1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 175E/2017 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez, Gizarte-erantzukizuna sustatzeko 2017ko laguntzen deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 334242.
Lehena.–Onuradunak.
Lantokia Nafarroan duten enpresak, gutxienez ere bost langile kontratatuta dituztenak eskabidea aurkezteko unean. 2. oinarriaren arabera baimendutako pertsonak dituzten aholkularitzako enpresak ezin dira laguntzen onuradunak izan, ezta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko sozietate publikoak ere.
Bigarrena.–Xedea.
Gizarte-erantzukizuna Nafarroako Foru Komunitateko enpresetan bultzatzeko xedea du diru-laguntzak, “InnovaRSE” metodologiaren araberako diagnostikoak, jarduketa planak, jasangarritasun txostenak eta hobekuntza zikloak prestatuz.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 175E/2017 Ebazpena, gizarte-erantzukizuna sustatzeko diru-laguntzaren 2017ko deialdia onesten duena, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian (www.nafarroa.eus) argitaratua.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdi honetara 88.000 euro bideratu dira, guztira.
Baimendutako gastutik, hauek dira diruz laguntzen ahal den jarduketa bakoitzerako diru kopuruak: 27.000 euro, diagnostikoak egiteko; 40.500 euro, jarduketa planetarako, 6.000 euro, jasangarritasun txostenetarako; eta 14.400 euro, hobekuntza zikloetarako. Jarduketa baten eskaera guztiei erantzun ondoren, dirua soberan gelditzen bada, beste jarduketetako bat finantzatzeko erabiltzen ahalko da, horiek zein ordenatan aurkeztu diren kontuan hartuta.
Eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuan horretarako kreditua dagoen bitartean.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
2017ko apirilaren 4an hasiko da eskaerak aurkezteko epea, 08:00etan, eta apirilaren 11n bukatuko da.
Iruñean, 2017ko martxoaren 2an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1702801