54. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

38/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ignacio Amatriain Cía jauna Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kontrol Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak aldeko txostena eman du,

AGINDU DUT:

1. Ignacio Amatriain Cia jauna Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko Kontrol Juridikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko martxoaren 9an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1703095