54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ABISUA, Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiarena. Honen bidez jendaurrean jartzen da Vianako udal mugapearen barrenean 18. iraganbideko eta 20. adarreko mugarri hondatuak edo galduak berritzeko proposamena.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal mugapeko abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko espedientean interesa dutenei.

Lehena.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 183/2015 Ebazpenaren bidez, aipatutako udal mugapeetako abelbideetako mugarri hondatu edo galduak berritzeko espedientearen hasiera onetsi zen. Gero, udal mugape bakoitzean dokumentu funts bat bildu eta landa-lanak egin ziren.

Bigarrena.–Abelbideetako mugarri hondatu edo desagertuak berritzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Epe horretan, udaletxean kontsultatzen ahalko da proposamena eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2017ko otsailaren 15ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1702145