2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Udal Planeko egiturazko aldaketaren espedientea, 1. poligonoko 703. lurzatian. Behin betiko onespena
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 10eko 15E/2017 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Oibarko Udal Plana aldatzeko espedientea, 1. poligonoko 703. lurzatiari buruzkoa. Sustatzailea M.ª Jesús Gil Segura da.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 81. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, testua eta araudia ematen dira argitara.
Oibarren, 2017ko martxoaren 2an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.
ERANSKINA
Udal Planeko egiturazko aldaketa, 1. poligonoko 703. lurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1702674