengoetxea, bi aldeak barne.

I. Melero, guztia.

Intxaurrondo, guztia.

Zelandi, guztia.

Zeharbidea I. Melerotik San Juan kale aldera.

Txiki Polita Trinketeraino eta Pisbe barne.

Zumalakarregi plaza, guztia.

Kale Txiki, guztia.

Gipuzkoa, guztia.

Auzobide, Hiltegiraino.

Bake kalea, Erkuden kalera ematen duten eraikinak izan ezik, hau da, 1.tik Zumalakarregi kalearen bukaeraraino.

Nafarroa, 2. eraikina bakarrik.

Gartzia Ximenez, Asensiotik eta Alaskatik bukaeraraino.

Zubeztia, 1, 3, 5, 7, 2 eta 4.

Arkangoa, guztia.

Zelai Txiki.

–3. multzoa:

Urbasa, guztia.

Bake kalea, gainerakoa.

Nafarroa, guztia, lehenengo etxe multzoa edo 2 zenbakia 2. multzora doana izan ezik.

Erkuden, Alzaniarekin gurutzatzen den tokitik bukaeraraino.

Burunda, guztia.

San Juan, Alzaniako gurutzagunetik eta I. Melero zeharbidetik bukaeraraino, 1era doazen lehen 2 eraikinak izan ezik.

Zubeztia, Ramón Soriatik eta elizatik San Pedroko bideraino.

Otadiko Santokristo plaza, guztia.

Ferialeku kalea, M. Percazen etxeraino eta Azpilikuetaraino.

Zelai, Melero kaleko gurutzagunetik txapistaraino eta pareko etxeraino.

Beheko Benta, Iruñeko etorbidea eta Gasteizkoa, guztia.

Aralar kalea, guztia.

Erkuden kalea, guztia.

Andia kalea, guztia.

Aminanespila.

Erlategi-Erlatai.

–4. multzoa:

Ermitako kalea, guztia.

Txiki Polita, Barrónetik eta Pisbetik bukaeraraino.

Solana, gainerakoa.

San Pedroko bidea.

Erburua.

Zelai, gainerakoa.

Larrainbide.

Ferialeku kalea, gainerakoa.

Idertzagain.

Urdiain.

Amandrea.

Galtzada.

Lapurbide.

Soldadubide.

Aldegoitia-Aldautia.

–5. multzoa:

Geltokiko kalea.

Felix Arano.

Ameztia.

Texeria.

Zuntaipe.

Santa Cruz, guztia.

–6. multzoa:

Udal mugapeko gainerakoa.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA. 2. ERANSKINA

I. epigrafea.–Saltokiak, bulegoak etab.

A) Jardueraren espedientea behar dutenak.

KONTZEPTUA

2017

1. baremoa

12,69

2. baremoa

11,23

3. baremoa

9,53

4. baremoa

7,42

5. baremoa

5,63

6. baremoa

3,91

B) Jardueraren espedientea behar ez dutenak. Aurreko zenbatekoak %50 merkeago.

II. epigrafea.–Industriak, lantegiak, biltegiak.

KONTZEPTUA

2017

Lehen 50 metroak

6,51

50etik 100 metrora

4,77

100dik 200 metrora

3,19

200dik 300 metrora

1,73

300dik aurrera

0,75

III. epigrafea.

Pertsonen arteko aldaketak, ordainduak diren kasuan: %50eko murrizketa.

Hobariak ekonomia sozialeko enpresei: %50.

IV. epigrafea.

Lehengo irekiera lizentzien egokitzapenak; egokitzapen aurrekontuaren %2,4.

Oharra.–I. epigrafetik IV.era bitarteko tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie NAMAINSA enpresaren kostuak, lizentzia emateko txostenak prestatzen baititu enpresa horrek.

Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.

12.–12. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordainarazpen hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zerga-egitatea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal jarduera hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

a) Mota guztietako eraikuntza eta instalazio obrak, eraikuntza berrikoak badira.

b) Jadanik diren mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

c) Era guztietako eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzeko obrak.

d) Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

e) Behin-behinekoz egin behar diren obrak eta erabilerak.

f) Hirigintzako lurzatiketak eta landalurreko finkak banandu eta zatitzea.

g) Lur-mugimenduak, hala nola lurrerauzi, zelaitu, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek onetsitako urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean zehaztuta eta programatuta badaude.

h) Eraikinen eta instalazioen lehenbiziko erabilera eta okupazioa, oro har.

i) Eraikinak botatzea, salbu eta berehalako aurri-egoera deklaratzen denean.

j) Zorupeari eragiten dioten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak botatzea, baldin eta zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak direnean.

l) Eremu publikotik ikusten diren kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

m) Presak eta baltsak eraikitzea eta ur ibilguetan defentsa eta zuzenketa obrak egitea, betiere interes orokorreko obra publikoak ez badira.

n) Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazioaren kontzesioa behar izanda ere.

ñ) Finkak ixtea.

o) Abeltzaintza estentsiborako irekitze lizentzia ematea.

p) Eta, oro har, obrak ekartzen dituzten egintzak, edo lurzoruaren nahiz zorupearen erabilera handiagoa ekartzen dutenak, edo haien erabilera pribatiboa edo erabilera ez-normala edo lurren nekazaritza edo basogintzako erabileraz bestelakoa.

Ordaindu beharra

4. artikulua. 1. Orokorrean, zergak ordaintzeko betebeharra lizentzia ematen den unean sortzen da. Uko egiten bazaio, lizentzia eskatzen den unean hasten da ordaintzeko betebeharra.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betiko onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Zerbitzu edo lizentziak eskatzen dituzten pertsona natural edo juridikoak daude tasa horiek ordaintzera behartuak.

Karga-oinarriak

6. artikulua. Honela egituratzen da zergaren oinarria:

a) Egitura berriak, eraikuntza berriak, handitzeak, berrikuntzak, lokalak egokitzea, fatxadak apaindu eta berritzea, barne aldeko lanak, leiho eta erakusleihoak, balkoiak eta behatokiak, hutsarteak estali edo aldatzea, hormak eraikitzea, urbanizazio obrak, eraikinak guztiz edo partez botatzea, itxiturak eta hesiak paratzea eta gisako lanak egiteko lizentzien kasuetan: obren kostu osoa, barne direla proiektu eta zuzendaritzako eskubide fakultatiboak, etekin industriala eta obren ondorioz izan daitezkeen beste batzuk.

b) Poligonoak birzatitzeko lizentzietan: metro karratu eta kubiko eraikigarrien kopurua.

c) Tangak edo biltontziak jartzeko lizentzietan: metro kubikoen edo zatikiaren kopurua.

Tarifak eta karga-tasak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak

8. artikulua. Hirigintza jarduketa bat egiteko eskabide guztiak eskabide ereduan eta aplikagarri diren gainerako arauetan ezarrita dagoen bezala bete beharko dira.

9. artikulua. Emandako baimen eta lizentziek ez dute ondoriorik izanen dagokien tasa ordaindu izanaren frogagiria ez badute.

10. artikulua. Lizentzien iraungipenari dagokionez, lizentzia onartu eta urtebetera gertatuko da lizentziaren xede den jarduketa hasi ez bada, eta hiru urtera, berriz, lizentziaren xede den jarduketa edo obrak bukatu ez badira, plan berean edo emandako lizentzian aurreikuspenak kontrakoak direnean salbu.

11. artikulua. Lizentzia iraungita, interesdunak hura berritzeko eskatzen ahal dio Udalari, eta horrek hala nahi duelako baimentzen badu, obra egin edo obrari jarraipena ematen ahalko dio lehenago hasitako proiektuari jarraikiz, baina tasak ordaindu beharko ditu jatorrizko lizentziarekin egin gabeko obra edo obra parteagatik, %50 murriztuta.

12. artikulua. Lizentziaren titularrek uko egiten ahalko diote eskatutako obrak egiteari, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko, eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak %50 baizik ez dira murriztuko.

Kudeatzeko arauak

13. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek aldeko txostena eman eta organo eskudunek onetsi eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

14. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan eginen da tasen likidazioa.

15. artikulua. Proiektu berean dauden obrak, ordenantza honetan ezarritako sailkapenaren arabera, kontzeptu bati baino gehiagori dagozkionean, tarifetan jarritako portzentajeak edo kopuruak aplikatzearen emaitza izanen da tasaren zenbatekoa.

16. artikulua. Lizentzien tasetan aplikatu beharreko tarifa obraren kostu osoaren gaineko portzentaje bat denean, behin-behinekoz igorriko dira, obraren kostuaren aurrekontuan oinarriturik.

Obra bukatu edo behin-behineko onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak egindako ziurtagiriarekin batera, behar den lanbide elkargoak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu; barnean izanen dira proiektu eta zuzendaritzako eskubide fakultatiboak, etekin industriala eta obren ondorioz izan daitezkeen beste batzuk.

Udaleko teknikariek kostu hori egiaztatuko dute, eta benetako kostuarekin bat heldu ez dela ikusiz gero, egokitu eginen dute eta, bai kasu batean zein bestean, gero Ogasun Alorreko departamentu likidatzailera igorriko dute, behin betiko likidazioa, ondoren onetsi beharko dena, egin dadin.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

17. artikulua. Ez dira tasaren zerga-oinarriaren zati izanen beste elementu batzuk, hala nola, altzariak eta beste, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren beste batzuk ere.

Ordenantza honen eranskinean azaltzen denaz gain, tasaren ezarpen oinarriaren zatitzat hartuko da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako, interesdunek barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

18. artikulua. Tasen likidazioa onetsirik, interesdunari jakinaraziko zaizkio, eta horrek ezartzen den epean ordaindu beharko ditu; hori egin artean ez du eraginik izanen lizentziaren gainean emandako ebazpenak.

19. artikulua. “Tramitazio laburreko” lizentzien kasuan, eskatzaileak bulego likidatzailetik hartuko du baimenaren agiria eta, horrela, lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik geratuko da; lizentzia ez bada jasotzen hura eman eta urtebeteko epean, iraungitzat joko da, eta horrek ez du galaraziko likidatutako tasa derrigorrez biltzea.

20. artikulua. Lizentzia bat iraungi ondoren, interesdunak berritzea eska dezake. Udalak, hala nahi duelako, baimentzen badu, lehenago onetsitako proiektuari jarraikiz egiten ahalko du obra. Kasu horretan, gauzatu ez den obraren edo obra zatiaren ondoriozko tasa ordaindu beharko du, %50 murriztuta.

Edozein arrazoirengatik, eskatutako obrak gauzatzeari uko egiten diotenek ez dute ordaindutako tasa itzultzeko eskubiderik izanen.

21. artikulua. Edozein lizentzia edo egin beharreko edozein obratarako eskabidea eskatzearen ondorioz fakultatiboen, teknikari espezialisten (udal plantillakoak ez direnen) txostenak eskatzea beharrezkoa bada edo Udalbatzak hori egitea egokia dela uste badu, horien lansariak eskaera aurkeztu duten subjektu pasiboen kargura izanen dira.

Arau-hausteak eta zehapenak

22. artikulua. Hona hemen ordenantza honetako arau-hauste bereziak eta haien kalifikazioa:

a) Arau-hauste soila: Udaltzainek eskatuz gero, lizentziaren ziurtagiria eta dagokion ordainketa agiria obra lekuan ez izatea.

b) Ez egina: Udal administrazioari egindako obren gehieneko balioaren edo aldaketen nahiz haien aurrekontuen berri ez ematea, inguruabarrei begira iruzurtzat hartu behar den kasuetan izan ezik.

c) Iruzurra: Obrak udal lizentziarik gabe egitea edo hastea.

Faltsukeria egitea karga-oinarria zehazteko funtsezko ezaugarriak aitortzean.

Obren kostu osoaren frogagiria ez aurkeztea, hura proiektuan aurreikusia baino handiagoa denean.

23. artikulua. Arau-hausteak Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunaren Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraikiz zehatuko dira; horiez gain, hirigintzako arau-hausteagatik Lurzoruari buruzko Legean ezarritako zehapenak ere paratzen ahalko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan Ordenantza fiskal orokorra eta indarra duen legedia aplikatuko dira.

ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA. ERANSKINA

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

KONTZEPTUA

2017

5 ha gehienez

0,05

5etik goiti 10 ha arte

0,05

10etik goiti 25 ha arte

0,04

25etik goiti 50 ha arte

0,04

50etik goiti 100 ha arte

0,03

100 baino gehiagoko soberakoa

0,03

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.–Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %25 izanen dira.

IV. epigrafea.–Birzatiketen eta banantzeen tramitazioa.

IV-A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak aprobetxamendu osoaren ondoriozko azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

KONTZEPTUA

2017

Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko

0,10

IV-B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

Tarifak, IV-A) epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV-C) Hirigintzako lurzatiketak, landa finken banantze eta zatiketa tramitatu eta ebazteagatik ordaindu beharreko tasak:

KONTZEPTUA

2017

Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko

0,05

V. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1 izanen da.

VI. epigrafea.–Obra lizentziak eta finken itxiturak.

Obra lizentziaren tasa honako tarifa hauen arabera likidatuko da:

–Obra txikiak (lizentzia laburtua).

KONTZEPTUA

2017

6.010,12 euro bitarte

10,3

6.010,12tik gora: %0,8, obraren aurrekontuaren arabera, gehieneko zenbatekoa izanik obra handietarako tarte bakoitzean finkatutakoa.

–Obra handiak (obraren kostu egiazko eta efektiboaren arabera).

KONTZEPTUA

2017

120.202,42 euro bitarte

95,68

120.202,42tik 240.404,84 euro bitarte

160,62

240.44,84tik 601.012,10 euro bitarte

222,05

601.012,11 eurotik gora

287,04

–Finkak ixtearen eta 3. artikuluaren l), m), n) eta ñ) letretan ezarritako jarduketen tasa likidatuko da guztirako kostuaren arabera, haren %0,8 izanik karga-tasa.

–Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude zorupean egindako jarduketak eta lurren mugimenduei dagozkienak, hartarako lizentzia eskaturik egiten direnak.

VII. epigrafea.–Fuel-olio biltontziak edo antzekoak paratzeko lizentzia.

Obra bat egiterakoan, fuel-olio biltontzi bat edo antzeko zerbait paratzen bada, aurrekontuaren arabera likidatzen diren tasei gehitu beharko zaizkie kopuru hauek:

KONTZEPTUA

2017

5.000 litrora bitarteko biltontziak

106,31

5.001 litrotik 10.000 litrora bitartekoak

159,03

10.001 litrotik 15.000 litrora bitartekoak

211,15

15.000 litrotik goiti, soberako 1.000 litro bakoitzeko

10,14

VIII. epigrafea.–Arbolak botatzeko lizentziak.

Obra bat egiteko edo hirigintzako jarduketa bat garatzeko beharrezkoa bada arbolaren bat botatzea, tasei kopuru hauek gehitu beharko zaizkie:

KONTZEPTUA

2017

Bota beharreko jabetza publikoko arbola bakoitzeko

45,27

Bota beharreko jabetza pribatuko arbola bakoitzeko

15,17

IX. epigrafea.–Behin-behineko lizentziak.

Ezarritako tarifa arrunten halako biko zenbatekoa sortuko dute.

X. epigrafea.–Obrak prestatzeko behin-behineko baimenak.

Baimen bakoitzak 16 euroko tasa sorraraziko du urtean. Jakinarazpena aurreratzeko baimenengatik ez da ordaindu beharko. Kasu horietan, eskatuko da aldez aurretik ordaintzeko likidatutako tasak.

XI. epigrafea.–Lehen aldiz okupatzeko lizentziak.

KONTZEPTUA

2017

500 m² bitarte lehen aldiz okupatzeko

0,27

500etik 3.000 m²-ra bitarte

0,12

3.000 m²-tik goiti

0,10

XII. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

KONTZEPTUA

2017

Plan partzialak edo bereziak tramitatzea

390,32

Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea

195,86

Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea

96,60

Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko)

45,70

Birzatiketak

390,37

Finketako itxiturak

35,63

Banantzeak: ondoriozko lurzati bakoitzeko

46,62

Abeltzaintza estentsiborako irekitze lizentzia ematea

10,30

Oharra.–I. epigrafetik XII.era bitarteko tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie Namainsa enpresak fakturatutako kostuak, lizentzia emateko txostenak prestatzen baititu enpresa horrek, bai eta hirigintzako aholkularitzaren kostuak ere.

Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.

16.–16. ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDAL LUDOTEKAKO ZERBITZUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Zerga-egitatea

1. artikulua. Hona hemen zerga-egitatea:

1) Xede horretarako lokalak erabiltzea, zentroetan hartuta dauden haurrak lokal horietan egonez irekita dauden orduetan eta ezartzen diren egunetan.

2) Udal ludotekak oro har ezarrita dituen zerbitzu propioak ematea.

3) Jostailuak uztea, Gobernu Batzordeak 2002-10-16an onetsitako arauei jarraikiz.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Zerbitzu horiek emate hutsetik sortzen da ordaindu beharra, horiek erabili ala ez, behin inskripzioa eginda dagoela.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Zerbitzuez baliatzen diren adingabeen gurasoak, tutoreak edo legezko ordezkariak dira prezio publikoen subjektu pasiboak.

Kuotaren sortzapena

4. artikulua. Prezio publikoa urtero sortuko da, eta interesduna udal ludotekan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek arautzen duen prezio publikoa eranskinean ageri diren tarifen arabera likidatuko da.

Funtzionamendu arauak

6. artikulua. Zilegi izanen da udal ludotekako zerbitzuetako laguntza zerbitzua eta egonaldia bertan behera uztea, onuradunen gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek prezio publikoa ordaindu ez dutenean inskripzioa egin eta hilabete naturaleko epean. Zerbitzua berriz ezarriko da 4 artikuluan zehaztutakoaren arabera.”

ORDENANTZA, UDAL LUDOTEKAKO ZERBITZUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA. ERANSKINA

A) Ludotekako laguntza.

Prezioa. Urte bakoitzean aplikatu beharreko tarifak honela xehatuko dira:

KONTZEPTUA

2017

Izena ematea astean saio baterako

25,00

Izena ematea astean bi saiotarako

47,00

Izena ematea astean hiru saiotarako

60,00

Tarifak 3 euro murriztuko dira bi seme-alaba baino gehiago dituzten familiendako.

Kuota bereziak

8tik 12 urtera bitarteko haurrendako, 5 euroko ordainketa ezarri da, baita txartel bat ere, sarbiderako.

19.–19. ORDENANTZA

UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO ARAUA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira, Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek udal instalazioak erabiltzeagatik aplikatzeko.

Zerga-egitatea

2. artikulua. 1. Pertsona fisikoek edo juridikoek erabilera publikoko udal instalazioak bilkurak eta gizarte, kirol, kultura eta hezkuntza arloko jarduerak egiteko baimenarekin erabiltzeak ekartzen du zerga-egitatea.

2. Zelandi ikastetxe publikoko ikasgelak erabiltzeko, eskuratzeko moduan egonen dira ikastetxearen jardueren eta beharren arabera, eta, halaber, ikasgelek egokiak izan behar dute eskatutako jarduerarako, Ikastetxeak eta unibertsitate mailaz kanpoko ikasleen egoitzak eta eskolaren erabilerari atxikitako kirol instalazioak nola erabili arautzen duen urtarrilaren 9ko 2/1995 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Aipatu instalazioak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

4. artikulua. Baimena ematen denean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra; hura gutxienez ere 48 ordu lehenago egin beharko da. Kasu hauetan salbu:

1. Noizean behingo kirol erabilerak egiten direnean Zelandi kiroldegian eta pilotalekuan, Burunda pilotalekuan eta futbol zelaietan, instalazioa erabili aurreko unean egiten ahalko da ordainketa.

2. Kirol instalazioak hilabete batetik gora modu jarraituan kirola egiteko erreserbatzeko, prezioa hilabetea bukatutakoan ordainduko da. Ordainketa bankuan helbideratuta eginen da edo, eskatzaileak nahi badu, dirua emandako kontuan sartuta hurrengo hilabeteko 7a baino lehen.

2.1. Garbitokiko gimnasioa eta mojen gimnasioa erabiltzen dituzten kirol klub eta elkarteen kasuan, denboraldia bukatutakoan egiten ahalko da kobrantza, aldi bakarrean, uztailean.

2.2. Gainerako kirol instalazioak erabiltzen dituzten kirol klub edo elkarteen kasuan, ordainketa bi epetan egin daiteke urtean, ekainean eta abenduan.

3. Iortia Kultur Etxeko 1. aretoa erreserbatzean ikuskizun eszenikoetarako, sarrera kobratzen bada, prezio publikoaren ordainketa deskontatuko da sustatzaileak txarteldegian lortzen duen diru-bilketatik.

4. Hitzarmenaren mendeko jarduerak hitzarmenaren arabera likidatuko dira.

5. artikulua. Baimena Udalbatzak erabilera publikoko udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

6. artikulua. Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira arrazoiak modu sinesgarrian frogatzen badira; idatzita eginen da eskaria eta, betiere, ekitaldiaren data baino 15 egun lehenagotik, gutxienez; horrelakoetan, prezio publikoaren %50 itzuliko da.

Zerga-oinarria, tasa eta tarifak

7. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza da.

8. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

9. artikulua. Altzariak eta tresnak erabiltzeko tarifak eranskinean agertzen dira.

Salbuespenak

10. artikulua. Ezartzen diren prezioak ordaintzetik salbu daude ondoko jarduera hauek:

1. Udalak, bere erakunde autonomoek edo bere enpresa publikoek antolatzen dituztenak.

2. Foru Komunitateko Administrazioak edo bere menpeko erakunde autonomoek antolatzen dituzten jarduerak. Ez dira inola salbuetsiak izanen Altsasuko Udalaz besteko administrazio publikoek sustaturiko laguntza edo kudeaketa kontratuen esleipena duten enpresek antolatutako jarduerak.

3. Altsasuko lehen hezkuntzako ikastetxe publikoek edo beren instalazioak udal jarduera gauzatzeko doan uzten dituzten ikastetxeek antolatzen dituzten jarduerak.

4. Mankomunitateek antolatzen dituzten jarduerak, Udala horien kide bada, salbu eta Iortia Kultur Etxeko 1. aretoan egiten diren ikuskizun eszenikoak eta salbu eta Udalak zuzenean kudeatzen ez dituen kirol instalazioak (futbol zelaia, atletismo pista, Zelandi kiroldegia, Zelandi pilotalekua eta Burunda pilotalekua).

11. artikulua. Altsasuko irabazi asmorik gabeko entitate bat denean, udalez gaindiko antolaketa egitura duen beste entitate baten parte bada, soilik salbuetsiko dira Altsasurako ekimen edo programazio berariazko bateko jarduerak, eta inola ere ez entitateak antolatzen dituen jarduerak, udalez gaindiko esparruetako programetakoak direnean.

12. artikulua. Ez da inoiz ere salbuetsitzat joko instalazioen erabilera, egiaztatzen bada eskatzailea ez dela benetan jardueraren sustatzaile eta antolatzailea.

Tarifa bereziak

1. Irabazi asmorik gabeko entitateek, enpresari elkarteek edo fundazioek antolatzen dituzten jarduerek %50eko hobaria izanen dute Altsasun helbideraturik badaude.

2. Mankomunitateek %50eko hobaria izanen dute, Udala haien kide bada, Iortiako 1. aretoan egiten diren ikuskizunetarako.

ORDENANTZA, UDALAREN LOKALEN ERABILERA
ARAUTZEN DUENA. TARIFEN ERANSKINA

1.–Gure Etxeko tarifak.

GURE ETXEA

2017KO TARIFAK

2 ordu

4 ordu

8 ordu

Gela

10,00 euro

20 euro

30 euro

Gela (15 pertsona)

15,00 euro

25 euro

40 euro

Erakusketa aretoa

20,00 euro

30 euro

60 euro

Lagapena larunbat edo jaiegunetarako baimentzen denean, %30 igoko da prezioa. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Salbuespenak:

a) Ordenantza honen 10. artikuluan ezarritakoez gain, Altsasun helbideraturiko gizarte eta kultur entitateek antolatzen dituzten bilera, lantegi, jardunaldi edo gisako jarduerak.

Tarifa bereziak:

a) Ordenantza honen 13. artikuluan ezarritakoez gain, Altsasuko auzo elkarteek antolatzen dituzten bilerek %25eko hobaria izanen dute.

2.–Udaletxeko ekitaldi aretoa.

Ezkontza zibilak 39 euro. Lagapena asteburu edo jaiegunetarako baimentzen denean. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Gainerako egunetan 30 euro.

3.–Iortia Kultur Etxeko tarifak.

IORTIA 2017

3 ordu

5 ordu

10 ordu

1. aretoa

(edukiera 299)

Agertokia

100,00 euro

150,00 euro

280,00 euro

Ekitaldi aretoa

150,00 euro

220,00 euro

420,00 euro

2. aretoa

(edukiera 99)

80,00 euro

130,00 euro

260,00 euro

3. aretoa

(edukiera)

60,00 euro

100,00 euro

180,00 euro

Prezio horien barrenean honako hau sartzen da:

–1. aretoa-agertokia: alokatutako eremua erabiltzea, berokuntza edo girotzea, urte sasoiaren arabera, laneko argiztatzea, oinarrizko garbiketa eta zentroko langileen laguntza.

–1/2/3 aretoa: alokatutako eremua erabiltzea, berokuntza edo girotzea, urte sasoiaren arabera, ikus-entzunezko ekipamenduak erabiltzea, oinarrizko garbiketa eta zentroko langileen laguntza.

Lagapena asteburu edo jaiegunetarako baimentzen denean, %30 igoko da prezioa. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Agertokiko makineria (argia eta soinua) edo 35 mm-ko proiektagailua erabiltzea beharrezkoa denean, tarifak %50 igoko dira, eta agertokiko teknikari baten laguntza izanen da.

Tarifa bereziak:

a) Ordenantza honen 13. artikuluan ezarri direnez gain, Altsasun finkaturiko gizarte eta kultur entitateek %50eko hobaria izanen dute berek antolatu eta sarrera kobratzen duten kultur jardueretan eta %30ekoa dohainik direnetan asteburu edo jaiegunetan. Era berean, %50eko hobaria izanen dute asteburuetan edo jaiegunetan antolatutako kultur jardueretarako (Zabalkunderako diren eta sarrera kobratzen ez duten kultur jarduerak [mintzaldiak, proiekzioak, jardunaldiak, ikastaroak…]).

Salbuespenak:

Ordenantza honen 10. artikuluan ezarri direnez gain, ez dute prezio publiko hau ordainduko Altsasun finkaturiko kirol eta gizarte eta kultur entitateek antolatzen dituzten kultur jarduerek, baldin eta astelehenetik ostiralera bitarte gauzatzen badira, ezta Olaztiko eta Urdiaingo udalek antolatzen dituztenek ere.

4.–Kirol instalazioak.

4.1. Kirol erabilera:

KONTZEPTUA

TARIFAK

Zelandi kiroldegia

Ordua/pista osoa

26,80

Ordua/modulua

9,30

Zelandi pilotalekua

Ordua argiarekin

9,30

Ordua argirik gabe

5,15

Burunda pilotalekua

Ordua argiarekin

13,40

Ordua argirik gabe

6,20

Garbitokiko gimnasioa/Mojak

Ordua

9,30

Futbol zelaia

Zelai osoa, argiarekin, orduko

38,20

Zelai osoa, argirik gabe, orduko

19,10

Zelaia (F-7), argiarekin, orduko

27,60

Zelaia (F-7) , argirik gabe, orduko

13,80

Atletismoko pista

Zelandiko kirolgunean abonatutako pertsonak

Dohainik

Atletismoko pistarako sarrera

1,65

Atletismoko pistarako hilabeteko bonua

8,25

Atletismoko pistarako urteko bonua

44,30

Argia piztua ez badago eta beharrezkoa bada, 10 pertsona, gutxienez, badaude piztuko da.

–Instalazioak alokatzeko tarifaren barruan ez dago kirol materiala uztea.

–Instalazioak aldagelak baditu, tarifaren barruan horiek erabiltzeko eskubidea egonen da.

–Megafonia edo markagailu elektronikoa erabili behar bada, 60 euroko fidantza kobratuko da megafoníia aparatuagatik eta 90 euro markagailu elektronikoa erabiltzeagatik.

Hobariak:

–Altsasun finkaturiko kirol (klub) eta kultur entitateei eta Udalarekin lankidetza hitzarmenak dituzten klubei %50eko beherapena eginen zaie beren entrenamendu eta ohiko jardueretan.

–Elkarren segidako egunetan egiten diren alokairuek %30eko hobaria izanen dute, instalazioa 20 ordu baino gehiago erabiltzen bada.

Salbuespenak:

Prezio publikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira Altsasun helbideraturiko gizarte, kultur eta kirol entitateek eta Udalarekin hitzarmena duten klubek antolatzen dituzten kirol lehiaketa eta ikuskizunak, betiere egokitzen badira instalazioa erabiltzeko ordutegira.

Eskola adineko kirola (16 urte arte) sustatzen duten kirol kluben entrenamenduak eta lehiaketak salbuetsita egonen dira prezio publikoa ordaintzetik, Altsasuko Udalak horretarako ezarritako diru-laguntzen deialdiko baldintzak betetzen badituzte.

4.2. Instalazioen erabilera kirolez kanpokoa edo berezia.

KONTZEPTUA

TARIFA

FIDANTZA

Zelandi kiroldegia

Burunda pilotalekua

Futbol zelaia

230,00

165,00

Mojen gimnasioa

Garbitokiko gimnasioa

Zelandi pilotalekua

75,00

75,00

Erabileraren gaineko ordenantzan adierazten den bezala, atal honetan sartzen dira kultura, gizarte, politika edo kirol arloko jarduera ez ohiko guztiak, Altsasuko Udalak interesekotzat jotzen baditu.

4.3. Instalazioak erabiltzea otorduetarako.

Lehentasunez eta eskura baldin badaude, Gure Etxea eta Zelandi pilotalekua baino ez dira erabiliko Udalak sustatzen ez dituen otorduetarako, betiere kontuan izanik zenbatek hartzen duten parte. Salbuespenez, halaber, Burunda pilotalekua erabiltzea baimentzen ahal da, erabilera hori baimentzen duen ebazpeneko baldintzetan, zeinek helburu izanen baitute instalazioa kirolerako erabiltzea.

Salbuespenak otorduetan: Kasu horietan, Altsasun helbideraturiko gizarte, kultur eta kirol entitateek antolatzen dituzten otorduak egonen dira salbuetsirik prezio publikoa ordaintzetik, betiere instalazioaren erabilera ordutegira egokitzen badira eta justifikaturik badaude entitatearen helburuen artean (herriko festa edo jaietan egiten diren bazkariak, kirol ekitaldi baten ondorengo bazkaria...).

Udalak sustatzen badu otordua, horrek erabakiko du zer instalazio erabiliko den.

Salbuespenak:

Prezio publikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira Altsasun helbideraturiko gizarte, kultur eta kirol entitateek antolatzen dituzten doako jarduerak, betiere instalazioa erabiltzeko ordutegira egokitzen badira.

Otorduak badira, jarduera izan beharko da herriko festen edo bestelako jaien barrenean.

–Erabilera kirolez kanpoko edo berezietarako aipatu fidantza pausatu beharko da.

(Tarifen barnean BEZa dago).

5.–Intxostiapuntako gazteguneko tarifak.

INTXOSTIAPUNTA

TARIFA, ORDUKO

Aretoak

7,00 euro

Erabilera anitzeko aretoa (bikoitza) pantaila duena

15,00 euro

Ziberra

18,00 euro

Sukaldea areto gisa

15,00 euro/ordua

Sukaldea

0,60 euro zerbitzua/lanik ez duen pertsona

1,20 euro zerbitzua/lana duen pertsona

4,00 euro, jaki bat prestatzea eramateko
(6 pertsonako kopururaino)

–Instalazioak alokatzeko tarifaren barnean ez da sartzen materiala lagatzea, salbu eta erabilera anitzeko aretoan (bikoitza), haren barnean pantaila finko baten erabilera baitago.

Salbuespenak:

12 urtetik 30 urtera bitarteko gazteek antolaturiko erabilera guztiak.

6.–Zelandi ikastetxe publikoko ikasgelak erabiltzeko tarifak.

ZELANDI IKASTETXEKO
IKASGELAK

PREZIOA

Erabilera ordu bakoitzeko

5,00 euro

Ez da prezio publikorik eskatuko ikasgelak erabiltzen badira ikastetxeko gurasoen elkarteak eta Eskola Kontseiluak beren helburuen eta berariazko jardueren arabera sustatzen duten ohiko eskola jarduera egiteko, edota Udalak nahiz Nafarroako Gobernuak sutatzen dituztenak, betiere, azken kasu horretan, Udalaren organo eskudunak interesekotzat jotzen duenean egin beharreko jarduera.

21.–21. ORDENANTZA

SARRERA, IZEN EMATE ETA/EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTUR, KIROL EDO GIZARTE ARLOKO PROGRAMA ETA JARDUERETAN

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Arau honen xedea da Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko zerbitzuak edo jarduerak egitea.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean antolatzen dituen gizarte eta kultur ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo antzeko beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arau batzuetan sartuta ez daudenean.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzuen edo jardueren onura jasotzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da prezio publikoaren subjektu pasiboa.

Prezio publikoaren sortzapena eta haren ordainketa

4. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

5. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

6. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Beste edozein arrazoirengatik zenbatekoa itzultzen bada, kasuan kasuko urtearen udal jarduerei buruzko araudian jasoko da.

Tarifak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

Hobariak

8. artikulua. Prezioak per capita errentaren arabera ezartzen dira. Honela kalkulatzen da “per capita errenta”: familia unitatearen diru-sarrerak (507+8810+8808+-706+-765 laukia) errenta aitorpenean, zati familia unitatea osatzen duten pertsona kopurua. Eskuratutako diru-sarreretan 4 tarte ezarri dira.

T1 (1. tartea): < = 4000 deskontua %40.

T2 (2. tartea): < 7.500 deskontua %20.

T3 (3. tartea): 7.500 -15.000 deskonturik gabe.

T4 (4. tartea): > 15.000 %25eko igoera.

Hobarietarako aukera izateko, norberaren edo familiaren azken errenta aitorpenaren fotokopia aurkeztu behar da, eta, adingabeen kasuan, aitaren eta amaren edo legezko tutorearen errenta aitorpenaren fotokopia. Edonola ere, fotokopia bakar bat aurkeztuko da familia edo pertsona bakoitzeko, eragina izanen duena zergaldi osoan hobariari lotutako jarduera guztietarako.

Dokumentazioa aurkezten ez bada, 4. tartean (T4) ezarritako zenbatekoa ordaindu beharko da.

9. artikulua. Altsasun gutxienez 6 hilabetez erroldatutakoek egindako matrikulei edo inskripzioei baino ez zaizkie aplikatuko hobari horiek.

10. artikulua. Salbuespenak.

Altsasun gutxienez 6 hilabetez erroldatuta egon eta, Udalari berariaz eskatu ondoren, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek horretarako emandako txosten baten bidez diru premia larria dutela frogatzen dutenak egonen dira salbuetsirik ordenantza honetan ezarritako tarifak ordaintzetik.

I. epigrafea.–Kulturaren udal zerbitzuaren kultura jardueren, ikuskizunen, kontzertuen, antzerkiaren eta zinemaren sarrerak.

Iortia kultura etxearen programaren barrenean dauden ikuskizunek eta zinemak bat eginen dute ondoko prezio publikoekin, baldin eta haien sustatzailea Altsasuko Udala bada. Hau da, horietatik kanpo gelditzen dira kultur etxeko ikuskizunak baldin eta kanpoko sustatzaile bat badute, horrek, Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen 19. ordenantzarekin bat, kultur zentroko auditorioa edo hitzaldi aretoa alokatzen duenean. Kasu horietan, sustatzaileak eta Udalak hitzartuko dute sarreraren prezioa, eta ondotik zehazten diren prezioez bestelakoak izan daitezke. Era berean, kultura sustatzeko Estatuko edo autonomia erkidegoko programen babesarekin eskaintzen diren ikuskizunek ere izan ditzakete bestelako prezio publikoak, aldez aurretik Udalarekin hitzarmena egiten bada.

1. Iortia Kultur Etxeko zinema.

1.1. Tarifa orokorrak:

ZINEMA

AURRERATUA

TXARTELDEGIA

Familiarendako zinema

3,00 euro

3,50 euro

Gaurkotasuneko zinema-foruma

4,50 euro

5,00 euro

Ikusleen eguna (komertziala)

3,00 euro

3,00 euro

1.2. Tarifa bereziak:

1.–Langabetuek eta/edo ikasleek %20 hobaria izanen dute zinema sarreretan.

2.–Abonamenduak.

2.1. Abonamenduak zinemarako:

a) 8 abonamendu zinemarako = 30 euro (2 hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).

b) 5 abonamendu zinemarako = 20 euro (hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).

c) Abonamendua zinemarako, 3 filmetarako = 12 euro (hilabetez, besterenezina).

1.3. Zinema sarrerak erostea:

–Erosteko tokia: kultur etxeko txarteldegia eta online (www.iortiakultura.com).

–Erabilera mugatua, 2 txartel saioko.

–Zinemako abonamenduek iraungipen data dute, abonamendu bakoitzean zehaztua (Sarreren dirua ez da itzuliko ez badira erabiltzen eguna pasa ondoren).

–Iruzurrez erabiltzeak txartela berehala kentzea ekarriko du.

Sarrerak ezin dira itzuli.

2. Zuzeneko ikuskizunak.

2.1 Tarifa orokorrak:

ZUZENEKO IKUSKIZUNAK

Familiarra

3,00 euro - 5,00 euro

3,5 euro - 5,50 euro

Gazte helduena (ikuskizun profesionala)

6,00 euro - 15,00 euro

8,00 euro - 15,00 euro

Ikuskizun amateurra

3,00 euro - 6,00 euro

4,00 euro - 7,00 euro

Musika eskolako kontzertuak, udal eskolen erakusketak

1,00 euro

1,00 euro

2.2. Tarifa bereziak:

Tarifa bereziak ezartzen dira abonamenduen bidez:

2.2.1. Gazte/helduentzako antzerki abonamenduak. Hiruhilekoko antzerki abonamenduek gutxienez ere hiru ikuskizun + zinema sarrera bat edukiko dituzte, eta gutxienez aplikatu beharreko deskontua gaurkotasun/forum zinema sarrera bat adinakoa izanen da.

2.2.2. Familiarendako abonamendua: familiarendako ikuskizun/zinemaren abonamenduak hilabete batekoak izanen dira, eta gutxienez 4 ikuskizun/film edukiko dituzte. Gutxienez aplikatu beharreko deskontua familiarendako zinema sarrera bat adinakoa izanen da.

Zuzeneko ikuskizunen sarrerak erostea:

–Erosteko tokia: Iortia kultur etxeko txarteldegia eta online (iortiakultura.com), errekargurik gabe salmenta prezioan.

–Abonamenduak erosi behar dira horretarako hiru hilabetean behin ezarritako epeetan, zein agendan eta online bitartekoetan argitaratzen baitira.

–Iruzurrez erabiltzeak abonamendua berehala kentzea ekarriko du.

–Sarrerak ezin dira itzuli.

3. Beste kultur jarduera batzuk.

Iortia kultur etxeak sarrera ordaintzea ekartzen ez duten jarduerak eskaintzen ditu, eta horiek aldian behingoak izan daitezke:

–Ipuinen unea.

–Erakusketak.

–Noizean behingo lantegiak.

II. epigrafea.–Gazteriaren arloko jarduerak.

Kuotak kalkulatzeko, orain arte egin diren programen prezio orduaren batez bestekoa hartu da oinarritzat, 0,65 euro ordua.

Gu Geu Gazte programa (behar bereziak dituzten gazteak, 12-30 urte).

Programa hiru epetan garatzen da:

–Udaberria eta negua: ikastetxeen oporren arabera.

–Uztaila: hilabete osoa.

Egunak: astelehenetik ostiralera, jaiegun ez direnetan.

Ordutegia: 17:00-20:00. Monitoreak: 16:30-20:00.

1. Udaberria (martxoa):

T1
%40ko deskontua

T2
%20ko deskontua

T3
deskonturik gabe

T4
%25eko igoera

KUOTA EUROAK

8,00

11,00

13,00

17,00

2. Uztaila:

T1
%40ko deskontua

T2
%20ko deskontua

T3
deskonturik gabe

T4
%25eko igoera

KUOTA EUROAK

29,00

39,00

48,00

60,00

3. Negua (abendua eta urtarrila):

T1
%40ko deskontua

T2
%20ko deskontua

T3
deskonturik gabe

T4
%25eko igoera

KUOTA EUROAK

20,00

27,00

33,00

42,00

III. epigrafea.–Ludotekako jarduerak.

Kuotak kalkulatzeko, orain arte egin diren programen prezio orduaren batez bestekoa hartu da oinarritzat, 0,65 euro ordua.

–AISIZ BLAI programa (3-12 urte).

Programa bost epetan garatzen da:

–Udaberria eta negua: ikastetxeen oporren arabera.

–Ekaina: azken astea.

–Uztaila eta abuztua (hilabete osoa, hamabostaldiko inskripzioa).

1. Udaberria (2017ko apirilaren 18, 19, 20 eta 21):

KUOTA EUROAK

T1
%40ko deskontua

T2
%20ko deskontua

T3
deskonturik gabe

T4
%25eko igoera

1. aukera

7,80

10,40

13,00

16,25

2. aukera

3,90

5,20

6,50

8,13

2. Ekaina (2017ko ekainaren 21, 22, 23, 26, 27, 28, 30):

KUOTA EUROAK

T1
%40ko deskontua

T2
%20ko deskontua

T3
deskonturik gabe

T4
%25eko igoera

1. aukera

13,80

18,40

23,00

28,75

2. aukera

6,90

9,20

11,50

14,37

3. Uztaila:

KUOTA EUROAK

T1
%40ko deskontua

T2
%20ko deskontua

T3
deskonturik gabe

T4
%25eko igoera

2017ko uztailaren 3-14

12,00

16,00

20,00

25,00

2017ko uztailaren 17-28

12,00

16,00

20,00

25,00

4. Abuztua (hamabostaldiak):

KUOTA EUROAK

T1
%40ko deskontua

T2
%20ko deskontua

T3
deskonturik gabe

T4
%25eko igoera

2017ko abuztuaren 1-15

12,00

16,00

20,00

25,00

2017ko abuztuaren 16-30

12,00

16,00

20,00

25,00

4. Negua (abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 2018ko urtarrilaren 2, 3, 4, 5).

KUOTA EUROAK

T1
%40ko deskontua

T2
%20ko deskontua

T3
deskonturik gabe

T4
%25eko igoera

1. aukera

15,60

20,80

26,00

32,50

2. aukera

7,80

10,40

13,00

16,25

Iragarkiaren kodea: L1701781